Menu nagusira joan Eduki nagusira joan
Atzealdea

Kulturako, Nazioarteko Lankidetzako, Gazteriako eta Kirol Departamentuak aurrekontua aurkeztu du Batzar Nagusietan

Foto Kulturako, Nazioarteko Lankidetzako, Gazteriako eta Kirol Departamentuak aurrekontua aurkeztu du Batzar Nagusietan

Kulturako, Nazioarteko Lankidetzako, Gazteriako eta Kirol Departamentuak aurrekontua aurkeztu du Batzar Nagusietan

Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuko aurrekontua 2021erako 59.585.471 euro da. Zifra horrek berrantolaketa nabarmena du ( diru laguntzen %4 igoera eta lerro berrien sorrera ).

Kulturako, Nazioarteko Lankidetzako, Gazteriako eta Kirol Departamentuak aurrekontua aurkeztu du Batzar Nagusietan

Harkaitz Millan, Kultura diputatua “Helburua  kultura, elkarkidetza, gazteria politikak eta kirolaren inplantazioa baimentzen duten giza, elkarte eta sare soziala mantentzea da. Aurrekontuak 2021 urteak edukiko dituen aldaketa eta ziurgabetasunak kontutan hartuta tresna malgua izan behar du”.

Harkaitz Millan Kulturako, Nazioarteko Lankidetzako, Gazteriako eta Kiroletako diputatua Batzar Nagusietan agertu da 2021eko aurrekontua azaltzeko. Departamentuak 59.585.471 euro izango ditu aurten. Zifra horrek, 2020. urtearekin alderatuta, 1.016.371 euroko beherakada adierazten du, % 1,68. Beherakada hori izan bada ere, laguntzen eta diru laguntzen lerroak % 4 igo dira.

Diputatu sozialistak azaldu duenez, «Covid-19ak eragindako krisiaren ondorioz, Koldo Mitxelena Kulturgunearen obra birdimentsionatu egin dugu. Inguruabarrak kontuan hartuta, dirulaguntzen lerroak mantentzeko apustua egin dugu, baita ekonomia aktibatzera eta enplegua sortzera edo mantentzera bideratutako partida berriak sortzekoa ere Kultura Zuzendaritzan zein Kiroletan eta Gazterian.

Kultura

Kultura Zuzendaritzak 32.725.942 euroko aurrekontua du 2021. urterako, hau da, 2020.urtearekiko (31.982.494€) % 0,30eko igoera.

2021eko ekitaldian maila berezia duten proiektuak:

  • Diru laguntza eta subenzioak  5.291.000 euro ( sortzeaile, elkarte, instituzio eta empresei zuzenduak).
  • Kultura digitala 830.000 euro ( KM Digitala, Gipuzkoan GazteDigitala, ondarearen digitalizazioa). Kultura sarean eta kultura sarean eskura.
  • Kultura eta lana 650.000 euro ( Lana eta kultura ihardunaldiak, kaleko ekitaldiak, ondare kontserbazioa, lanbide tradizionalak, katalogazio eta inbentarioak)
  • Koldo Mitxelena eraikina birgaitzea 400.000 euro (urte anitzekoa; 4.600.000 euro 2022an, eta 1.500.000 euro 2023an).  Irisgarritasuna hobetzea, energia eraginkortasuna eta KMK digitalizatzeko proiektua partida berria, 509.000 euro.

Laguntzak eta Bekak

Deialdi irekietako zein izendunetako laguntza lerroak eusteaz gain, Kultura Zuzendaritzak ekonomia suspertzearen eta enplegua sortzearen aldeko apustua egin du 1.4000.000 milioiko ekarpen gehigarriarekin. Horien artean, honako programa hauek nabarmentzen dira:

  • Kultura Eskola, Kultura eta Enpleguari buruzko Jardunaldiak, kaleko jarduerak, kontserbazio planaren jarraipena, hala nola Tolosako Artxiboko patioa zaharberritzea, lanbide tradizionalak prestatu eta berreskuratzea, erlojuak eta kanpandorreak katalogatzea, KMK digitalizatzea, Gordailua erakusketa eta bisita gidatuak eginez, eta itsas ondarea zaharberritzea.

Nazioarteko Lankidetza

Nazioarteko Lankidetzako Zuzendaritzak 4.723.845 euroko aurrekontua du 2021 urterako, hau da, 2020. urtearekiko  (4.506.511 euro) % 4,8ko igoera. Hauek dira aurrekontu ardatz nagusiak:

  • Garapen Lankidetzarako Funtsa %1,4 hazi da aurreko urtearen aldean.
  • Laguntza estrategikoen lankidetza zuzena. Programak 250.000 euro ditu esleituta.
  • Gipuzkoa Cooperarekin lankidetza zuzena. Hori guztia 140.000 euro dira.
  • Gipuzkoako Foru Aldundiaren Garapen Lankidetzako Zuzendaritza Plana eta horri dagokion urteko plana idaztea.
  • Gipuzkoako Lankidetza Mahaia kontsolidatzea eta ezartzea, non Garapen Lankidetzako eragile tradizionalak eta ez tradizionalak ordezkatuta dauden.

Gazteria

Gazteriak 6.352.282 euroko aurrekontua du 2021rako.

Garrantzi berezia duten programak:

  • Udalentzako eta erakundeentzako dirulaguntzak mantentzen dira, 450.000 eta 180.000 eurorekin hurrenez hurren, eta "Gazteak Auzolanean" laguntzak gehitzen dira, 24.250 eurorekin.
  • 70.000 euroko partida berria ahalduntza programa berri baterako, izenez "Prestakuntza programa", honako atal hauek dituena: gazteentzako eta profesionalentzako prestakuntza, gazteen ahalduntzerako eskola eta hainbat gairi buruzko sentsibilizazioa. 
  • Handitu egin da gazte eta nerabeentzako kultura-sustapeneko politiken zenbatekoa, bai aurrez aurre Gipuzkoan (Gaztemaniak 80.000 euro), bai formatu digitalean, eta 150.000 euroko partida berri bat sortu da "Gipuzkoan Gazte Digitala" abian jartzeko.
  • Mantentzen da Udalekuak eta Gazte Oporraldiak, gipuzkoarrek gehien estimatzen duten programetako bat. Udalekuak, 448.000 euro; eta udalekuen garraioa, 60.000 euro.   

Kirolak

Kirol Zuzendaritzaren 2021erako aurrekontua 15.783.402 euro da.  Hauek dira ardatz nagusiak:

  • Inbertsioak: Atlético de San Sebastián-en hockey zelaia berritzea, 200.000  euro; Stadium Galeko obra, 150.000 euro; Txuri Urdin-eko igogailua, 450.000 euro, instalazioaren irisgarritasuna hobetzeko; eta 300.000 euro, Kiroletxea hobetzeko.
  • Oinarrizko ekipamenduak eraiki eta birmoldatzeko dirulaguntzak ematea: 1.019.888 euro. Eskalada eremuak 25.000 eurorekin (urte anitzekoak 4 urtez).
  • Emakumeen kirola laguntzea eta bultzatzea, 1.500.000 (taldeak, ikusgaitasuna hobetzea eta bekak).
  • Eskola kirola: 2.300.000 euro guztiei beren talentua garatzeko aukera emateko, kirol maila, maila sozioekonomikoa, dibertsitate funtzionala, sexua eta Gipuzkoako bizilekua gorabehera.
  • COVID-19 ohiz kanpoko dirulaguntzak. Kirol egiturak berreskuratzea, 500.000 euro.
  • 165.000 euro Mugiment Gipuzkoa programa babesteko.  Mugiment Gipuzkoa bizitza aktiboa sustatzeko eta sedentarismoari aurre egiteko politikak sustatzen dituen estrategia bat da.  Estrategia honen ardatz nagusia da pertsonen bizi-ohituretan eta jokabidean aldaketa eragitea.
  • Kirolgi Fundazioa 2.928.000 euroko foru ekarpenarekin. Unibertsitatearen, kirolarien, kluben eta Gipuzkoako sare ekonomikoaren arteko topagunea, hainbat jarduketa ildoen bitartez. Kirolariak laguntzea haien karrera amaieran eta lan munduan sartzean