Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Lurraldebuseko bost autobus Saharako kanpamenduetarako

Lurraldebuseko bost autobus Saharako kanpamenduetarako

Errefuxiatuen mugikortasuna hobetzera xedatuko dira, eta kanpamenduetako neska-mutilak Aljeriara eramateko erabiliko dira, han ikasten baitute.

Autobusak Saharara eramateko bidaia sendagaiak, arropa eta eskolako materiala eramateko aprobetxatuko da
 
«Autobus horiek ez dute bigarren bizitzarik izango, bost baizik; izan ere, bizitza erabilgarria amaitzen zaienean desegin egingo dituzte: gurpilak beste ibilgailu batzuerako izango dira, eserlekuak mediku harreretan edo etxeetan erabiliko dira, eta kristalak, espazio publikoetan.  Poztekoa da, benetan, premia horiek nolabait arintzen laguntzea» adierazi du Rafaela Romerok.
 
Harkaitz Millan, Kultura eta Nazioarteko Lankidetzako diputatua “Kultura eta Lankidetza departamentutik beti erakutsi izan dugu laguntza humanitarioa saharar herriarekin, hainbat proiektu finantzatuz”.
 
 
Rafaela Romero Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako diputatua eta Harkaitz Millán Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kiroleko diputatua Oiartzunen izan dira gaur goizean, erabiltzen ez diren Lurraldebuseko bost autobus Mohamed Limam, Mohamed Ali eta Brahim Abdelfatah Saharak Euskadin duen ordezkaritzako kideei entregatzeko ekitaldian. Autobus horiek Ekialdebuseko lineetan erabili izan dira, Bidasoaldea eta Oarsoaldea Donostiarekin lotzeko.
 
Ekitaldian zehar, Rafaela Romero diputatuak azaldu duenez, autobusak errefuxiatuen mugikortasuna hobetzeko izango dira, eta neska-mutilak Aljeriako barnetegietara eramateko erabiliko dira, han ikasten baitute. "Poztekoa da, benetan, jakitea gure autobusei esker, Saharako haurrek ez dutela kamioietan zeharkatu beharko basamortua. Banaketa, berez, familientzat emozionalki zaila izateaz gain, bidaia hori deserosoa eta neketsua da gaur egun. Autobus horiek ez dute bigarren bizitzarik izango, bost baizik; izan ere, bizitza erabilgarria amaitzen zaienean desegin egingo dituzte: gurpilak beste ibilgailu batzuetarako izango dira, eserlekuak mediku harreretan edo etxeetan erabiliko dira, eta kristalak, espazio publikoetan", gaineratu du. 
  
Brahim Abdelfatah Saharar ordezkaritzako kideak, bestalde, eskerrak eman ditu autobus horiek entregatzeagatik, "errefuxiatuek garraioari dagokionez dituzten beharrak arinduko dituztelako kanpamenduetan", horrela, sahararrentzat funtsezkoa den gai bat hobetzen laguntzeko.  Era berean, azaldu duenez, autobusak Saharara eramateko bidaia sendagaiak, arropa eta eskolako materiala eramateko aprobetxatuko da. "Aukera paregabea da kanpamenduetara eguneroko bizimodurako funtsezkoak diren elementuak eraman ahal izateko".   
 
Rafaela Romerok Saharako herriarekin duen lotura eta konpromiso pertsonala Batzar Nagusietako presidente izan zen garaian hasi zen, 2007-2011 bitartean, Sahararekiko elkartasun hitzarmen batzuk sinatu zirenean, Saharako kanpamenduetako baliabideak, ekipamenduak eta azpiegiturak hobetzeko asmoz.
 
Europako Justizia Auzitegiak 2016ko abenduaren 21ean emandako epaiaren arabera, Mendebaldeko Sahara ez da Marokoko Erresumaren parte, eta horrek esan nahi du Mendebaldeko Saharan ezin dela aplikatu Europar Batasunaren eta Marokoren arteko merkataritza-akordio bat bera ere, eta ezin dela ezarri merkataritza-jarduera bat bera ere, ezta esportatu Mendebaldeko Sahararen natura-baliabideak ere, Saharako herriaren baimenik gabe. 
Era berean, NBEko Segurtasun Kontseiluaren 2016ko apirileko 2285. Ebazpenaren arabera, lagungarria izango da eskualdearen egonkortasunerako eta segurtasunerako, konponbide politiko bat lortzea eta Magrebeko estatuen arteko lankidetza hobetzea.
Eusko Legebiltzarrak, 2017ko otsailaren 27an, adierazpen instituzional bat onetsi zuen Europako Justizia Auzitegiak Mendebaldeko Sahararen gainean emandako epaia betetzeari buruz, eta adierazpen horren alde egiten dugu Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol Departamentuan. 
 

Urte hauetan hainbat proiektu finantzatu dira:  

Euskal Fondoak gauzatu du bat, zeina baitatza bere bigarren fasean jarraitzean proiektu honi: Mendebaldeko Saharako giza eskubideen urraketen aurrean eragiteko gaitasunak ikertu eta garatzea.
Bigarrena Mundubat Fundazioak burututako larrialdi proiektu bat da, zeina baitatza eskola-gosarietarako programa batean, non nutrizio laguntza bermatzen zaien Saharako errefuxiatu talderik zaurgarrienei.
Bestalde, jarraitzen dugu aurreko urtean hasitako proiektuarekin, zeinaren izena baita "Epaiketa justu baterako eskubidea - Nazioarteko behaketa juridikoa Mendebaldeko Saharan" eta gauzatu baitu AI, Amnistia Internazionaleko Giza Eskubideen Behaketarako Nazioarteko Elkarteak.
Orobat burutu dira gizarte eraldaketako hezkuntza-proiektu batzuk Darahli elkartearekin –Mendebaldeko Sahararekiko Elkartasuna–.
  

1816