Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Kultura Departamentuak eta Zumarragako Udalak Antioko Musikaldiaren 38. edizioaren aurkezpena egin dute

Kultura Departamentuak eta Zumarragako Udalak Antioko Musikaldiaren 38. edizioaren aurkezpena egin dute

Emanaldiak doakoak izango dira, eta iraileko larunbat guztietan izango dira, 19:30etan. Doako autobusa egongo da Zumarragatik.

2021/09/01
  • Mari Jose Telleria, Kulturako foru zuzendaria: «Primerako albistea da musika zikloa, zeina Gipuzkoan erreferentzia baita, gauzatu ahal izatea».

 

Antioko Musikaldia urtero ospatzen da, irailean, Zumarragako Antioko ermitan. Aurtengoa XXXVIII. edizioa da eta irailaren 4an, 11n, 18an eta 25ean izango da. 38. edizio honetan, Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Zumarragako Udalaren, Musika Hamabostaldiaren eta Antiguako Amaren Lagundiaren laguntza jaso du. Zikloa 1984an hasi zen eta, Debakoarekin batera, Gipuzkoako lehenengoetako bat izan zen.

Abiapuntua «musika kultua» delakoaren deszentralizazioa izan zen, eta horretarako, pentsatu zen Antioko ermita leku ezin hobea izan zitekeela, bai akustikagatik eta historiagatik, bai interes turistiko eta kulturalagatik. Mikel Serrano Zumarragako alkateak eta Mari Jose Telleria Kultura zuendariak azpimarratu dutenez, «aurten ere, kalitatea eta barietatea bermatuta daude berriz ere. Eta programaren kalitateari inguruaren edertasuna eta ermitaren aparteko akustika gehitu behar zaizkio, kontzertu horiek esperientzia paregabea bihurtzen baitituzte».

Zumarragako alkate Mikel Serranok nabarmendu duenez, “aurten 38. edizioa izango da, etenik gabe, eta harrotasunez beteko gaitu, are gehiago, aurten bezalako pandemia-urte batean; izan ere, Zumarragako kultura-ondarea balioesteaz gain (Antiguako ermita, esaterako), kultura segurua dela erakusten du”.

Zikloaren aurreko edizioetan parte hartu dutenen artean, Ara Malikian, Kukai dantza taldea edo Kalakan dira aipagarrienak. Aurtengo programa prestatzerakoan, Covid-19aren pandemiak eragindako egoerak zikloaren antolaketa baldintzatu du, baina ahalegina egin da hurbiltzen diren artista, teknikari eta publiko guztientzako espazio seguru eta atsegina lortzeko.

  • * Irailaren 4a: SAN INAZIOREN BIZITZAN ZEHAR IBILBIDE MUSIKALA

ANDER TELLERIA (AKORDEOIA)

ANNA MARGULES (TXIRULA EZTIA)

TETRAPHILLA ENSEMBLE

  • * Irailaren 11: WEST WINDS

SIGMA PROJECT QUARTET

MARIO PRISUELOS (PIANOA)

 

  • * Irailaren 18a: EUROPAR BARROKOAN BARNA
  • MUSBIKA ENSEMBLE
  • * Irailaren 25a: ALMA DE GUITARRA

PABLO SÁINZ VILLEGAS (GITARRA)

Antioko ermitan 19:30etan

      Autobusa 18:45ean posta bulegoan.

  •   18:00 - Urriaren 2a EUSKAL BARROKENSEMBLE, Igartubeiti

Covid-19ak sortutako egoera kontuan hartuta, edukiera mugatua izango da; beraz, kontzertuetara joan ahal izateko, dagokion gonbidapena jaso beharko da. Interesdunek kultur etxean eskatu beharko dute gonbidapena kontzertu bakoitzaren aurreko astean (09:00-14:00), edo mezu elektroniko bat idatzi beharko dute kultura@zumarraga.eus helbide elektronikora, astelehenetik asteazkenera.

Eskuragarri dauden gonbidapen kopurua baino eskaera gehiago badaude, gonbidapenak zozketa bidez esleituko dira. Pertsona bakoitzak gehienez bi gonbidapen jaso ahal izango ditu, eta gonbidapen horietako bat izenduna izango da. 18:30etik aurrera sartu ahal izango da kontzertuetara. Autobus zerbitzua eskainiko da eta nahitaezkoa izango da gonbidapena aurkeztea.

Igotzeko: 18:45ean posta bulegoan.

Jaisteko: kontzertua amaitu ondoren.

 

 

 

 

 

  

1677