Menu nagusira joan Eduki nagusira joan
Atzealdea

Ingurumen diputatuak Zubigune Fundazioaren ZubiOrganic gunea bisitatu du

Foto Ingurumen diputatuak Zubigune Fundazioaren ZubiOrganic gunea bisitatu du

Ingurumen diputatuak Zubigune Fundazioaren ZubiOrganic gunea bisitatu du

José Ignacio Asensio Ingurumen diputatuak eta Lasarte Agustin Valdiviako alkateak ZubirOrganic Gunea bisitatu dute, Zubigune Fundazioak bioekonomia zirkularraren arloan eskaintzen dituen proiektuak ezagutu eta sustatzeko. ZubiOrganic Espazioan ekonomia iraunkorrari eta enplegu berdeari zuzendutako prestakuntza bultzatzen dute.

Ingurumen diputatuak Zubigune Fundazioaren ZubiOrganic gunea bisitatu du

José Ignacio Asensio Gipuzkoako Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako diputatuak eta Agustín Valdivia Lasarteko alkateak Zubigune Fundazioak Lasarten duen  ZubirOrganic gunea bisitatu dute. ZubiOrganic trebakuntza- eta esperimentazio-gune bat da, eta enplegurako prestakuntza kudeatzen eta ematen dueña, BioEkonomia Zirkularraren arloan.

ZubiOrganic-en helburua da pertsonak prestatzea ezagutzaren praktikaren eta transferentzia dinamikoaren bidez, ekonomia jasangarriak eta enplegu berdeak eskatzen dituzten gaitasun berriak izan ditzaten.

Bioekonomia zirkularraren arloan Zubigune Fundazioa gauzatzen ari den proiektu berritzaileak ezagutu eta bultzatzeko balio izan du gaurko bisitak. Jose Ignacio Asensio Ingurumen diputatuak adierazi duenez, “estrategikoki beharrezkoa da irizpide iraunkorra prestakuntza maila guztietan txertatzea, bai derrigorrezkoan, bai profesionala eta unibertsitatekoan; zirkulartasuna eta jasangarritasuna eredu ekonomiko berriaren oinarrian egon daitezen eta enplegu berderako beharrezko eskumenak izan ditzagun”.

Lehen eskutik ezagutu duten proiektuetako bat Farmer Fish erronka da, ikastetxeei zuzendua. Farmer Fish erronkaren helburua da txikiei ingurumen-hezkuntza sustatzea, ingurumenaren babesarekin eta garapen jasangarriarekin kontzientziatutako pertsonak prestatzeko formula ezin hobea. Ildo horretatik, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Sailak urteak daramatza ingurumen-hezkuntza sustatzen, Gnaturaldia bezalako ekimenen bidez, lurraldeko biztanleek naturarekin duten konexioa aregotzeko.

Horri dagokionez, José Ignacio Asensio Ingurumen diputatuak adierazi duenez, “ez dugu ahaztu behar gure naturak eta bioaniztasunak klima-aldaketaren aurkako borrokan duen garrantzia. Klima-aldaketaren aurkako politiken artean lehentasuna duen bat naturaren zaintza eta  kontserbazioa Gipuzkoako biztanle guztiei hurbiltzea izan behar du”

Farmer Fish ikastetxeak inplikatzen dituen jarduera bat da, eta Lehen Hezkuntzako bigarren zikloko neska-mutilengan ingurumena zaintzeko interesa piztu nahi du modu atsegin eta ezberdinean.

Erronka horrekin, hainbat kontzeptu ikasten dira: bioekonomia zirkularra, oreka biologikoa, jasangarritasuna, ekologia, lurrik gabeko landare-laboreak, eraginkortasun energetikoa eta uraren kudeaketa jasangarria.

El Kit Farmer Fish

Kit Farmer Fish erronkaren funtsezko pieza da. Miniaturazko sistema akuaponikoa da, eta haren helburua da ikastea nola erlazionatzen diren biologikoki sistemako izaki bizidunak modu iraunkorrean.

Farmer Fish kitean, arraina da protagonista, barazkiak eta landareak zaintzen dituen baserritarra. Arrainari jaten emanez, eta gure taldeak garatutako sistemari esker, landareak hazi egiten dira, Bioekonomia zirkularreko ekosistema txiki horretan modu naturalean sortzen diren elikagaiak aprobetxatuz.

Garrantzitsua da zehaztutako irizpideak jarraitzea, arrainaren elikadurari, uraren tratamenduari, garbiketari, argiztapenari eta tenperatura egokiari dagokienez, funtsezkoak baitira sistemaren orekari eusteko.