Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Itzulera-operazioaren egunetan garraio publikoa aukeratzeko deia egin zaie Bidasoatarrei

Itzulera-operazioaren egunetan garraio publikoa aukeratzeko deia egin zaie Bidasoatarrei

Erakundeek beren baliabideak indartuko dituzte eta modu koordinatuan jardungo dute, afekzioak murrizteko helburuarekin. Hala eta guztiz ere, trafiko handiak barne-zirkulazioari eragin diezaiokeela aurreikusten da.

2023/08/14
Itzulera operazioa

Itzulera operazioa


Abuztuko itzulera-operazioaren atarian, eta Gipuzkoa eta Lapurdi arteko mugan nazioarteko zirkulazioak datozen egunotan gora egingo duela aurreikusita, Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Irungo eta Hondarribiko udalek dei egiten diete herritarrei, ahal den neurrian, garraio publikoa erabil dezaten, Topo-a bereziki Irunen kasuan, ibilgailu pribatua alde batera utzita herri barneko joan-etorrietarako edo hurbileko ibilbideetarako.

Erakundeek nabarmendu dute, halaber, ezinbestekoa izango dela eragileen arteko koordinazio estua datozen egunotan, herriotako trafikoan unean uneko kolapsoak eta horiek eskualde osoaren mugikortasunean dituzten eraginak saihestu edo, bederen, gutxitu ahal izateko. Horrela, langileak eta baliabide materialak aldi baterako indartuko dituzte abuztuaren 15etik aurrera, eta Irungo ordainlekuan ahalik eta bide gehien jarriko dira erabilgarrri.

Era berean, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eta Ertzaintzak, Irungo eta Hondarribiko udalekin lankidetzan, udako itzulera-operazioaren une kritikoetan ekintzak koordinatuko dituzte testuinguru honetan. Elkar-hartze hori erakundeek azken asteetan egin dituzten bileren emaitza da eta udan trafikoaren pilaketak eskualdean sortzen dituen eraginak minimizatuko dituzten irtenbideak bilatuko dira.

  

1589