Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Vuelta ziklistak laugarren etapa biziko du Gipuzkoan, abuztuaren 18an, Irundik Arrateko mendatera bitartean 170 km urratuz.

Vuelta ziklistak laugarren etapa biziko du Gipuzkoan, abuztuaren 18an, Irundik Arrateko mendatera bitartean 170 km urratuz.

2020 urteko Espainiako Vuelta ziklistak etapa bat izango du osorik Gipuzkoan: mugaldeko hirian izango du abiaburua eta 169,5 kilometroko ibilbidea egingo du, Errenteria, Donostia, Usurbil, Orio, Zumaia, Azkoitia, Zumarraga, Oñati, Soraluze eta Eibarretik barrena, besteak beste. Mendate batean amaituko den lehenengo etapa izango da edizio horretan, 2. mailakoa den Arrateko gainean amaituko baita.

2019/12/17

Madrileko Marriot Auditorium hotelean izan da gaur aurkezpena. Vueltaren datorren edizioaren xehetasunak eta datu tekniko guztiak jakinarazi dira bertan, eta halaxe bihurtu da ofizial Gipuzkoak izango duen partaidetza: etapa batek bere ibilbide osoa izango du gure lurraldean, abuztuaren 18an, Irunen hasiz eta Arrateko mendatean amaituz, Eibarren. Azken hilabeteotan Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Irun eta Eibarreko udalek elkarrekin egindako kudeaketaren emaitza da Vuelta Gipuzkoara ekartzea. Hiru erakundeon arduradunak, Denis Itxaso, José Antonio Santano eta Miguel de los Toyos izan dira gaur aurkezpenean.

“Gipuzkoak pasio handiz bizi du txirrindularitza, eta denbora luzea generaman Vueltako etapa bat bertatik bertara ikusi gabe. Nazioarte mailako proba handi honetan, berriz erakutsi nahi dugu abegi oneko lurralde bat garela eta ekimenak antolatzeko gaitasun handia dugula. Halako oihartzun zabala duen proba bat egokiera ezin hobea izaten da    igarotzen dituen herrien eta hirien ospea nazioartean hedatzeko eta, beraz, eskertu nahi dugu, benetan eskertu ere, Irunek eta Eibarrek Vuelta ren etapa honen irteera eta iritsiera  antolatzeko ardura  hartzeko  erakutsitako prestasuna eta gogoa" adierazi du Denis Itxasok, Kultura eta Kirol arloko foru diputatuak.

 

 Vueltaren laugarren etapa hau estatuko lurraldean jokatuko den lehena izango da; izan ere, aurreneko hirurak Herbeheretan izango dira. Gipuzkoako etapak hainbat udalerri zeharkatuko ditu, besteak beste Errenteria, Donostia,  Usurbil, Orio, Zumaia, Azkoitia, Zumarraga, Oñati, Eibar eta Soraluze, azken partean Katabietako eta Arrateko igoerei heldu baino lehen. Gipuzkoako etaparen segidan, Nafarroak antolatuko du bosgarrena. Beraz, euskal ziklismozaleentzako festa handia izango da aurtengo Vueltaren edizioa. Laugarren etapa horrek, gainera, tropelak mendateekin izango duen lehenengo harremana ekarriko du, azken 25 kilometroetan Kerabieta eta Arrateko mendateak igoko baitituzte, biak ere bigarren mailakoak.

Espainiako Vuelta hiru aldiz atera da Irundik. Arrate Euskadiko txirrindularitzako mendate klasikoetako bat da.  Txirrindularitza proba bati izena emanez hasi zen, Arrateko igoera; Federico Martin Bahamontes, Luis Ocaña edo Raymond Poulidor bezalako txirrindulariek irabazi zuten lasterketa hori. Duela gutxi hildako frantziarrak bi aldiz konkistatu zuen Arrate.  1986an proba desagertu ondoren, Eibarko arrapalek presentzia izaten jarraitu dute, bai Itzulian, bai Vueltan.

Vueltako laugarren etapa tropelak mendiarekin izango duen lehen kontaktua izango da.   Azken 25 kilometroetan, Karabieta gaina (bigarren mailakoa) eta Arrateko gaina (bigarren mailakoa) daude.  Bi igoera horiek ez dira bereziki gogorrak, baina sailkapen nagusian lehen aldeak markatzen hasiko dira.

  

1360