Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Irungo azken eraso matxista gaitzesteko adierazpen instituzionala

Irungo azken eraso matxista gaitzesteko adierazpen instituzionala

Gipuzkoako Foru Aldundiak, adierazpen instituzional honen bidez, bere gaitzespenik irmoena adierazi nahi du joan den ostiralean Irunen gertatu zen eraso matxistaren aurrean, eta dei egiten dio gizarte osoari Udalak gaur eguerdirako (12: 30ean, San Juan plazan) deitu duen gaitzespen elkarretaratzearekin bat egitera.

Foto Irungo azken eraso...

Eider Mendoza foru bozeramailea bertan izango da, Aldundiaren ordezkari gisa. Era berean, adierazpen honekin, foru erakundeak gertutasuna eta elkartasuna adierazi nahi die azken eraso honen biktimari, bai eta haren senide eta gertukoei ere.

Horrela, emakumeen askatasuna eta eskubideak urratzen dituen edozein eraso gaitzesteko konpromiso irmoa berresten du Gipuzkoako Foru Aldundiak. Foru bozeramailearen hitzetan, “gure gizartean desberdintasuna eta matxismoa egiturazko arazo soziala dira, emakumeak mendean hartu eta kontrolpean eduki nahi dituena”. Mendozaren arabera, “indarkeria da horren adierazpenik muturrekoena, baina izaera sexista duten jarrera, ideia edo portaera oro desoreka horretatik sortzen da”. Horregatik guztiagatik, Mendozak, beste behin ere, berdintasunaren aldeko aldarrikapena azpimarratu du. “Emakumeen eta gizonen berdintasuna errespetatzea, bai eta pertsonaren duintasuna, askatasuna eta osotasun fisikoa errespetatzea ere, eskubide bortxaezinak dira; eskubide horien aurka egiten duten jokabideak ez dira sartzen gure gizartean inolako testuingurutan”.

  

412