Kultura Departamentuaren 'Mintza Lagun Elkarrizketak' zikloak bere bigarren edizioa itxi du nagusiki emakumezkoena izan den parte-hartze handiarekin
Kultura Departamentuaren 'Mintza Lagun Elkarrizketak' zikloak bere bigarren edizioa itxi du nagusiki emakumezkoena izan den parte-hartze handiarekin
Kultura Departamentuaren 'Mintza Lagun Elkarrizketak' zikloak bere bigarren edizioa itxi du nagusiki emakumezkoena izan den parte-hartze handiarekin
Zikloak bostehun lagun inguru bildu ditu, aurrez aurreko partaideen eta saioak streaming bidez jarraitu dituztenen artean. Guztira hamar solasaldi egin dira, hiri garaikidearen erronkei buruzko hainbat gai jorratuz.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Sailak bultzatutako Mintza Lagun Diálogos zikloaren bigarren edizioa, urtarriletik ekainera Donostiako Santa Teresa komentuan, egungo KMKren egoitza, burutu dena, joan den ostegunean itxi zen, parte-hartzeari eta edukiei dagokienez balantze oso positiboarekin. Hamar saiotan zehar, ikus-entzuleek pentsamenduaren, literaturaren, arkitekturaren edo kazetaritzaren arloko pertsona nabarmenak entzuteko eta haiekin elkarrizketan aritzeko aukera izan dute, hiri garaikidearen erronkei buruzko gogoeta kritikorako espazio batean.
Goizane Álvarez Kultura diputatuaren hitzetan, “zikloak argi utzi du badagoela hiria ezagutzatik, elkarrizketatik eta kulturatik pentsatzeko interesa duen publikoa”, eta gogorarazi du zikloa “ideiak trukatzeko eta kontrastatzeko espazio gisa osatzen dela, gaur egungo gaiei buruzko hausnarketa kritikoa egiten duten liburuen egileekin izandako solasaldien bidez, Lagun liburu-dendaren balio sinbolikoari erreparatuz”. Azkenik, nabarmendu du “harrera ona, bereziki 50 urtetik gorako emakumeen artean, adierazgarria dela hausnarketa kritikorako gune hauekiko konpromisoa duen hiri-ehun mota baten erakusgarri delako”.
Guztira, bostehun lagun inguruk hartu dute parte zikloan, aurrez aurre nahiz streaming bidez, eta horien erdia baino gehiago ( %55,5) emakumeak izan dira. Adin-tarteka, talde nagusia 50 urtetik gorako emakumeek osatu dute (%44,4), eta ondoren 50 urtetik gorako gizonek (%33,3). Gazteagoek ere izan dute presentzia, neurri txikiagoan bada ere, nabarmenduz 30 eta 50 urte arteko emakumeen (%9,6) eta gizonen (%9,6) parte-hartzea; 30 urtetik beherakoen parte-hartzea txikiagoa izan da, bi kasuetan %1,5ekoa.
Hamar saio urtarriletik ekainera bitartean
Zikloaren bigarren edizio honetako lehen saioa urtarrilean egin zen, ‘El clima contra la ciudad: política y economía para la supervivencia climática’ izenburupean, idazle eta ekintzaile Juan Borderaren eta klima-aldaketan aditua den kazetari Azahara Palomequeren eskutik. Hil berean, Mariasun Landa idazle ezaguna izan zen protagonista ‘Barne bestiario ttipia’ saioan.
Otsailean, David García Asenjo eta Nuria Prieto arkitektoek ‘La arquitectura ante los retos del calentamiento global’ gaiari heldu zioten, eta Javier Echeverría Ezponda saiakera-idazle eta filosofoak ‘Colonizaciones tecnológicas de las ciudades’ gaia aztertu zuen.
Martxoan, Clara Jiménez Cruz eta Javier Salas kazetariek ‘El imperio del bulo: ¿Por qué no nos creemos a la ciencia?’gaiari buruz hausnartu zuten, eta osasun mentaleko aditua den Silvia Garcíak bere bizipenetatik aritu zen ‘Salud mental: visibilización, redes de apoyo y ciudadanía’ saioan.
Apirilean eta maiatzean turismoa izan zen gai nagusia, Jorge Dioni Madrilgo Idazleen Eskolako irakasleak eta Josep Maria Nadal Suau literatura kritikak gidatutako ‘Vivir del turismo y morir del turismo’ solasaldiarekin; baita Josu Iztueta bidaiariak eta Ander Izagirre kazetari eta idazleak gidatutako ‘Hiria eta bidaiaria. Hiria eta turismoa’ saioarekin ere.
Azkenik, maiatzean, Ramón Andrés poeta eta saiakera-idazleak hirietako zaratari buruz mintzatu zen ‘El silencio a un paso del mundo’ saioan, eta joan den ostegunean, Laura Fernández kazetari kultural eta idazleak eta Desirée de Fez zinema kritikariak zikloari amaiera eman zioten ‘¿Por qué la ficción prefiere destruir el mundo que reformarlo?’.
2857