Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Ingurumenak 120.000 euro bideratuko ditu aurten ikerketarako 10 bekatara, 2016ean inbertitutakoa baino hiru aldiz gehiago

Ingurumenak 120.000 euro bideratuko ditu aurten ikerketarako 10 bekatara, 2016ean inbertitutakoa baino hiru aldiz gehiago

Beka kopurua bitik hamarrera handitzen da eta baita hauen tematika ere

2017/02/26

Ingurumeneko Departamentuak hamar beka sortzea erabaki du, beken bitartez ingurumenaren eta jasangarritasunaren lehentasunezko alderdietan ikerketa, berrikuntza eta dibulgazio lanak bultzatzeko. Titulua eskuratu berri duten ikertzaile gaztei zuzentzen zaizkie bekak, 12.000 euroko diru kopurukoak dira eta 12 hileko iraupena izango dute.

Ikerketa, berrikuntza eta dibulgazio lanei bultzada nabarmena eman nahi zaie, beka kopurua eta tematika handituz. Horretarako, ikerketari, berrikuntzari, dibulgazioari, informazioari eta komunikazioari buruzko proiektuen garapena indartuko da, hartara laguntzeko, baliabide materialen eta energetikoen erabilera eraginkorragoa gauzatzen, bai aldaketa klimatikoa moteltzen, bai haren ondorioetara egokitzen. Iraunkortasunaren helburu horiek lortzeko, ikertzaile gazteei zuzendutako 10 bekaren deialdia egiten da, Ingurumen Zuzendaritza Nagusia aktiboki lanean ari den oinarrizko lau arlo tematikoetako proiektuak gauzatzeko:

  • 4 beka, bakoitza 12.000 eurokoa, ekodiseinu, prebentzio, berrerabilpen, gaikako bilketa eta hondakinak birziklatzeko arloetan ikerketa eta berrikuntzako proiektuetarako.
  • 2 beka, bakoitza 12.000 eurokoa, aurrezpen eta jasangarritasun energetikoa eta energia berriztagarrien erabileraren arloko ikerketa eta berrikuntzako proiektuetarako.
  • 2 beka, bakoitza 12.000 eurokoa, aldaketa klimatikoa moteltzeko eta/edo egokitzeko arloko ikerketa eta berrikuntzako proiektuetarako.
  • 2 beka, bakoitza 12.000 eurokoa, aldaketa klimatikoari buruzko informazio eta komunikazioa proiektuetarako.

2016 urteko bekei beraz, klima aldaketarekin zerikusia duten proiektuak gaineratzen zaizkie ikerketa, dibulgazio eta komunikazioaren alorrean.

Eskatzaileek lanbide heziketako goi mailako titulu bat izan beharko dute, unibertsitate gradu eta graduondokoa, zeinaren ezagutza eremuak zerikusia baitu eskatzen den bekaren xedearekin. Nolanahi ere, titulu hori gehienez ere deialdi urtea baino lau urte lehenagokoa izango da. Materian duen ibilbidea, eskarmentua eta prestakuntza balioetsiko da.  

Jose Ignacio Asensio, Ingurumeneko Diputatuak azaldu du aldaketa klimatikoa, baliabideen gehiegizko erabilera eta bizitzari eusteko sistema naturalen bestelakotzea estutasun egoera edo maila orokorreko krisi bat sortzen ari dela, eta horrek iraunkortasuneko premiazko politikak hartzea eta maila guztietako neurria gauzatzea eskatzen duela, mundu mailatik toki mailara.

Eta horregatik “Gipuzkoako Foru Aldundiak ezarri du, bere helburu estrategikoetako bat bezala, iraunkortasuna bere nortasun zeinutako bat izatea, eta helburu honetan, erakunde guztiak, herritarrak eta Lurraldeko ekonomia eta enpresa sarea sartzea nahi dugu”.

Jasangarriagoa den gizarte bat sortzeak duen garrantzia azpimarratu eta horretarako ezagueran inbertitu behar dela dio Asensiok. “Ezagueren ikerketak, berrikuntzak eta dibulgazioak oinarrizko tresna dira gizartearen eta ekonomiaren eraldaketan, hartara ekonomiak ikatzarekiko duen mendekotasuna arintzeko, baliabide materialen eta energetikoen erabilera eraginkortzeko eta naturako sistemen degradazio handiagoa saihesteko”, adierazi du diputatuak.

Honi buruz jabetuta, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko Zuzendaritzak, ingurumenaren eta jasangarritasunaren alorrean ikerketa, berrikuntza eta dibulgazio lan lerro berria bultzatzeko beka deialdia egin du. Alor hauetan lan egiten duten ikertzaile eta dibulgatzaile gazteen proiektuak finantzatuz. 

  

1491