Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Ingurumen Departamentuak ekonomia zirkularreko dirulaguntzen lerroa aurkeztu die Donostiako saltokiei

Ingurumen Departamentuak ekonomia zirkularreko dirulaguntzen lerroa aurkeztu die Donostiako saltokiei

Aurkezpen honen helburua da Donostiako saltokiei aurkeztea nola eskuratu laguntza horiek eta nola baliatu funts horiek beren establezimenduetan ekonomia zirkularra sustatzeko.

2023/01/24
Foto Ingurumen Departamentuak...

Dirulaguntza horiek guztira milioi bat euro dira, eta jasangarritasunaren eta ekonomia zirkularraren arloarekin zerikusia duten eragile guztiei zuzenduta daude.

Mónica Pedreira: «Laguntza horiei esker, Gipuzkoako saltokiek iraunkortasunean eta zirkulartasunean aurrera egiten jarraitu ahal izango dute, beren negozioetarako lehiakortasunari begira».

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Departamentuak gaur aurkeztu du Donostiako saltokientzako dirulaguntzen lerro bat ekonomia zirkularreko jardueretarako. Dirulaguntza horiek guztira milioi bat euro dira, eta jasangarritasunaren eta ekonomia zirkularraren arloarekin zerikusia duten eragile guztiei zuzenduta daude.

Erakusketan zehar, Ingurumeneko Foru Departamentuak jakinarazi du zein den dirulaguntzen lerro honen helburua, indarrean dagoen hondakinen foru plana, Gipuzkoako Hiri Hondakinen Plan Integrala (GHHKPO 2019-2030), betetzeari lotuta dagoena. Era berean, honako hauek azaldu dira: zer proiektu onartzen diren eta zer lehentasun duten, iraupena, dirulaguntzaren izaera lehiakorra eta proiektuak baloratzeko modua, Internet bidez sartzeko modua, aurkeztu beharreko dokumentazioa eta abar. Hori guztia, Donostiako saltokiek laguntza horiek nola eskuratu jakin dezaten eta beren establezimenduetan ekonomia zirkularra sustatzeko funts horiek balia ditzaten.

Horri dagokionez, Mónica Pedreira Ingurumeneko zuzendariak adierazi duenez, laguntza horiei esker, Gipuzkoako saltokiek jasangarritasunean eta zirkulartasunean aurrera egiten jarraitu ahal izango dute, beren negozioetarako lehiakortasunari dagokionez. Aldi berean, Pedreirak eskerrak eman nahi izan dizkie saltokiei ereduaren eraldaketan parte hartzeagatik: «Dakizuenez, eraldaketa horrek lehiakortasun-abantaila emango digu gure etorkizuna bermatzeko». Amaitzeko, Ingurumeneko foru zuzendariak azpimarratu duenez, ereduaren eraldaketak urteetan izan dugun ildo beretik jarraitzen du, guztion artean landu behar dugu, elkarlanean eta kasu praktikoekin, hitzetatik ekintzetara pasatuz eta ekintza txikiak eginez, batuta aldaketa handia eragingo dutenak».

Ekonomia zirkularraren arloko laguntzei buruzko informazio-buletina

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Departamentuak Dendatu autodiagnostiko-tresna gauzatu zuen 2022an, Gipuzkoako saltokiek beren egoera aztertu ahal izateko iraunkortasunaren eta zirkulartasunaren irizpideetan, beren kudeaketa ekonomia zirkularrera egokitzeko eta trantsizio ekologikoaren erronkaren aurrean modu lehiakorrean kokatzeko.

Oraingo honetan, Naturklimak, San Sebastián Shopsek eta Gipuzkoako Merkataritza Federazioak beste urrats bat egin dute, eta buletin bat sortu dute saltokiak iraunkortasunaren eta ekonomia zirkularraren arloko laguntza eta berrikuntza nagusiei buruz informatuta eta eguneratuta egon daitezen. Buletinak honako hauei buruzko informazioa izango du: saltokien jasangarritasunerako dirulaguntzen ildoak, tokiko eta nazioarteko saltokien jardunbide egokiak, albiste interesgarriak eta saltegiek aplika zitzaketen jasangarritasun-gomendioak.

Gipuzkoako Klima Aldaketa Fundazioak sortuko eta eguneratuko ditu Dendatu buletineko edukiak, lurraldea berrerabiltzeko eta birziklatzeko klusterrarentzat (GK Recycling) dinamizatzen duen buletinean oinarrituta. Ondoren, San Sebastián Shops eta Gipuzkoako Merkataritza Federazioa arduratuko dira hilero saltokietara hedatzeaz, ohiko komunikazio-kanalen bidez.

  

251