Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

José Ignacio Asensiok Jatetxe Iraunkorrei buruzko IV Jardunaldiak inauguratu ditu

José Ignacio Asensiok Jatetxe Iraunkorrei buruzko IV Jardunaldiak inauguratu ditu

Hitzaldian Asensiok gizartearen maila guztietan lan egin behar dela gure ingurumena babesteko eta gure gizarte gizarte iraunkor bihurtzeko esan du.

2015/11/30
Foto José Ignacio Asensiok...

Diputatuak adierazi duenez, aurreikusita dago elikagaien eskaera % 50 igoko dela 2030erako eta ur kontsumoa, berriz, % 30. Hori dela eta, egungo elikadura sistemak ez dira iraunkorrak, erabiltzen dituzten baliabideen ekoizpen tasa kontsumo tasa baino txikiagoa delako, eta uraren % 70 beraiek erabiltzen dutelako, eta berotegi efektuaren % 30 eta arrantzaren gehiegizko ustiaketa haien ardura direlako.

Egoera horretan, gorentasuna da gure gastronomiaren maila goren horri eustea jatetxe eredu berri bat sortuz, gure baliabideen eraginkortasun gorena izango dutena, hartara egiazko parametro iraunkorretan egoteko.

Iraunkortasun horrek energia kontsumoa hobetuko du, hondakinen kudeaketa, lehengaien kalitatea produktu ekologikoen bidez, hondakinak murriztu egingo dituzte, berrerabili eta birziklatu, tokiko eta garaiko produktuen erabilera handitu egingo dute, trazabilitatea bermatuko dute eta abar… Ahalegin handia, zalantzarik ez, baina modu egiazko eta praktiko bat leku bat sortzeko, non gure inguruaz harro egon eta duintasunez bizi ahal izango garen.

"Gero eta jende gehiagok jakin nahi du zer jaten duen, jaki hori nondik datorren eta nola prestatzen den, eta balio bereizgarri handia du jatorria bermatu ahal izateak, baita kalitate ekologikoak eta ingurumena zaintzen dituzten sukaldaritza teknikak bermatu ahal izateak ere. Betekizun bat da gure ingurumenarekiko, egia, baina baita aukera bat ere munduko gastronomiaren olatuaren gailurrean jarraitzeko", amaitu du Asensiok.

  

538