Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Azken egunak, Kultur Dealers ekimenean parte hartzeko

Azken egunak, Kultur Dealers ekimenean parte hartzeko

Irailaren 26an itxiko da epea

2016/09/12
  • Irailaren 26an itxiko da epea fikziozko mikrokontakizunak bidaltzeko, web orri honen bidez: www.kulturdealers.com
  • Oraingoz, 200 testu baino gehiago jaso dira, jarritako espektatiba guztiak gaindituta.

Irailak 16an itxiko da epea,  mikrokontakizunak bidaltzeko Kultur Dealers ekimenera. Gipuzkoako Foru Aldundiaren proposamen bat da, herritarren artean literatur sorkuntzako gune bat zabaltzeko, kalean presentzia eta ikusgaitasuna emanez, kultura saltzeko makinen sistema berritzaile baten bitartez.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren asmoa da pertsonen literatur eta sorkuntza espiritua lantzea; hartara, fikziozko mikrokontakizun jatorrizkoak idatziz, irakurlearen gogoeta pitz dezaten, edo, sinpleki, kultur entretenimenduko dosi bat eman diezaioten. Epaimahai kalifikatu batek hautatuko ditu testurik onenak.

Fikziozko kontakizunez gain, Gipuzkoako Liburu-saltzaileen Elkartearen lankidetzarekin eta zenbait argitaletxe eta liburu-dendaren laguntzarekin, literatur lan ospetsuen zati batzuk hautatuko dira. Pentsamenduarekin eta ezagutzarekin zerikusia duten lanak hautatu dira. Asmoa da irakurleei jakin-mina piztea, eta autore handien gogoeta txikiak partekatzea.

Presentzia eta ikusgaitasuna, kalean

Kultur Dealers kale-espiritu batekin jaiotzen da. Hala, bai fikziozko mikrokontakizunak bai literatur lanen zatiak, eskuragarri izango dituzte herritarrek, eta horretarako, botoi bat sakatu baino ez dute egin beharko, gure lurraldeko puntu estrategiko batzuetan urritik aurrera egongo diren makinetan. 

  

1306