Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Laugarren egunez jarraian, ez da positibo berririk ezta heriotzarik atzeman egoitzetan

Laugarren egunez jarraian, ez da positibo berririk ezta heriotzarik atzeman egoitzetan

10 lagunek gehiagok gainditu dute gaixotasuna eta Ordiziako San Jose eta Zumarragako Argixao zentroak ere Covid-19 gabe geratu dira.

Eider Mendoza foru bozeramaileak lurraldeko adineko pertsonen egoitzetako egoeraren eguneroko balantzea egin du, eta jakinarazi du, azken orduetan eta laugarren egunez jarraian, 65 zentroz eta 5.425 plazaz osatutako sarean, ez dela Covid-19 kasu berririk ezta heriotzarik ere atzeman. Gainera, 10 lagunek gehiagok gainditu dute gaixotasuna eta bi zentro gehiago geratu dira Covid-19 gabe: Ordiziako San Jose eta Zumarragako Argixao. Hurrenez hurren, bost eta hiru lagunek jaso dute mediku aita, baita Eibarko San Andres egoitzako bi egoiliarrek ere.

          Beraz, jada 11 dira birusa atzean utzi duten egoitzak eta kasu positiborik ez dutenak. Zentro horiek dira: Tolosako Iurreamendi, Eibarko Egogain, Irungo Caser Residencial Anaka, Zarauzko Santa Ana, Hondarribiko Caser Residencial Betharram, Zumaiako Otezuri, Donostiako Aita Etxe, Beasaingo Arangoiti, Donostiako La Paz, Ordiziako San Jose eta Zumarragako Argixao.

          Gaur arte, 358 dira mediku alta jaso duten pertsonak, 167 zendu dira eta 33k jarraitzeko dute diagnostiko positiboarekin. Horietatik bat Donostiako Gurutze Gorriaren zentroan ingresatuta dago, bi ospitalean, eta bost dira Covid-19 kasu aktiboak dituzten egoitzak.

          Bozeramaileak adierazi du “beste egun batez, oso berri onak iritsi zaizkigu egoitzetatik”, hala ere, “guardia ez jaistea” defendatu du, eta gaineratu du, “zuhurtziaz eta arduraz” jarraitu behar dela lanean gaixotasun honen aurrean zaurgarrienak diren pertsonak babesteko. Beste alde batetik, egoitzetako lantaldeak eta osasun langileak egiten ari diren lan “nekaezina” eskertzeaz gain, esker on mezu hori zabaldu die egoitza zentroetako garbiketa eta desinfekzio lanean ari diren ekipoei. Azken egunetan berriro desinfektatu dituzte Arangoiti (Beasain), Iurreamendi (Tolosa), Argixao (Zumarraga), Santa Ana (Zarautz), San Juan de Dios (Arrasate), San Jose (Ordizia), Iturbide (Arrasate) eta Otezuri (Zumaia).

  

1329