Menu nagusira joan Eduki nagusira joan
Atzealdea

Kultura Departamentuaren erronka nagusiak legealdirako

Foto Kultura Departamentuaren erronka nagusiak legealdirako

Kultura Departamentuaren erronka nagusiak legealdirako

Gazteenak kulturara gerturatzea, Koldo Mitxelena berritzea, Gipuzkoak bere parte hartzea indartzea nazioarteko lankidetzan eta Kirol Talentuaren Arreta Zentro bat sortzea

Kultura Departamentuaren erronka nagusiak legealdirako
  • Kultura ezinbesteko tresna bat da gizartea eraldatzeko eta balioak sortzeko. Gizarte hobe bat eraikitzen laguntzen digu, talentuan eta guztiekiko errespetuan oinarritua. Departamentua osatzen duten Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol zuzendaritzen kudeaketa, beraz, arlo horietako guztietako balioen kudeaketa izango da.
  • Helburua da kultura eredu bat sendotzea, oinarri dituena talentua, pentsamendu kritikoa eta Lurraldearen etorkizuna eta Gipuzkoako gizartearen ongizatea bermatuko duten balioak: elkarbizitza demokratikoa, aniztasunarekiko begirunea, berdintasuna eta elkartasuna.

 

Denis Itxaso Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamenduko diputatuak legealdi honetan departamentuak helduko dituen proiektu estrategikoak azaldu ditu gaur Batzar Nagusian.

Itxasok azaldu duenez, kultura departamentuaren helburua da kultura eredu berri batera gerturatzea: eredu jasangarri, parte-hartzaile eta eraldatzaile bat, pertsonen espazioa handituz, bereziki gazteena, bai sorkuntza espazioetan, bai ikusleei begira.  Xede horrekin, helburu hauek ezartzen dira:

  • Programak eta jarduerak sortzea kultura Gipuzkoako herritarrengana gerturatzeko, parte hartzeko eta izaera unibertsaleko kultura jardueretara iristeko.
  • Espazio kulturalak izatea, gune bereziak dituztenak haurrak eta gazteak jarduera kulturaletara gerturatzeko, hartara haien parte hartzea sustatzeko
  • Departamentuaren egiturak kulturaren jardueran proposamen eta sorkuntza gaitasuna ekarriz parte hartu nahi duten erakunde, sortzaile eta pertsonei zabaltzea.

 

Jardun ardatzak:

  • «Eskola Kultura» programa sortzea eta abiaraztea, eskola-umeak jarduera artistiko eta kulturaletara gerturatzeko, ezagutza eta sorkuntza praktika sustatuz.
  • Koldo Mitxelena ekipamendu berezia bihurtzea, Donostiaren eta Gipuzkoaren eskaintza zabalduko duena, Kultura Ondarearen, hitzaren eta pentsamendu kritikoaren eskutik.
  • Garatzea, Lurraldean mugarri diren kultura guneen bidez (EQZE, IVAC, Dantzagunea, Gordailua, KMK, foru artxibategi eta museoak) bokazio artistiko eta kulturalak sustatzeko lan ildoak.

 

  • Kultura Bonoa: Bonoa gazteen artean irakurtzeko zaletasuna sustatzeko tresna bihurtzea.
  • «Izango gara» programa indartu eta garatzea, diziplina berriak gehituz eta karrera profesionalak garatzea erraztuz.
  • Gipuzkoako itsas ondarearekin zerikusia duten ekimenak eta espazioak sustatzea: Albaola, Pasaiako itsas festibala, Itsas Museoa eta Elkanoren V. urteurrena.
  • Sortzea eta sustatzea Gipuzkoako gizartea gerturatu dadin eta parte har dezan departamentuaren politika kulturaletan: K-Bulegoa: artxiboen digitalizazioa eta ondarea; Kulturaren Mezenasgo Araua zabaltzea; espazio digital berri bat sortzea eduki kulturalen zabalkunde eta ezagutza bultzatzeko.

 

Itxasoren ustez, lankidetza desberdintasunen aurkatuko borrokarako tresna bat da. Gipuzkoak baliabideak eta ezagutzak ekartzen dizkio, gizarte solidarioago bat eta pertsonen duintasunarekin konpromisoa duen bat eraikitzen laguntzen dutenak.

 

Lankidetzak Garapen Jasangarriko Helburuen eta Agenda 2030en garapenera egokitu behar du, aberasten gaituen komunitate arteko elkarrizketa baita. Marko horretan, Departamentuaren lehentasunak eta lan ildoak Nazioarteko Lankidetza Planean islatu behar dira, helburu hauekin:

 

  • Nazioarteko lankidetzako politikak sustatze desberdintasunen aurka borrokatzeko, hazkunde jasangarriaren bidez eta elkartasuna sustatuz.
  • Lankidetza eragileen kopurua handitu eta Gipuzkoako gizartearen parte hartzea indartu lankidetza sareetan.

 

Jardun ardatzak:

 

  • Foru finantzazioaren igoera % 0,7ko helbururantz.
  • Garapeneko GKEen eta lankidetzaren alde lan egiten duten gainerako antolakuntzen lana balioestea.
  • Kontzientziazio programak sustatzea lankidetzari eta eraldatzeko hezkuntzari dagokienez.
  • Gazteak eta lankidetza programak indartzea, beka kopurua handituz.
  • Gipuzkoa Coopera programa indartzea, eragile kopurua eta haien ikusgarritasuna handituz.
  • Gizarte zibilaren eta enpresen inplikazioa areagotzea lankidetza gaietan.
  • Gobernantza eta koordinazio mekanismoak ezartzea, nazioarteko lankidetza mahai bat sortuz.
  • Erakunde arteko lankidetza eta parte hartzea proiektu partekatuetan.

 

Gazteriari dagokionez, Itxasok azaldu du haurren eta gazteen ongizateari eta garapenari lagundu behar zaiola, haien presentzia soziala handituz eta arazoak agerraraziz konponbideak ekartzeko. Xede horrekin, helburu hauek ezartzen dira:

  • Desberdintasuna murrizteko eta aukera berdintasuna sustatzeko neurriak hartzea.
  • Haur eta gazteak zerbitzu publikoetara errazago iristeko bideak zabaltzea, zerbitzuen unibertsalizazioaren alde lan eginez.
  • Haur eta gazteei zuzendutako zerbitzu publikoak zabaltzea, gurasoei tresnak eskainiz hezkuntza prozesuan laguntzeko.
  • Tresnak garatzea egungo gizartean gazteek dituzten arrisku sozialeko eta osasuneko egoerei aurre egiteko.

 

Jardun ardatzak:

  • Unibertsalizatzea haur eta gazteei zuzendutako zerbitzuak.
  • Gipuzkoako Haurtxoko eta Gazteleku sarea egonkortzea eta indartzea.
  • Gazteen kudeaketa sozio-emozionalera zuzentzen den programa bat garatzea, bereziki hauei dagokienez: hezkuntza afekziozko sexuala, adikzioen eta jarrera bortitzen prebentzioa.
  • Kultura Digitala programa zabaltzea, tresna bat baita mundu digitalarekin zerikusia duten ezagutza eta aukerak hobeto eskuratzeko eta arrisku erlazionatuak prebenitzeko.
  • Etxebizitza eta enpleguaren inguruko informazio eta irismen tresnak hobetzea, gazteek dituzten zailtasunei eta beharrei arreta berezia emanez.
  • Berdintasun zerbitzuen koordinazioa hobetzea genero estereotipoak murrizteko, haurtzaroko eta gaztaroko abusu sexualen prebentzio marko bat ezarriz.
  • Gipuzkoako Skate Parks eskaintza sustatzea eta hobetzea, garrantzizkoa baita gazteen kulturarako eta aisialdirako.

Azkenik, Kirol arloan, Itxasoren ustetan, kirola oinarrizko tresna bat da herritarren osasuna eta ongizate fisikoa hobetzeko, baina orobat du oinarrizko funtzio bat gizartearen kohesiorako eta elkarbizitza hobetzeko.

 Kirol zuzendaritzaren helburua da Gipuzkoako kirolari laguntzeko egiturak indartzea, arreta berezia jarriz hauetan:

  • Kirol praktikaren unibertsalizazioa Gipuzkoako gizartean.
  • Kirol dimentsio guztien berdintasunerako estrategiak indartzea.
  • Gipuzkoako kirolarien talentua garatzea.
 

Jardun ardatzak

  • Eskola Kirola indartzea eta zabaltzea, tresna nagusia baita kirola adin txikietan egiteko.
  • Mugiment programa zabaltzea, kirolerako orientazio eta deribazio zerbitzuak lurralde osora zabalduz.
  • Herritarrek ariketa fisikoak egiteko instalazioak hobetzea, eta interes bereziko ekipamenduak egitea: 2017-2020 Instalazioen Plana: Ur bizien Ubidea: Kirol Talentuaren Arretarako Zentroa; Multikiroleko espazio bat sortzea.
  • Berdintasun estrategiak garatzea: emakumeek kirola egin dezaten laguntzea, baita gutxiengo diren kirol rol eta arduretan sar daitezen laguntzea ere: emakumeen kirolari ikusgarritasun sozial handiagoa ematea.
  • Hurrengo Olinpiar Jokoetan (Tokio 2020) parte hartuko dute Gipuzkoako kirolariei laguntza bereziak emateko ildoa.