Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Aldundiak eta Zumarragako Udalak eguzki-argiztapen sistema instalatuko dute Urtubiko parkean

Aldundiak eta Zumarragako Udalak eguzki-argiztapen sistema instalatuko dute Urtubiko parkean

Argiztapen-sistemak posible egingo du urtean 6.400 kWh energia aurreztea eta CO2 isurketen kopurua 1.665 kiloan gutxitzea.

2019/05/31

José Ignacio Asensio: “Azken urteotan energiaren arloan ekintza ezberdinak burutzen ari gara Gipuzkoako udalerrietan aurrezpen energetikoa eta energia berriztagarrien aprobetxamendua sustatzeko; eta Urtubi, adibide paregabea izango da natura-ingurunean teknologia garbia eta berriztagarria ezartzeari buruzkoa”.

 

Ingurumeneko jarduneko diputatuak, José Ignacio Asensiok, eta Zumarragako jarduneko alkateak, Mikel Serranok, Zumarragako Urtubiko parke berrian kontsumo baxuko argiztapen-sistema ezartzeko hitzarmena sinatu dute. Eguzki energia fotovoltaikoaren bitartez elikatzen diren LED argiak erabiliko dituzte. Horretarako, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko Departamentuak, bere energia programan eta ‘Gipuzkoa Klima 2050’ klima aldaketari aurre egiteko estrategian oinarrituz, eguzki kale-argiez osatutako kanpoko argiztapena instalatzeko obrak burutuko ditu. Inbertsioa 210.000 eurokoa da eta lanak burutzeko epea 3 hilabetekoa.  

 

Argiztapen-sistema irtenbide berritzailea izango da eta posible egingo du urtean 6.400 kWh energia aurreztea eta CO2 isurketen kopurua 1.665 kiloan gutxitzea. Parkerako sarrera, bide guztiak (nagusiak eta bigarren mailakoak), plazak, jolaserako guneak eta atsedenerako lekuak argiztatuko dira. Honi buruz, José Ignacio Asensio, Ingurumeneko jarduneko diputatuak azaldu duenez, “azken urteotan gure Departamentuak energiaren arloan ekintza ezberdinak burutzen ari da Gipuzkoako udalerrietan aurrezpen energetikoa eta energia berriztagarrien aprobetxamendua sustatzeko asmoz; eta Urtubi, adibide paregabea izango da natura-ingurunean teknologia garbia eta berriztagarria ezartzeari buruzkoa”.

 

Urtubiko parkearen obrak 2018ko abenduan hasi ziren; honi esker, 19.700 m2-ko hedadura duen eremua berreskuratu da eta hainbat potentzialitate ezberdin dituen parkea eraiki da herritarrentzat. Ondorioz, ingurune hau herritar guztientzat zabaldu da eta erabilera publiko ezberdinetarako egokitu da: aisialdirako berde-gune publikoa, baratze parkea, ohiko parkea, zakurrentzako parkea, haurren jolaserako parkea eta bertako landaretza potentziala sustatzeko gunea.

 

Urtubiko berde-gune honek hainbat potentzialitate ezberdin ditu maila ekologiko zein sozialean; gainera, herrigunearekin duen gertutasunak herritarren erabilerako aukera paregabeak eskaintzen ditu. Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko Departamentuak hainbat proiektu gauzatu ditu azken urteotan eremu degradatuak berreskuratzeko programaren barruan. Arrazoi desberdinengatik elementuen kalitate estandarretan eta ezaugarrietan galera bat jasan duten lurraldeko eremu batzuk biziberritu, lehengoratu edo balioan jartzeko, iraunkortasun ikuspuntu batetik hartzen diren edo inguru horientzako espero diren erabilera eta funtzioei dagokienez.

 

Ingurumeneko jarduneko diputatuak azaldu du klima aldaketari aurre egiteko gipuzkoar estrategiak jarduketa lerro espezifiko bat ezarri duela, “Gipuzkoan azpiegitura berdeen sare bat susatatzeko eta lurraldea desfragmentatzeko. Jarduketa lerro horren barruan bi ekintza zehatz ezarri dira: batetik, hondatutako eremuak biziberritzea eta naturalizatzea, lurraldeko erresielientziari eusteko; eta, bestetik, hirietako azpiegitura berdeak sustatzea, landa eremukoen osagarri, klima aldaketara egokitzeko neurri gisa. Horrek, gainera, biztanleriaren ongizatea eta bizi kalitatea handitzen du, eta osasun indizeak hobetzen ditu, pertsonek naturarekin duten lotura berreskuratzen laguntzen du eta hiri espazioen kalitate paisajistikoa areagotzen du”.

  

1247