Laugarren dosiaren txertaketa hasi da Gipuzkoako adinekoen egoitzetan
Laugarren dosiaren txertaketa hasi da Gipuzkoako adinekoen egoitzetan
Gaur, guztira, COVID-19aren aurkako 162 dosi eta gripearen aurkako 120 txerto ipini dira Hondarribiko Caser Residencial Betharram egoitzan.
Gaur hasi da COVID-19aren aurkako txertoaren laugarren dosiaren txertaketa Gipuzkoako adinekoen egoitzetan. Hala iragarri zuen joan den astean Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak, eta Osakidetzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak euren baliabideak antolatu dituzte txertaketarekin ahalik eta azkarren hasteko. Gaur, guztira, COVID-19aren aurkako 129 txerto eta gripearen aurkako 120 eman dira Hondarribiko Betharram egoitza-zentroko egoiliarren artean, eta COVID-19aren aurkako 33 langileen artean.
Gipuzkoako Foru Aldundia Osakidetzarekin elkarlanean ari da txertaketa-kanpainaren hasieratik, 2020ko abenduaren 27an egoitzetan abiatu zenetik. Txertoak eta horiek inokulatzeko materiala Osakidetzak erraztuko ditu, eta egoitzako erizaintza taldeak, OSIetako taldeekin elkarlanean, arduratuko dira horiek jartzeaz.
Goizeko 9:00etan ipini dira lehen dosiak, eta Modesta, Ana Mari, Maritxu eta Josefa izan dira horik jaso dituzten lehen egoiliarrak. Egoitzako langileek 14:00etatik aurrera jasoko dituzte dosiak.
4181