Aldundiak zoriondu egin du Igerabide Espainiako Haur eta Gazte Literaturaren Saria eskuratu baitu
Aldundiak zoriondu egin du Igerabide Espainiako Haur eta Gazte Literaturaren Saria eskuratu baitu
Idazlearen ibilbide luzea eta bikaina aitortzen duen saria da.
Aldundiak zorionak eman nahi dizkio Juan Kruz Igerabide idazleari gaur Espiniako Haur eta Gazte literaturaren Saria eskuratu baitu Letren txotxongiloa euskaraz sortutako lanagatik.
Denis Itxaso Kulturako Diputatuaren ustetan merezitako saria da hau Adunako idazlearen ibilbide luzea eta bikaina aitortzen duelako. Epaileek adierazi duten moduan, hizkuntza poetikoa maisutasunez erabiltzen du eta ahozko euskal tradizioaren islada da.
“Jakin bagenekien Igerabide idazle bikaina dela eta erabat pozten gaitu sari garrantzitsu hau eskuratu izana”, esan du Itxasok.
Sari honek Igerabideren lana goraipatzeaz gain, bere lana ezagunagoa egiten lagunduko du bai Euskadin eta baita Euskaditik kanpo ere. Eta berriro agerian uzten du euskal eta gipuzkoar idazleen maila ezinhobea, bai euskeraz eta baita gazteleraz ere.
Itxasok Igerabideren konpromisoa goraipatu eta eskertu du. Izan ere, Aldundiko Kulturako Departamentuak antolatutako ETA-ren bikitimen aldeko ekitaldian parte hartu zuen Oroimen izpien erakusketaren itxiera ekitaldiaren baitan.
1404