Lurraldebusek Gaintxurizketan izango dituen geltoki berriak datorren astelehenean, uztailaren 28an, jarriko dira martxan
Lurraldebusek Gaintxurizketan izango dituen geltoki berriak datorren astelehenean, uztailaren 28an, jarriko dira martxan
Lurraldebusek Gaintxurizketan izango dituen geltoki berriak datorren astelehenean, uztailaren 28an, jarriko dira martxan
Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatuak jakinarazi duenez, geltoki berri horiek E20 (Hondarribia>Donostia), E26 (Irun>Donostia N-I), E27 (Hondarribia>Donostia N-I) eta E77 (Hondarribia>Donostia gauez) lineei eragingo diete, eta Perrene auzoan kokatuta daude, Muebles Reyren aurrean (Hondarribirako norabidean) eta Errekalde bailaran, Euskotreneko geralekutik metro gutxira (Donostiarako norabidean), eta GI-636 errepidearen gainean jarri den oinezkoentzako pasabiderako sarbidea dute.

Azahara Domínguez diputatua Lezoko alkate Mikel Arruti eta Gaintxurizketako bizilagunekin
Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatu Azahara Domínguezek jakinarazi duenez, Lurraldebuseko Gaintxurizketako (Lezo) geraleku berriak datorren astelehenean, hilak 28, jarriko dira martxan, Bide Azpiegituretako departamentuarekin koordinatuta, espazio horiek egokitzeko lanak amaitu ondoren.
Azahara Domínguezek adierazi duenez, Perrene auzoan, Muebles Rey parean (Hondarribirako norabidean) eta Errekalde bailaran, Euskotrenen geralekutik metro gutxira (Donostiarako norabidean) kokatuko diren eta GI-636 errepidearen gainean jarri den oinezkoentzako pasabidera sarbidea izango duten geraleku horiek E20 (Hondarribia>Donostia), E26 (Irun>Donostia N-I), E27 (Hondarribia>Donostia N-I) eta E77 (Hondarribia>Donostia gaua) lineei emango diete zerbitzua. Horiei esker, inguruko bizilagunek sarbide segurua duten geralekuak izango dituzte errepide horretan, eta ez dute 2 kilometroko itzulingurua egin beharrik izango beren etxeetara sartu ahal izateko edo, beren bizitza arriskuan jarriz, hiru erreiko bide bat zeharkatzeko. Izan ere, gogoratu behar da Gipuzkoan ezbehar-tasa handiena duen errepideetako bat dela hau.
"Lezoko alkate Mikel Arrutirekin eta Gaintxurizketako herritarrekin hartu genuen konpromisoari erantzunez, geltoki berri hauek jarri ditugu martxan, inguruan eskaintzen dugun Lurraldebuseko zerbitzuan jauzi kualitatibo bat emanez, hemendik aurrera herritarrentzako sarbide seguru eta erosoagoa izango baitute eta Euskotrenekiko intermodalitatea ere hobetuko baitute", adierazi du Azahara Domínguezek, eta zehaztu du geltoki horiek gehituta "herritarrek garraio publikoko zerbitzu hobea izango dutela, segurtasuna, erosotasuna eta intermodalitatea irabazten baitute". "Horrelako jarduerak funtsezkoak dira gipuzkoarren artean garraio publikoaren erabilera sustatzen jarraitzeko, inork ez dezan bere bizitza garatzeko ibilgailu pribatu bat eduki behar. Modu honetan, aukera berdintasuna bermatzen dugu herritar guztien artean", amaitu du.
14629