Menu nagusira joan Eduki nagusira joan
Atzealdea

Lan esparruan berdintasuna sustatzeko formazioa jaso dute 30 enpresak

Foto Lan esparruan berdintasuna sustatzeko formazioa jaso dute 30 enpresak

Lan esparruan berdintasuna sustatzeko formazioa jaso dute 30 enpresak

Soldata arrakala izan dute hizpide Erantzukide Sarearen jardunaldian.

Lan esparruan berdintasuna sustatzeko formazioa jaso dute 30 enpresak

Gipuzkoako Foru Aldundiak sortutako Erantzunkide Sarea osatzen duten 30 enpresa eta erakunde elkartu dira gaur Bergarako Miguel Altuna LHII zentroan, lan esparruko hainbat eremutan ematen den soldata arrakalaren inguruan gogoeta egiteko. Hiru helburu nagusi izan ditu formakuntza saioak: enpresei emakume eta gizonen soldata desberdintasunak aztertzen laguntzea, desparekotasunean eragina duten alderdiak identifikatzea eta desberdintasun horiek nola ekidin azaltzea.

Hiru orduko iraupena izan du jardunaldiak. Bertan, Miren Elgarresta Berdintasuneko foru zuzendariaren irekieraren ondoren, soldata arrakalari buruzko hausnarketa bideratu du Silvia Muriel adituak, hitzaldien eta saio praktikoen bidez. Ordainsari desparekotasunean eragina duten faktoreak azaldu eta desberdintasunak murrizteko estrategiak plazaratu ditu, Ikertaldeko Isabel Arrillagaren laguntzaz. Aldi berean, sareko enpresek esparru honetan bizi duten egoeraz hitz egiteko aukera izan dute. Gaia lantzeko ariketa praktikoak eta hausnarketa bateratuak gauzatu dituzte, amaitzeko, lurraldeko enpresen errealitate desberdinak eta esperientziak partekatuz.

2018an sortu zuen Gipuzkoako Foru Aldundiak Erantzunkide Sarea lurraldeko enpresa eta erakundeetan kontziliazio erantzunkidea sustatu eta emakumeen eta gizonen berdintasuna bultzatzeko, Etorkizuna Eraikiz ekimeneko proiektu esperimental gisa. Bergarakoa izan da ekimen honek aurten dagoeneko egindako hirugarren formazio jardunaldia; datozen urteetako helburua geroz eta enpresa zein eragile gehiago inplikatzea da, Gipuzkoako errealitatea parekideagoa izan dadin.