Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Katapulta Tour Gipuzkoa zirkuituaren IV. edizioa

Katapulta Tour Gipuzkoa zirkuituaren IV. edizioa

Musikako eta formatu txikiko arte eszenikoetako zirkuitua da.

2019/02/20

«Katapulta Tour Gipuzkoa» musikako eta formatu txikiko arte eszenikoetako zirkuitua da, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol Departamentuak bultzatzen du, Kutxa Kultur, 
Donostia Kultura eta Buenawista Prolleckziom’s-ekin elkarlanean. Bi helburu nagusi ditu: musika eta arte eszenikoetako arloetako Gipuzkoako talentuak balioan jartzea eta bultzatzea -bereziki gazteak-, eta Gipuzkoako ezenari dinamizazioan laguntzea, klub eta organizatzaileei babesa ematen.
Katapulta Tour Gipuzkoako hautapen prozesuan izena ematea:
2016an: 70 musikaren arloan eta 39 arte eszenikoetan.
2017an: 76 musikaren arloan eta 33 arte eszenikoetan.
2018an: 68 musikaren arloan eta 17 arte eszenikoetan
2019an: 74 musikaren arloan eta 27 arte eszenikoetan.
Guztira 404 izen emate, 312 artistaren eskutik.
Urtea amaitzerako, zirkuituak berak hautatutako 34 proiektu (18 musikaren arlokoak eta 16 arte eszenikoetakoak) izango dira programaren 4 edizioetan laguntza jaso dutenak; 34 proiektu horiei Kutxa Kultur Musika programaren 24 musika proiektuak gehitu behar dizkiegu. Horrela, guztira 58 proiektu sustatu dira.
2019ko deialdiari dagozkion izen-emateak urtarrilaren 7tik 22ra egin dira.
Musikari dagokionez, azpimarratu behar dugu proiektu asko sortu direla Donostialdeaz harago, bereziki Azkoitia, Azpeitia, Bergara, Irun, Legazpi, Zumarraga eta Zumaia bezalako herrietan (50 proiektu), eta asko izan direla, baita ere, euskarazko musika proiektuak (42), 30 urtez azpiko kideak dituzten proiektuak (49) eta emakumeen parte-hartzea dutenak (26).
Estiloei dagokienez, proposamenak askotarikoak dira: rock mota desberdinak (Pop-Rock, Rock&roll, Hard Rock, Stoner, Hardcore, Metal), Pop, Blues, Soul, Jazz, Folk, Hip Hop, Flamenkoa, eta abar.

«Katapulta Tour Gipuzkoa 2019» zirkuituan parte hartzen duten artistak:
Batetik, 6 artista hautatu dira zirkuituaren beraren hautapen prozesuaren bidez (4 musika proiektu eta 2 arte eszenikoenak): 
Musikan:
- AINHOA LARRAÑAGA (Hernani)
- ANAI (Astigarraga - Donostia)
- FLAVIO BÁNTERLA (Tolosa, Irura, Irun, Donostia)
- LEMY RIVER (Irura, Villabona, Ordizia, Donostia)
Arte eszenikoetan:
- TYPE  (Donostia) – “Entre comillas” antzezlanarekin
- Txinparta Antzerki Taldea  (Donostia, Eibar eta Azkoitia) – “Zurrunbiloan” antzezlanarekin.
Bestalde, 6 artista KUTXA KULTUR MUSIKA 2018-2019 programaren bidez hautatu dira:
• SARA ZOZAYA
• ESPAGUETI
• GHAU
• RAITX
• RO
• TENPERA
Azkenik, zirkuitua DONOSTIAKO 54. HEINEKEN JAZZALDIAn egongo da, Jazzaldiaren beraren hautapen prozesuan parte hartzen duten tokiko 15 artisten emanaldien babesle gisa, eta azkenean hautatzen diren 10 artistek jaialdian emango dituzten kontzertuen babesle gisa.
«Katapulta Tour Gipuzkoa 2019» zirkuituko ekitaldiak:
• KTG zirkuituak eta Kutxa Kultur programak hautatutako artisten 36 emanaldi, Gipuzkoako espazio eta jaialdi desberdinetan. 
• 15 emanaldi 54. Heineken Jazzaldirako abian den hautapen prozesuan.
• 10 emanaldi 54. Heineken Jazzaldian, prozesuan hautatutako artisten eskutik.
• 4 emanaldi 54. Heineken Jazzaldian, KTG zirkuituak eta Kutxa Kultur programak hautatutako artisten eskutik.
• 3 emanaldi Gipuzkoako Surf Federazioaren FederArte jaialdian, KTG zirkuituak eta Kutxa Kultur programak hautatutako artisten eskutik.
Herriak:
Aurreko edizioan herri hauek parte hartu zuten: Donostia, Irun, Oiartzun, Errenteria, Pasaia, Urnieta, Deba, Azpeitia, Beasain, Zumaia, Orio eta Zarautz. 
Espazioak eta jaialdiak:
Aurreko edizioan parte hartu zuten espazioak:
Sanagustin Kulturgunea (Azpeitia), De Cyne Reyna (Errenteria), Debako Kultur Elkartea (Deba), Sarobe (Urnieta), Pagoa (Oiartzun)
Aurreko edizioan parte hartu zuten jaialdiak:
Jazpana Fest (Beasain), Irun Zuzenean Festibala (Irun), “Adarretatik″ Nazioarteko Musika Jaialdia(Zarautz)
2018 Itsas Festibala (Pasaia), Atlantikaldia (Errenteria), eta Donostia Festibala, lehen aipatu diren Heineken Jazzaldiaz eta FederArte jaialdiaz gain.
Laguntza artistei:
Katapulta Tour Gipuzkoa zirkuituak eta Kutxa Kultur Musika programak hautatutako artistek, zirkuituan dauden bitartean beren lana ezagutarazteko aukera izateaz gain, honakoak jasotzen dituzte:
• Gipuzkoan hiru emanaldi egiteko aukera.
• 400 euroko konpentsazio ekonomikoa emanaldi bakoitzeko.
• Katapulta Tour Gipuzkoak aukeratutako artisten kasuan, artistaren edo proiektuaren sustapen bideoa grabatzea. 
Laguntza espazio eta jaialdiei:
Zirkuituak espazioei eta jaialdiei ere ematen die laguntza; izan ere, prentsan, kultur agenda digitaletan, sare sozialetan eta zirkuituaren web orrialdeetan ekitaldi guztien dibulgazioa egiteaz gain, artistei ordaintzeaz eta beren emanaldiak ekoizteaz arduratzen da.

Esteka hauetan iazko edizioan egindako bideo batzuk ikusi daitezke:

53. Heineken Jazzaldian parte hartu zuten tokiko artisten emanaldien laburpen bideoa:
https://www.youtube.com/watch?v=GdOxtOYX1Bw 

Node: 
https://www.youtube.com/watch?v=j_44nEDDQ6g
Deus Ez:
https://www.youtube.com/watch?v=n9MgUpRmpk8&t=121s
Nerabe:
https://www.youtube.com/watch?v=qw3Dw5NyV3A
Juan Valls:
https://www.youtube.com/watch?v=Ovyl5tnEP9M&t=56s

  

1319