Menu nagusira joan Eduki nagusira joan
Atzealdea

Juan Luis Anulak irabazi du Foru Aldundiaren argazki lehiaketaren hirugarren edizioa

Foto Juan Luis Anulak irabazi du Foru Aldundiaren argazki lehiaketaren hirugarren edizioa

Juan Luis Anulak irabazi du Foru Aldundiaren argazki lehiaketaren hirugarren edizioa

Bere argazkia 2020ko foru egutegiaren azala izango da

Juan Luis Anulak irabazi du Foru Aldundiaren argazki lehiaketaren hirugarren edizioa

Juan Luis Anularen argazkia izan da Gipuzkoako Foru Aldundiaren argazki lehiaketaren hirugarren edizioaren irabazi. Argazkilari Elkartearekin elkarlanean antolatzen du txapelketa hau foru erakundeak, eta lan sarituekin hurrengo urteko foru egutegia osatzen da. Irabazi duen argazkia azala izango da, eta beste hamabi irudi aukeratu dira, hilabete bakoitzarentzako bana: Patxi Jeto (urtarrila), Mila Izaguirre Zaldua (otsaila), Ander Morea Martiarena (martxoa), Natividad Castillo (apirila), José Ramón Txintxurreta Igartua (maiatza), David de Llodio (ekaina), José Ángel Amuchastegi (uztaila), Unai Huizi (abuztua), Jon Atxutegi (iraila), Juan Chinchilla Miguel (urria), Pablo Pérez Herrero (azaroa) eta Aitor Monte Arrondo (abendua). 
Gipuzkoako Foru Aldundian kale mailan dagoen Etorkizuna Eraikiz Gunean egin da sari banaketa, eta bertan izan da Eider Mendoza Gobernantza diputatu eta foru bozeramailea. Lehiaketak herritarren artean duen harrera ona azpimarratu du foru arduradunak: “Egitasmoaren oso balorazioa positiboa egiten dugu, emaitzak oso onak izan baitira arlo kuantitatiboan zein kualitatiboan, kalitate handiko lanak jaso baititugu”. Zehazki, aurtengo ediziora 651 argazki aurkeztu dira, eta 316 gipuzkoarrek hartu dute parte. “Beraiei esker, 2020an ere Gipuzkoak herritarrek beraiek ateratako argazkiekin osatutako egutegia izango du”, adierazi du Mendozak. 
Aurtengo lehiaketarako aukeratutako gaia Gipuzkoako ingurumena izan da eta, aurkeztu diren lanen bitartez, “lurraldeko altxor naturalak eta biodibertsitatea balioan jartzen duen” egutegia osatu ahal izan da. Foru Aldundiaren eta Argazkilari Elkarteen ordezkariek osatutako batzordeak aukeratu ditu argazki irabazleak, eta baloratu dituzten arloen artean dauden irudien kalitate tekniko zein artistikoa eta aurtengo gairekin duten erlazioa. Honela, lehiaketaren irabazleak 1.000 euroko saria jasoko du, eta egutegiaren hilabete bakoitzean agertuko den argazkien egile bakoitzak 250 euroko saria izango du. 
Sarituak izan diren argazkiak abenduan egongo dira ikusgai interesa dakioken ororentzat Etorkizuna Eraikiz Gunean, irudi hauek ezagutarazi eta duten balioa errekonozitzeko. Ondoren, eta urtero egin ohi den bezala, Foru Aldundiaren inprimatutako egutegiak abenduaren 21ean banatuko dira foru jauregian bertan, eta doakoak izango dira herritar guztientzako.