Menu nagusira joan Eduki nagusira joan
Atzealdea

Irungo Hego Ingurabideko lanak martxan dira, AP-8ko lotune erdiaren eraikuntzaren hasierarekin

Foto Irungo Hego Ingurabideko lanak martxan dira, AP-8ko lotune erdiaren eraikuntzaren hasierarekin

Irungo Hego Ingurabideko lanak martxan dira, AP-8ko lotune erdiaren eraikuntzaren hasierarekin

Obrak bisitatu ditu Markel Olanok, eta esan du azpiegitura honi esker “Bidasoako hiria transformatu eta trafiko arazoak leunduko” direla

Irungo Hego Ingurabideko lanak martxan dira, AP-8ko lotune erdiaren eraikuntzaren hasierarekin

Irungo AP-8ko lotune erdiaren eraikuntza proiektuak aurrera jarraitzen du, eta gaur bertan hasi dira autobidea eta hiriaren erdigunea lotuko dituen sarbide berria eraikitzeko lanak. Honela, hasiera eman zaio Bidasoako hiriko Hego Ingurabideko proiektuari ere. Gipuzkoako diputatu nagusi den Markel Olanok esan duenez, Foru Aldundiak “Irungo herritarrekin hartu zituen konpromisoak betetzen jarraitzen du”. Oinaurreko lotune erdi hau, Hego Ingurabideko proiektuari hasiera ematen diona, asko errazteko du hiriaren erdigunerako sarbidea eta nabarmen hobetuko du irundarren mugikortasuna. Gainera, mugak eragindako trafiko arazoak leuntzen ere lagunduko du”, azaldu du. Lanak 8,1 milioi eurotan esleitu dira, eta 12 hilabeteko exekuzio epea dute. “Sarbide berria irekita egongo da datorren urtearen hasieran”, iragarri du Olanok.

Foru arduradunak gaur goizean bisitatu du zonaldea, non lotune erdi berria eraikitzeko lanak jada hasita dauden. Berarekin izan da Aintzane Oiarbide, Bide Azpiegituretako foru diputatua. Diputatu nagusiak gogoratu duenez, gaur egun Irunek bi sarbide ditu AP-8 autobidera eta, lotune erdi honi esker, hirugarren sarbide edo irtenbidea irekitzen da, hiriaren bihotzera kasu honetan. “Gaurko eta biharko Irunentzako funtsezkoa den azpiegitura da”, azpimarratu du foru arduradunak.

Olanok, gainera, gogoratu du lotune erdiak Via-T edota Abiatu gailuak irakurtzeko atea izango duela. Honela, hauek dituzten ibilgailuek Irun-Barrera arte dauden 3,2 kilometroak bakarrik ordainduko dituzte, eta ez Irun eta Behobia arteko ibilbide osoko 7 kilometroak. Gainera, Aldundia hasia da Katea eta Behobia arteko zatian, Abiatuaren erabiltzaileen izango dituzten deskontuak jasoko dituen Foru Arau aurreproiektuaren testua prestatzen. Lehen joan-etorritik aurrera, aipatutako errepide zatian, deskontua %80koa izango da. “Gaurko eta biharko Irunentzako berebiziko garrantzia duen azpiegitura da”, esan du diputatu nagusia.

          Lotune erdi berriaren proiektuak bide bikoitza, biribilgunea, biaduktua eta autobidera sartu eta irteteko erreien eraikuntza aurreikusten du. Konexio berria egungo Oinaurreko biribilgunetik abiatzen da, Elizatxo hiribidetik metro gutxira, hirira sartzeko ardatz nagusietakoa eta Arabatenea eta Jostun kaleek bat egiten duten puntua. 166 metroko luzera duen bidea egingo da, norabide bakoitzean 3,2 metro eta 2 errei izango dituen galtzada, metro bateko erdibitzailea, 0,5 metroko bazterbidea eta %5,9ko gehienezko aldapa. Bideak beste biribilgune berri batetara eramango du, 50 metroko kanpo diametroa izango duena. Hemendik aterako da sarbide, aldapa behera autobidearekin bat egingo duena, Donostiako noranzkoan. Autobideko irtenbidea ere biribilgune honetan amaituko da. Irtenbide honek, aldapa izango duena baita ere, 47 metro eta AP-8a gainetik pasatuko duen igarobidea izango du.

          Lanekin hasteko, beharrezkoa izan da zonaldea gurutzatzen duten tentsio altuko lineak desbideratzea eta biribilgune berria egongo den tokian zegoen dorre elektrikoa tokialdatzea. Azken hilabete hauetan gauzatu dira lan hauek. Gaur bertan hasi dira autobidea prestatzeko lanak: 700 metroko zati batean, eta bi noranzkoetan, errei denak mikro fresatuko dira, eta obretako pinturarekin pintatuko da tramua. Datorren asteazkenean jarraituko dute lanek, otsailaren 13an. Orduan jarriko dira euste-hesiak, batez ere astelehen eta asteartetan Europara bidean igarotzen diren kamioiei ahalik eta gutxien erasateko.