Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Kultura departamentuak Katapulta Tour 2021 musika- eta eszena-proposamen zabala eskeiniko ditu

Kultura departamentuak Katapulta Tour 2021 musika- eta eszena-proposamen zabala eskeiniko ditu

Harkaitz Millan, Kultura diputatua “Gipuzkoako artistei proiektu txikiak bultzatzeko unea da”.

2021/03/05

 

Katapulta Tour Gipuzkoa Zirkuituaren VI. edizioa.
Katapulta Tour Gipuzkoa musikako eta arte eszenikoetako zirkuitu bat da, formatu txikikoa, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol Departamentuak bultzatua, laguntzaile dituela Kutxa Kultur, Donostia Kultura eta Buenawista Prolleckziom’s. Bi helburu nagusi ditu: bata, musika eta arte eszenikoen arloetako Gipuzkoako talentuak aintzakotzat hartu eta bultzatzea, gazteei arreta berezia jarriz; eta bestea, Gipuzkoako eszenaren dinamizazioari laguntzea, klubak eta antolatzaileak babestuz.
Katapulta Tour Gipuzkoaren hautapen prozesuko izen-emateak


2016an: 70 musikan eta 39 arte eszenikoetan

2017an: 76 musikan eta 33 arte eszenikoetan.

2018an: 68 musikan eta 17 arte eszenikoetan
2019an: 74 musikan eta 27 arte eszenikoetan.

2020an: 85 musikan eta 20 arte eszenikoetan.

2021ean: 76 musikan eta 23 arte eszenikoetan.

Guztira,457 artistaren 608 inskripzio jaso dira sei deialdietan.

Urtea amaitzean, lagunduak izango dira, programaren sei edizio hauetan, alde batetik, zirkuituak berak hautatutako 46 proiektu (musikako 26 eta arte eszenikoetako 20), eta bestetik, Kutxa Kultur Musika programako 36 musika-proiektu; denera, 82 proiektu.

Azken edizio honetan azpimarratzekoak dira hiriburutik haratago finkatuta dauden proiektuen kopurua, bereziki Azpeitia, Aretxabaleta, Eibar, Errenteria, Hernani, Irun, Oñati eta Tolosan (61 proiektu), euskarazko proiektuen kopurua (52), 30 urtetik beherako kideen proiektu kopurua (55), eta emakumeek parte hartzen duten proiektuen kopurua (50).

Musika proposamenek hainbat estilo hartzen dituzte, besteak beste, Rock (Pop-Rock, Rock & roll, Hard Rock, Stoner, Hardcore, Metal), Pop, Blues, Soul, Jazz, Folk, Hip Hop, eta Flamenko.

 

«Katapulta Tour Gipuzkoa 2021» zirkuituan parte hartzen duten artistak:

Batetik, 6 artista hautatu dira zirkuituaren beraren hautapen prozesuaren bidez (4 musika-proiektu eta 2 arte eszenikoetakoak):

Musikan:

- AIGORY. Altza auzoan jaioa, AIGORYk bere bizipenak kantuen bidez azaltzen ditu duela 8 urtez geroztik. 2017an, "The neighborhood" izeneko lehen EP-a atera zuen bere SNKT taldearekin batera; bertan, "Gudaris" abestia aurki dezakegu, hirian klasiko bihurtu dena.
 

-ANTÍA MUÍÑO Donostian bizi den Galiziako kantautorea da; urte luzez folk, egile-abesti intimista, jazz eta bossa nova estiloetako proiektuetan lan egin ondoren, orain iturri horietatik edaten jarraitzen duen proiektu bat sinatu du bere izen propioarekin, baina orain gitarrarekin bakarrik.

 

-Hotzikara talde usurbildarrak bere norabidea aldatu zuela aprobetxatuz sortu zen MIHISE, eta orain, "Kronik @" lan berriarekin, ia bost urtean landutako bidaia proposatzen digute.

 

- YO CIERVO, Imanol Rivas (gitarra eta ahots nagusia), Julen Rivas (bateria) eta Koldo BELLOSO (baxua) anaiek 2015ean osatutako Donostiako musika taldea da. Rock alternatibo anglosaxoiaren eragina duen taldea da (Biffy Clyro, Nirvana), eta laurogeita hamarreko hamarkadako kutsua antzematen zaio.

Arte eszenikoetan:

-TRANPOLA antzerki konpainia txiki bat da, 2013. urtean sortua. Bere leit motiv nagusia da dantza, antzerki eta ikus-entzunezko arteen arteko lengoaia propioa bilatzea, eta, horretarako, "TXILIN HOTSAK" obra aurkezten digute, Metrokoadroka kolektiboarekin elkarlanean egindakoa. «Yolanda bi poterekin abiatzen da. Bidea hartzen du, poteen tintin-hotsez lagunduta. Kristalezko pote horiek daramatza berarekin doan lekura, besterik ez. Zapore, kolore eta usainez betetako pote hutsak. Ipuin polit baten hasiera dirudi... baina gauzak ez dira hasten diren bezala, amaitzen diren bezala baizik".

 

-NEREA GARMENDIA "Vaya semanita" saio mitikoaren arrakastari esker ezagutzera eman zen aktorea da, eta dagoeneko 15 telesailetan parte hartu du. Duela bi urte STAND UP-aren mundura jo zuen, eta, orain, "Con taras y a lo loco" show-a aurkezten digu. Bertan, eskuliburu bat emango digu gure tarak onartzeko, eta loturarik gabe azalduko digu bizimodu normala  nola egin gortasuna, epilepsia, bizkarrean 8 iltze, mugarik gabeko hitz-jario kronikoa, eta WhatsAppeko audioekiko mendekotasuna dituzunean.

Bestalde, 6 artista  hautatu dira KUTXA KULTUR MUSIKA 2020-2021 programaren bidez

- BLANQUITA CARRAQUELA. Asier Beramendik, aurreko Eraul proiektua desegin ondoren,  konposizio berriak aurkezten ditu izengoiti horrekin. Txikitatik maite izan dituen soula, bluesa eta, batez ere, amerikarra (beti pop-jantziak) alde batera utzi gabe, rap, spoken word eta hip-hoparen inguruko proiektu berri hau sortu du.

- J. LARGO. Urtebete baino gehiagoko lanaren eta dedikazioaren ondoren, Chef Drez-ekin batera,  "El Dolor Del Silencio" lehen albuma aurkezten du, Chef Drez-ek ekoitzitako 7 ebaki dituena eta Alex Psaroudakis-ek masterizatu duena (Latin Grammy baten irabazlea,  C. Tangana, Rosalía, eta Alejandro Sanz artista ospetsuekin); gainera, Le Petit Kaiser artistaren laguntza izan du azal ofizialerako.

- MARTIN DE MARTE. Martin Muruak 2018an ekin zion bere marteko ibilbideari, "Kaixo Lagun" lehen albumarekin. 2020an, "Red River Ride" lan berria argitaratu zuen, biak ere autoeditatuak eta autoekoiztuak. Eszenaratzeak hainbat estilo elkartzen ditu: rocka, popa, ukitu psikodelikoak dituen indiea eta jazz pixka bat. Bere musikak, Mariner zundak bezala, Martera eramango zaituzte, martetar samarrak baitira, baina ez ilargitarrak!.

- MUGAN-ek 2019ko urrian eman zuen lehen kontzertua publikoarekin. Ondoren, beste kontzertu batzuk etorri ziren, 2020. urtearen hasieran pandemiak kontzertu guztiak bertan behera uztea eragin zuen arte. Hala ere, taldeak lanean jarraitu du etengabe. Beren errepertorioa berritu dute eta soinu indartsuagoak eta dinamikoagoak gehitu dituzte, beren alde melodikoenari uko egin gabe.

-RAMONA 'S FIRST EVIL BOYFRIEND Azkoitiko Andrea Pozok eta Hendaiako Josemari Unanuek osatutako bikotea da, eta aurtengo apirilean sortu zen, konfinamendu garaian. Beraien estiloa lo-fi, dream pop eta folk estiloen nahasketa bat da, eta lehen lan honetan soinu intimo, eta sinplea egiten saiatu dira, apaingarri askorik gabea, baina atzean utzi gabe inprobisazioaren esentzia eta sortzen dena grabatzeko nahia.

- SARA AZURZA bere estiloaren bila ibili da azken bi urteetan Bartzelona, Montreal eta Londresen. Abeslariak beti izan ditu erreferente amerikar eta ingeles bakarlariak, eta oraingoan proposamen berri batekin dator, bere abesti berriei "soul" kutsu bat emanez. 2020ko abenduaren 4an kaleratu zituen bere lehen singlea eta bideoklipa: London Weather, Iker Laurobak ekoitzitako abestia.

Azkenik, zirkuitua DONOSTIAKO 55. HEINEKEN JAZZALDIAn egongo da, babesle izanik Jazzaldiaren beraren hautapen prozesuan parte hartzen duten tokiko 15 artisten emanaldietan, baita azkenean hautatzen diren 10 artistek Jazzaldian emango dituzten kontzertuetan ere.

Zirkuituak espazio eta jaialdietarako laguntza ematea honela gauzatzen da: alde batetik, ekitaldien zabalkunde intentsiboa eginez, prentsan, kultur agenda digitaletan, sare sozialetan eta zirkuituaren web orrialdeetan; eta bestetik, artistei ordainduz eta beren emanaldiak ekoitziz.

Esteka honetan ikus daiteke 2020ko edizioaren laburpen-bideoa:


https://www.youtube.com/watch?v=qqWq1ToiacQ

 

                                        

 

 

 

 

 

 

 

 

 

  

1338