Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Lurraldebusek Bilbo eta Vitoria-Gazteizerako bera autobusen ordutegia zabalduko du asteburuetan

Lurraldebusek Bilbo eta Vitoria-Gazteizerako bera autobusen ordutegia zabalduko du asteburuetan

Gipuzkoako garraio publikoa zerbitzu bereziak prestatzen ari da Gabon eta Urtezahar egunetarako

2017/12/14

Mugikortasun eta Lurralde Antolamenduko Departamentuak Lurraldebusek Donostia eta beste bi hiriburuen artean (Bilbo eta Vitoria-Gasteiz) dituen autobusen ordutegia zabaltzea erabaki du.

Gainera, Gabon eta Urtezahar egunetan zerbitzu bereziak inplementatuko dira lehen aldiz Lurraldebusen zerbitzuak dituzten eskualde guztietako lineetan. Helburua da Eguberrietako jaiegunetan zehar herritarren mugikortasun segurua, erosoa eta iraunkorra ziurtatzea, ibilgailu pribatuaren ordezko aukera bat eskainita.

Marisol Garmendia foru-diputatu sozialistak adierazi duenez, “garraio publikoaren aldeko etengabeko apustua da. Sinetsita gaude ildo egokian goazela aurrera, herritarren esku mugikortasun-aukera erakargarri bat jartzean haien eguneroko joan-etorrietan, baita jaiegun horietan zehar ere”.

Garmendiak Bilbo eta Vitoria-Gasteizerako lineetan inplementatuko den ordutegi-zabaltzeari buruz adierazi duenez, “ordutegi hobeak eskatu dizkiguten linea horien erabiltzaile kopuru gero eta handiagoari zerbitzua eskainiko diogu, bereziki ostiral eta asteburuetan. Hasieran, zabaltze hori modu esperimentalean eskainiko da hiru hiletan zehar”.

Ordutegi-zabaltzea abenduaren 22tik aurrera hasiko da eta gauerdira arte luzatuko da ostiral, larunbat eta igandeetan.

Zehazki, Donostia-Zarautz-Bilbo lineak, urtean 80.000 bidaiari erregistratzen dituenak, bi zerbitzu berri izango ditu 22.30ean eta 00.00etan bi norabideetan.

Donostia-Zarautz-Vitoria-Gasteiz lineak 28.000 bidaiari ditu urtean eta bere zerbitzuak gehituko ditu ostiral eta larunbatetan, autobusak jarrita 22.45ean eta 23.45ean Donostiatik eta 21.45ean eta 00.15ean Vitoria-Gasteizetik. Igandeetan, zerbitzu berriak 22.45ean eta 23.45ean izango dira Donostiatik eta 22.15ean eta 00.15ean Arabako hiriburutik.

Linea horien edo Lurraldebus osoaren ordutegiei buruzko edozein zalantza edo kontsulta argitu daiteke 900 300 340 telefonora deituta, hots, egunero 08.00etatik 20.00etara funtzionatzen duen Bezeroaren Arretarako Zerbitzuaren zenbakira.

2017 honetan zehar, Lurraldebusek ordutegiak eta maiztasunak hobetu ditu, adibidez, asteburu eta jaiegunetan autobusak jarrita Pasaiaren eta Donostiako osasun-hiriaren artean; Bilboko aireporturako zerbitzuak indartu ditu udan zehar; autobusetan geldialdi-abisuko zerbitzuak instalatu ditu ikusmeneko eta entzumeneko urritasunak dituzten pertsonentzat; informazio-sistemak hobetu ditu geltokietan, APP berriarekin eta bezeroaren arreta-zentroaren bidez, eta garraio publikoa sustatzeko kanpainak garatu ditu, bereziki Goierrin. Erabiltzaileak erantzun positiboa ematen ari zaizkio ahalegin honi, eta bidaiari kopurua Lurraldebuseko linea ia guztietan gehitu da.

 

  

1928