Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Kultura eta Gazteria Departamentuak, Kirol Egokituaren Federazioarekin batera, haur ezinduentzako udaleku irekiak antolatzen laguntzen du

Kultura eta Gazteria Departamentuak, Kirol Egokituaren Federazioarekin batera, haur ezinduentzako udaleku irekiak antolatzen laguntzen du

Harkaitz Millan Kultura, Gazteria eta Kirol Saileko diputatuak “Aurten, Udalekuetan eta Gazte Oporraldietan behar bereziak dituzten haurrentzat eskaintzen ditugun plazez gain, Gipuzkoako Kirol Egokituaren Federazioarekin lankidetzan aritu gara, udaleku irekiak egiteko, ezgaitasuna duten haurrei udan aisialdiko jarduerak egiteko aukera emateko.”

Izena emateko epea maiatzaren 27an bukatuko da. Interesdunek esteka honetan eman dezakete izena:

https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSfuXr2MKuIcDNaVqhOT2Tci_TGBduo0vzt1vVLdPl38aMB-AQ/viewform

Blanca Aranguren Gipuzkoako Kirol Egokituaren Federazioko lehendakariak azpimarratu du “Gazteria Departamentuak egiten duen apustua, ezgaitasuna duten haur eta gazteek udan gainerako pertsonek bezala kirol jarduerak eta denbora librea izan ditzaten. Oso urrats garrantzitsua da; izan ere, apustu horri esker, Gipuzkoako hainbat udalerritan eskaini ahal izango dugu zerbitzua, eta jende gehiagorengana iritsi. Haur eta gazteen oinarrizko eskubideari erantzuten dioten aukerak sortzen ari gara”.

Udaleku irekiak: astelehenetik ostiralera, 9:30etik 13:30era

- Donostia: Talderik ugariena, baina planak egiteko aukera gehien dituena, hiri honek ematen dizkigun aukerengatik.

- Zarautz: baliteke talde txiki bat egotea herri honek eskaintzen dizkigun guneez gozatzeko.

- Goierri: Beasainen, Ordizian eta Lazkaon antolatzen ditugu jarduerak, kirol- eta kultura-guneek ematen dizkiguten aukeren arabera.

- Irun-Hondarribia: Herri horietan antolatuko ditugu jarduerak, eta, ahal izanez gero, Hendaiak eskaintzen dizkigun espazioak aprobetxatuko ditugu.

- Azpeitia-Azkoitia: Nesken aniztasuna eta haien ezaugarriak kontuan hartuta, seguru asko, mugikortasun-gaitasunaren arabera antolatuko ditugu taldeak, eta AZKOITIA gehiago izango da autismoa, adimen-urritasuna edo buru-nahastea duten neskentzat eta AZPEITIAN. Mugikortasun murriztua eta ezgaitasun fisikoak dituzten haurrak.

- Errenteria: Mindara Elkartearekin lankidetzan arituko gara herri honetan. Eta inguruneak aprobetxatuz jarduera batzuk ere antolatuko ditugu.

Udako Campusa: ekainaren 21etik 25era (gaua barne)

- Donostia-Anoeta: Udan KIROL ETA KULTUR CAMPUSA antolatu nahi dugu, ezgaitasuna duten 12 urtetik gorako gazte taldeen arabera:

KUOTAK:

Astebete: 65 €

2 aste: 110 €

3 aste: 155 €

4 aste: 195 €

AURREKARIAK

Gipuzkoako Foru Aldundiak, Kultura eta Gazteria Departamentutik, aurten ere antolatu ditu Udalekuak eta Gazte Oporraldiak programak, eta plazen %5 eskaini die ezgaitasuna duten haurrei. Hala ere, haur horietako askok ezin dute ikasteko, dibertitzeko, elkarrekin bizitzeko eta esperientziak bizitzeko aukera horretaz gozatu.

Era askotako kirol elkarte eta klubek eskaini ohi dituzte udaldian aisialdiko eta denbora libreko hainbat jarduera-programa, haurrek eta nerabeek aukera izan dezaten garai horretan eskaintza egituratu batez gozatzeko (kirol jarduerak eta denbora librekoak, kultur jarduerak, eta abar), baina jarduera horietako asko ez daude beti egokituta laguntza-premia handiak dituzten pertsonentzat. Batzuetan, hainbat eragozpen izaten dira, hala nola irisgarritasun zailtasunak, langile kualifikaturik eza, oso ratio handiak, eta jarduera konplexuak halako egoeretan dauden haurrentzat: mendekotasun fisikoa, intelektuala, sentsoriala edo komunikatiboa.

Haur batzuk, sistematikoki, udal eskaintza horietatik kanpo gelditzen dira, baina, gainera, 13 urtetik aurrera ez dira ohikotasunez antolatzen udako jarduerak desgaitasun egoera hauetan dauden pertsonentzat: desgaitasun fisiko-motorra, desgaitasun sentsorial-bisuala, neurogarapeneko nahasmendua, autismoa (TEA), nahasmendu mentala, eta desgaitasun intelektuala.

GKEF Gipuzkoako Kirol Egokituaren Federazioko teknikariek eta zuzendaritzako langileek oso ondo ezagutzen dute haur eta gazte horien errealitatea, zeintzuek parte hartzen baitute ikasturtean zehar (urritik maiatzera bitartean) Eskola Kirol Egokituaren Programan, Gipuzkoa osoan sare bidez antolatuta. Orobat, sei urte dira udalekuak antolatzen direla. Federazio horrek ahaleginak egiten ditu bere ardurapeko familia guztien -gero eta gehiago dira- beharrizanei erantzuteko, eta harreman estua izaten du horiekin guztiekin.

Sare hori Gipuzkoan barrena zabaltzen da 14 herritara (Andoain, Beasain, Bergara, Donostia, Hondarribia, Irun, Legazpi, Ordizia, Tolosa, Urnieta, Urretxu, Villabona, Zumarraga eta Zarautz) eta 7 eskualdetara (Bidasoa, Buruntzaldea, Debagoiena, Donostialdea, Goierri, Tolosaldea, Urola Garaia eta Urola Kosta). Izan ere, lehentasuna ematen diogun helburua da aukera egokituak eta inklusiboak sortzen jarraitzea gure Gipuzkoako Lurralde Historikoan.

Aurten, COVID-19ak eragindako krisiagatik, inoiz baino premiazkoago bihurtzen da UDALEKU EGOKITUAK-21 berriro antolatzea, zeren eta premia handia baitago etxetik irteteko, jende berria ezagutzeko, esperientzia berriak izateko, heziketa-lantegietan parte hartzeko, disfrutatzeko, eta ondo pasatzeko. Orobat egingo dira lantegi jakin batzuk, eta kultur bisitaldiak: museoak, Kutxa Ekogunea, Tabakalera, eta abar. Gainera, behar handia dago haur, nerabe eta gazteek aisialdiko alternatibak izan ditzaten; hartara, gurasoek ere aukera izan dezaten beren seme-alaben zaintza-denbora  lanarekin kontziliatzeko.

Ikasturte honetan, jaitsi egin da Eskola Kirol Egokituaren Programan izena eman dutenen kopurua, edo beldurragatik edo COVID-19ak eragindako osasun eta segurtasun arazoengatik, baina, era berean, atzerakada garbi bat gertatu da desgaitasun egoeran eta eskola adinean dauden pertsona askoren autonomia pertsonalean, autoestimuan, eta mugikortasun fisikoan ere. 

Eskola Kiroleko Sarean parte hartu duten 148 ikasletik -gazteak-, aurten ez dira iristen erdira ere, baina uste dugu UDALEKU EGOKITUAK berriro ere alternatiba on bat izan daitekeela familientzat, eta lagunduko die kirol praktikari berrekiten eta atxikitzen, premia dutelako beren motrizitatea eta autonomia pertsonala hobetzeko, baina, baita ere, premia dutelako esperientzia onak bizitzeko, eta beste pertsona batzuekin harremanak izateko.

Sare horrek baditu monitore espezializatuak jarduera fisiko egokitu eta inklusiboan, eta errespetatzen ditu segurtasun ratioak, kontuan hartuta zer-nolako laguntza-beharrak izan ditzaketen desgaitasun egoeran dauden ikasleek. Udaleku horietan, balioetan hezteko programa bat antolatzen da, kirolaren, jokoaren eta aire zabaleko jardueren bidez, naturarekin harremanetan, kultur jarduerekin bateratuta.

Helburu nagusi hauek ditu: osasuna, segurtasuna eta autoestimua hobetzea; norberaren mugak gainditzea; gatazkak konpontzea; lantegi dibertituen bitartez trebetasunak ikastea; eta, azken batean, bizi-kalitatea eta bizikidetza positiboa hobetzen laguntzea. 

HELBURUAK

Programa honek lortu nahi duena da Gorputz Hezkuntzaren eta hezkuntza-kirolaren arloarekin zerikusia duten jarreren eta prozeduren ikasketa indartzea, eta populazio horri aisialdi gune atsegin, seguru, dibertitu eta osasungarri bat eskaintzea.

Kontuan izanik goian esandako guztia, eta jakitun izanik desgaitasuna duen populazioak, udan, denbora libre asko daukala, eta aukera gutxi aisialdi aktiborako, eta ondo ezaguturik familien beharrizanak, abiapuntutzat hartuta erabiltzaileei nahiz familiei urtero pasatzen dizkiegun gogobetetasuneko galde-sortak, bada, hauxe da gure proposamena: udaz gozatzea, lagun talde batekin eta aire zabalean, bakoitzaren ezaugarrietara egokitutako hainbat kirol eta kultur praktika esperimentatuz.

UDA programarekin GKEFk lortu nahi duen helburua da hutsune bat betetzea, hau da, desgaitasuna duen populazioarentzat aisialdiko eta denbora libreko eskaintzan dagoena, eta kolektibo horri askotariko jarduera-planak eskaintzea, onuragarri gertatuko zaizkionak bere udaldia betetzeko, eta bizikidetzaz goza dezatela.

 

 

 

 

  

1701