Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Ipar Irlandako gatazka ondorengoaren kudeaketarekin alderatu du Bizikidetza Lantzen Gipuzkoako Aldundiak

Ipar Irlandako gatazka ondorengoaren kudeaketarekin alderatu du Bizikidetza Lantzen Gipuzkoako Aldundiak

Maribel Vaquero, Bizikidetza eta Giza Eskubidetako zuzendaria, Joanne Murphy ikertzaile iparrirlandarrarekin elkartu du gaur Donostian

Beste errealitateak ezagutu eta hauetatik ikasi. Ideia honi jarraiki, Maribel Vaquero, Gipuzkoako Foru Aldundiko Bizikidetza eta Giza Eskubidetako zuzendariak, lan-bilera izan du gaur goizean Joanne Murphy ikertzaile iparrirlandarrarekin, gatazka osteko agertokien kudeaketan aditua. Topaketaren xedea izan da alderatzea foru erakundea eta lurraldeko udalerriak bake eta bizikidetza arloan egiten ari diren lana, bereziki Bizikidetza Lantzen programa, beste herrialdeetako esperientziekin, Ipar Irlanda kasu, Murphy doktorea erreferentzia den agertokia.

Topaketan egon dira, Vaquero eta Murphyz gain, Elgoibarko alkatea, Ane Beitia, eta Urnietakoa, Mikel Pagola, eta baita Aldundiko zenbait teknikari ere. Udal arduradunek azken urtetan bizikidetza arloan azken urtetan egin duten lana azaldu dute, Bizikidetza Lantzen programaren testuinguruan. Vaquerok, bileraren ostean, esan du “emankorra” izan dela topaketa. “Ziur nago gaur partekatu ditugun esperientziak bi aldeontzat onuragarriak izango direla”, nabarmendu du.

“Bileran, lehen eskutik ezagutu dugu Joanne Murphy doktorea Belfasteko Queen’s Universityn egiten ari den Kudeaketa gatazka ingurunetan ikerketa. Lan honek gatazka edo gatazka osteko egoeran dauden lurraldeak berreskuratzeko kudeaketan jartzen du azpimarra”, adierazi du. Foru zuzendariaren esanetan, ikertzaile iparrirlandarraren ikerketa erakunde publikoek prozesu hauetan duten paperean sakontzen du eta, hori dela eta, “bere lana benetan erabilgarria eta interesgarria zaigu”.

Murphy doktoreak aurrez aurreko elkarrizketak egiten egin ohi du lan, gatazka edota gatazka osteko agertokietan ardura publikoak dituzten pertsonekin. Esperientzia handia du, esaterako, Ipar Irlanda edota Kosovo bezalako kasuetan. Aztertzen dituen kontuen artean daude,esaterako, administrazio publikoaren eta mugimendu sozialen arteko erlazioa edota kudeatzaile zer egiten duten zerbitzu publikoak eskaintzen jarraitzeko zerbitzua bera gatazkak kolpatzen duenean. “Informazio asko dago gatazken kudeaketa buruz, baino ez da sakontzen arduradun publikoek jokatzen duten paperean”, azaldu du Vaquerok.

  

1713