Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Madrilgo Arkitektura Eskolako Hiriaren eta Lurraldearen Plangintzako Masterreko ikasleek Pasaia biziberritzeko proiektuan oinarritutako lan akademikoak aurkeztuko dituzte Gipuzkoan

Madrilgo Arkitektura Eskolako Hiriaren eta Lurraldearen Plangintzako Masterreko ikasleek Pasaia biziberritzeko proiektuan oinarritutako lan akademikoak aurkeztuko dituzte Gipuzkoan

Madrilgo Unibertsitate Politeknikoko hogeita hamar bat ikaslek parte hartuko dute, beraien irakasleekin batera, Pasaian egingo den «Oarsoaldea akademiatik pentsatua» izeneko jardunaldian, non aurkeztuko dituzten orain dela urtebete gunera egindako bisitatik ateratako ondorioak.

Madrilgo Unibertsitate Politeknikoko Arkitektura Eskolak ematen duen Hiri eta Lurralde Plangintzako Masterreko 30 ikasle inguruk eta beraien irakasleek Pasaia bisitatu zuten orain dela urtebete; orain, berriro etorri dira eskualdearen biziberritze prozesuari buruzko ondorioak aurkezteko eta, horretarako, ezagutzera emango dituzte hainbat lan akademiko “Oarsoaldea akademiatik pentsatua” izeneko jardunaldian. Izan ere, Pasaiako badia biziberritzeko proiektua aztertuko da ikasteko kasu gisa.

Duela urte batzuetatik hona, Masterraren Zuzendaritzak interesa agertu du Pasaiako badian gauzatzen ari den biziberritze integraleko programa ezagutzeko eta baita ere dagoeneko amaituta dauden jarduketak eta aurrerantzean garatuko direnak ezagutzeko. Interes horri erantzunez, Gipuzkoako Foru Aldundiko lurralde antolaketako zerbitzuak hainbat topaketa egin ditu ikasleekin masterraren beste edizio batzuetan, tokian bertan proiektuak eta programak ezagutzeko ikasleek Gipuzkoara egindako bisitaren ondorioz; orain, ikasle horiek beraien ondorioak eta proposamenak aurkeztuko dituzte.

Masterreko ikasleek Pasaiako Kultur Zentroan aurkeztuko dituzte beraien lanak gaur, uztailak 2, eta Miguel Angel Crespo Lurrale Antolaketako zuzendari nagusia, eta Esther Higueras Hiriaren eta Lurraldearen Plangintzako Unibertsitate Masterraren zuzendaria izango dira aurkezpenaren buru. Ikasleek beraien lanak aurkeztuko dituzte, eta jardunaldian zehar Pasaiako badia bisitatuko dute berriro, azken bisita egin zutenetik gunea biziberritzeko proiektuan izan diren aurrerapenak tokian bertan egiaztatzeko; horretarako, Pasai San Pedroko Ondartxo pasealeku berritua bisitatuko dute, eta Trintxerpen, berriz, dagoeneko bukatuta dagoen Herrerako oinezkoen eta txirrindularien lotunea eta Ospitaletxoko kaiaren gunea ezagutuko dituzte.

Laburtuz, jardunaldia baliagarri izango da Pasaiako badiaren egoera sakontasunez aztertzeko, eta abian dauden proiektuei nahiz garatzeko gelditzen direnei buruzko ikuspuntuak jasotzen dituzten lanak aurkezteko, betiere dagoeneko ondorio garrantzitsuak ematen ari den biziberritze integraleko proiektuaren barruan.

  

1289