Menu nagusira joan Eduki nagusira joan
Atzealdea

Legealdiko bide-orria partekatuko du Aldundiak

Foto Legealdiko bide-orria partekatuko du Aldundiak

Legealdiko bide-orria partekatuko du Aldundiak

Diputatu nagusiak Gipuzkoako gizarte zibilarekin egingo dituen bileretatik lehena egin du gaur, Nekane Balluerka UPV/EHUko errektorearekin.

Legealdiko bide-orria partekatuko du Aldundiak

Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusiak bilera egin du gaur Nekane Balluerka Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearekin, Etorkizuna Eraikiz programak orain arte egindako ibilbidea eta Aldundiak eta Unibertsitateak azken lau urte hauetan izandako lankidetza aztertu eta partekatzeko. Lan jardunaldian Etorkizuna Eraikizen oinarrian dauden xedeak partekatu eta kontrastatu dituzte Euskal Herriko Unibertsitateko ehun irakasle eta langile ingururekin; bertan, Olanok adierazi du foru erakundeak sustatutako ekimena erakusten ari dela "eraldaketa sozial eta ekonomikorako tresna indartsua" dela.

Aldundiak, horrela, hainbat bilera eta jardunaldi abiarazi ditu erakundeekin, gizarte eta ekonomia entitateekin, unibertsitateekin eta garapen agentziekin, legealdi honetarako bide-orria partekatu eta Gipuzkoaren etorkizuna gizartearekin elkarlanean eraikitzeko. Bihar bertan beste topaketa bat egingo du, UGGASA Urola Garaiko garapen agentziak antolatuta; bertan eskualdeko enpresa, elkarte eta erakundeek parte hartuko dute. Bilera horien helburua da iritziak eta ideiak biltzea, foru gobernuak legealdi honetarako dituen bi tresna nagusien inguruan: Etorkizuna Eraikiz eta 2020-2023 Kudeaketa Plana.

Gaur goizean Euskal Herriko Unibertsitateko Carlos Santamaria zentroan egindako topaketan, diputatu nagusiak adierazi du Etorkizuna Eraikiz ekimena dela «Gipuzkoak mundu osoan sortu diren erronka berriei ematen dien erantzuna», betiere asmo nagusi baten zerbitzura: "Europan desberdintasun gutxien dituen pertsonen komunitate bihurtzea". 2016an hasi zen Etorkizuna Eraikiz proiektuak ziklo berri bat hasi du orain, herritarrek erakundeekiko duten urruntasunari aurre egiteko eta lurraldearen erronkei Gipuzkoako gizartearekin batera heltzeko.

"Euskal Herriko Unibertsitateak martxan jarri zen unetik parte hartzen du asmo handiko proiektu honetan. Gure iritziz, Euskal Herriko Unibertsitateak balio erantsia eskain diezaioke ekimen honi, baina, gainera, aukera ezin hobea da: proposamen eta azterketa berriak garatzeko abiapuntua. Gaur egun, gure Unibertsitateak hainbat proiektu estrategikotan parte hartzen du. Laster, hitzarmen berri baten bidez, zazpi ildo estrategikori dagozkien hainbat lan talde aktibatuko dira", azpimarratu du Nekane Balluerka Euskal Herriko Unibertsitateko errektoreak.