Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Lurraldebuseko autobus baten aurkako erasoa gaitzestea

Lurraldebuseko autobus baten aurkako erasoa gaitzestea

Rafaela Romero Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Foru Diputatuaren mezua

2020/05/22

Gaur, maiatzaren 22an, goizeko 07: 00ak aldera, sei kaputxadunek Zumarraga - Azpetia lineako Lurraldebuseko autobusa gelditu eta eraso egin dute herri-sarreran, bere ibilbideko lehen bidea egiten ari zela.

 

Gidaria ibilgailua gelditzera behartu ostean, pintadak egin dituzte alboetan, "Amnistia" eta "Patxi, zure borroka eredua" mezuekin. Pertsonetako batek Amnistia eta Patxi Ruiz hitzak zeramatzan pankarta batean. Autobusa zerbitzuan zegoen, bost bidaiarirekin, eta gidariarekin batera auto barruan egon behar izan dute; zorionez, ez dute kalterik izan. Haientzat nire elkartasuna eta hurbiltasuna.

 

Mugikortasuneko Sailetik gure gaitzespenik gogorrena adierazi nahi dugu gertaera horien aurrean, Gipuzkoako herritar guztiek gainditzat eman dugun uneetara atzera eramaten baikaituzte.

 

Gaitzesten ditugu gipuzkoar guztien jabetzaren aurkako eraso horiek, garraio publikoa herritar guztien ondasuna delako. Autobus batean eragiten diren kalteek aldi baterako zerbitzu okerragoa eta diru-kutxa publikoaren gastua eragiten dute. Premia handieneko garaiak bizi ditugun honetan, zerbitzu publikoek erakutsi dute bizikidetza eta elkartasuna eraikitzeko funtsezko pieza direla. Ondasun hauek erasotzen dituztenek gizarteari eta  bere balioei beren mespretxurik handiena erakusten dute.

 

Azken egunotan, betiko atzean utzi behar ditugun oroitzapenak pizten dizkiguten egoerak ikusten ari gara. Erasoak ondasun publikoei, alderdi politikoen egoitzei, baita Idoia Mendia alderdi horietako baten arduradun nagusiaren etxebizitzari ere.

 

Gipuzkoako herritarrek eskuzabaltasunez  ahalegin handia egin dute, garai txarretatik eta kaputxen eta mehatxuen ohitura ilunetatik haratago joateko. Beldurrik gabe bizitzeko eta garraio publikoan beldurrik gabe bidaiatzeko askatasuna berreskuratu dugu, eta ez diogu uko egingo lorpen horri.

 

Eraso horiek antolatzen eta bultzatzen dituztenei gizartearen konpromiso demokratikoarekin bat etor daitezela eskatzen diet. Gipuzkoak ez du merezi beldurra eta ziurgabetasunak gehitzea, hain egoera latzean gaudenean. Beraz, Gipuzkoako gizarteari eta bere indar politikoei eskatzen diet aho batez lasaitasunean eta errespetuan laguntzeko eta erasoak bertan behera uzteko. Asko kostatu zaigu elkarbizitza berreskuratzea, eta defendatu egin behar dugu.

  

1426