Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Kontrolatu dute bart gauean Azpeitiko enpresa batean piztutako sutea

Kontrolatu dute bart gauean Azpeitiko enpresa batean piztutako sutea

Lau parke ezberdinetako 20 foru suhiltzaile baino gehiagok hartu dute parte gauean zehar egin diren sua itzaltzeko lanetan

2021/02/27

Kontrolpean dago bart gauean Azpeitiko enpresa batean piztutako sutea. Industria kimikoaren sektoreko konpainian bat, eta kaltetutako pabiloia Errezilera doan GI-2634 errepidearen ondoan kokatzen da. Ordu honetan, Gipuzkoako Foru Aldundiko suhiltzaileak lanean ari dira azken txingarrak itzaltzeko. Sua atzoko 22:00ak aldera piztu zen eta ez du kalte pertsonalik eragin, baina galera materialak oso handiak izan dira.

Suteari aurre egiteko, lau parketako suhiltzaileak mobilizatu behar izan ziren: Urola (Azpeitia), Kosta (Zarautz), Korosti (Legazpi) eta Arrate (Eibar). Guztira, 20 suhiltzaile baino gehiago. Gainera, sua itzaltzeko, 7 auto-bonba eta 3 auto-eskala erabili behar izan dituzte, baita ibilgailu arin ugari ere, eta aginte-postu mugikorreko ibilgailua ere bertara eraman dute. Foru Aldundiak eskerrak eman nahi dizkie foru suhiltzaileei egin duten lanagatik, bai eta Ertzaintzari, Osakidetzari, Babes Zibilari, Azpeitiko Udalari eta Gurutze Gorriari ere, izan duten elkarlanagatik.

  

1680