Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Untzi Museoak eta Aquariumek Kontxa 1917 proiektua aurkeztu dute estropaden ondare kultural eta historikoa berreskuratzeko

Untzi Museoak eta Aquariumek Kontxa 1917 proiektua aurkeztu dute estropaden ondare kultural eta historikoa berreskuratzeko

Ciaboga aldizkari historikoa editatu dute berriz.

Itxaso: "Estropaden alderdi kultural eta tradizional ugariak ekarri nahi ditugu, kultura ondore immaterial izendatzeko moduko ekitaldi bat baita".
Goia: Estropadak "Donostiako hiriko ikurretako bat" dira, izaera propioa ematen diotela Donostiari.

Denis Itxaso Kultura eta Turismo diputatuak, Eneko Goia Donostiako alkatearekin batera, #KONTXA1917 aurkeztu du, jarraipena izateko asmoz sortu den kultura proiektu bat. Proiektuak Estropaden ondare kulturala eta historikoa berreskuratu nahi du, eta ondare balioak eta balio etnografikoak nabarmentzen ditu gertatutakoaren memoria historia berreskuratzearen bidez: kasu honetan duela 100 urteko Estropadak. Lehen edizio honetan, proiektuaren elementu nagusia Ciaboga aldizkari historikoa berriz editatzea da, hartara omenaldi bat emateko aldizkari hori bultzatu zutenei, oso garrantzizkotzat jotzen baitira, bai kontaketa, bai mezua bidaltzeko medioa. Horrela, proiektuaren sustatzaileek bereziki eskertu diote Bontigui familiari aldizkarian egindako lana eta zein atseginak izan diren ibilbide berri hau abiatu ahal izan dadin.

Estropadak XIX. mendeak arrantzontzien arteko txapelketetan oinarritzen dira, eta formalki 1879tik aurrera ospatzen dira. Udako arraun denboraldiaren kirol ekitaldi nagusia dira gure hirian. Milaka ikusle gerturatzen dira ikustera, eta berekin ditu zenbait tradizio: apustuak, pisutzea, kale zozketa edo kai aldeko eta Parte Zaharreko festa giroa. Testuinguru sozial horretan, festa eta itsas testuinguru horretan, Untzi Museoak eta Aquariumek, Diario Vascoren lankidetzarekin, kultura balioak indartu nahi dituzte, eta beste proposamen interesgarri batzuk egin nahi dituzte, kaiko eragile aktiboak direnez gero.

Nabarmendu nahi da aldizkari horrek arraunaren munduan izan zuen garrantzia.  1924an sortu zen, kirol horrek berekin ekartzen dituen pasio guztien ondorioz. Aldizkaria ia 40 urtez argitaratu zen, 1935etik 1942ra izan ezik.  Edukiak beti izan ziren estropadei buruzkoak, baina euskal gizarteko gertakizun garrantzitsuenak ahaztu gabe.  Hirugarren aldiz editatu zen 1992an, baina iraupen laburra izan zuen. Aurten, proiektuak 1917ko Estropadak ikertu eta zabaltzen ditu.

"Aldundiak Untzi Museoarekin zabalduko duen aro berrian, Euskal Itsas Museoa izena hartuko baitu azken horrek hilabete batzuk barru, Aquariumekin batera argitalpen hau berreskuratu nahi dugu, hartara kulturaren eta tradizioaren alderdi ugari berreskuratzeko, zeinek bihurtzen baitute estropada hau kultura ondare immaterial izendatzeko modukoa. Abestiak, apustuak, arau bereziak, egutegi eta ordutegi aldaezinak; Urgull mendiko inguruak betetzen dituzten zaleak eta Donostiako kaia, emanaldia... Horra zergatik kirol proba bat baino gehiago diren Donostiako Estropadak. Lagundu nahi dugu estropadek duten legendaren ezagutza sakon bat zabaltzen", azaldu du Itxasok.

Eneko Goia Donostiako alkateak azpimarratu du zein garrantzitsua den Kontxako Estropadei balioa ematea, duten dimentsio historikoarengatik. Bere iritziz, #Kontxa1917 ekimena bat dator ondare kulturala eta soziala, eta kirol ondarea, osoki berreskuratzeko xedearekin. Goiak adierazi du Estropadak "Donostiako hiriko ikurretako bat" direla, izaera propioa ematen diotela Donostiari eta hitzordu bat dela milaka lagunentzat, zeinak urtero arraunaren festa hau hiriaren festa bihurtzen baitute.

"Kontxako Bandera irabaztea ohore bat da, eta estropada bera kirol, gizarte eta kultura ikuskizun bat da", esan du Goiak.

Horregatik, Aldundiak, Udalak, Aquariumek eta Untzi Museoak aurrera eraman duten ekimen hau txalotu du, estropaden balio historikoa biltzen duenez gero.
Esther Irigaray Aquariumeko zuzendariak, bere aldetik, nabarmendu du: "aspalditik gabiltza Donostiako portuko bi museoak eskutik lanean Jaranako auzoaren memoria gordetzeko. Auzo horrek, urteen poderioz, arrantzaren tradizioa galdu du, baina oraindik bizirik du iraganaren zati bat. Zentzu honetan, hainbat jarduera burutu ditugu: adibidez, Portuko bisita gidatuak, Portuko pertsonaia eta tradizioak berreskuratzeko haur lantegiak... Nahi genuen museoak kanpora atera, eta gizarteari museoen rolaren berri eman, historiaren, memoriaren eta tradizioen kontserbatzaile eta babesle diren aldetik".

Historikoki, Aquarium oso lotuta egon da estropadekin. Ez alferrik, museoak atal berezi bat du haiei buruzkoa, eta ondare historiko aberats bat dugu, mende hasierako Kontxako zenbait bandera barne. "Baina ez ditugu gauzak erakutsi nahi bakarrik bisitariei; jendeari jakinarazi nahi diogu gure azken historiaren zati bat. Historia kanpora atera nahi dugu. Eta, zentzu horretan, Ciaboga oso tresna erabilgarria da", esan du.

#KONTXA1917k hiru ekimen nagusi ditu:

  • Abuztuaren 25etik urriaren 29a: Untzi Museoko kanpoko fatxadan jarriko den panel baten bidez, jakitera eman nahi da zer gertatu zen 1917ko estropadetan. Argazkiak jarriko dira, garaiko egitaraua eta Gipuzkoako prentsaren artikulu batzuk.
  • Irailak 8, 19:00: Mahai-ingurua Ciaboga aldizkariaren inguruan. Izenburua: "Ciaboga, pasioa eta bizitza arraunaren alde". Parte hartuko du, besteak bestek, Joseba Bontiguik. Lekua: Aquariumeko auditorioa.
  • Irailak 10: Ciaboga aldizkaria banatuko da Gipuzkoa osoann, 1917ko gertakizun historikoak biltzen dituena.

Gaur Aquariumen izan den prentsaurrekoan, orobat parte hartu dute Raúl Pérez Iratxeta Untzi Museoko zuzendariak, Esther Irigaray Aquariumeko zuzendariak, Xabier Alberdi Untzi Museoko zuzendari zientifikoak eta Alejandro Larrodé Aquariumeko museoko koordinatzaileak. Ekitaldira zenbait arraun klub eta Euskadiko Arraun Federazioko ordezkari ere etorri dira.

Xabier Alberdik eta Alejandro Larrodek adierazi dute Ciaboga aldizkaria berriz editatzea ikerketa historiko baten ondorio dela; lehenik, behar ziren materialak bildu dira, eta, bigarrenik, ahaztu ahal izan diren alderdiak argitzen saiatu dira.

Bi adituek 1917ko estropaden garrantzi historikoa nabarmendu dute: Manuel Arrillaga Aita Manuel handiaren lehen garaipena izan zen, San Pedroren patroi zela. Guztira zortzi bandera eramango zituen 1920ko eta 1930eko hamarkadetan. Bandera berezi bat izan zen Aita Manuelentzat, eta hala onartzen zuen Ciabogaren lehen zenbakian, 1924an, lehena izan zelako patroi lanetan eta sanjuandarrarekin borrokan eskuratu zuelako. Lehen edizioa izan zen irabazleei ohorezko bandera eman zitzaiena Donostiako udaletxean

 

 

 

 

 

  

1438