Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Markel Olanok herritarren kezka eta galderei erantzungo die zuzenean Facebook Live-en bidez

Markel Olanok herritarren kezka eta galderei erantzungo die zuzenean Facebook Live-en bidez

Etorkizuna Eraikiz programaren gobernantza eredu irekia jarraitzen du ekintza honek, herritarrekin harreman gertuagokoa izateko helburuarekin.

Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusiak herritarren galderei erantzungo die zuzenean Facebook Live erremintaren bidez, bihar, uztailaren 18an, 17:00etan hasi eta ordubete inguruko iraupenarekin. Galderak egin ahal izateko, Markel Olanoren Facebook orrialdean sartu eta zuzeneko bideoan egindako iruzkinak erabili behar dira.

            Ekintza hau Gipuzkoako Foru Aldundiaren gobernantza eredu ireki eta partekatuan kokatzen da, “herritarrekin etengabeko elkarrizketa izan nahi dugu, guztion iritziak kontuan izan, kezkak entzun eta ahal den neurrian erantzuna emateko”, azpimarratu du Markel Olanok. “Guztion artean ari gara Gipuzkoaren etorkizuna eraikitzen, horregatik herritar guztiak gonbidatzen ditut bihar galderak egitera. Etorkizunak kezkatzen gaitu eta guztion artean nahi dugu etorkizun horretarako bidea argitu eta erraztu”.

            Gobernantza eredu ireki eta partekatu horren isla da Aldundiak martxan jarri duen Etorkizuna Eraikiz programa, eta erakundeak herritarrekin duten harremanean sakontzeko hainbat ekimen daude une honetan martxan. Herritarren etorkizuneko kezka eta iradokizunak jasotzeko arbel bat dabil plazaz plaza, baita Etorkizuna Eraikiz webgunearen barruan kokatzen den partaidetzarako atal berria ere, non herritarrek galderak egin eta ordezkari eta arduradun politikoen eskutik erantzunak jasoko dituzten.

            Erakunde publikoen eta herritarren arteko harremana gero eta gertuagokoa izatea ahalbidetzen dute plataforma digitalek eta sare sozialek, eta Facebook sarearen “Live” erremintaz baliatuz, zuzeneko elkarrizketa eduki ahal izango dute herritarrek eta Gipuzkoako diputatu nagusiak. Lehen aldiz erantzungo die zuzenean Gipuzkoako diputatu nagusiak, sare sozialen bidez, herritarren galderei; izan ere, “Gipuzkoaren etorkizuna elkarrekin eraikitzeko konpromisoa hartu genuen eta hitza betetzen jarraitzen dugu”, adierazi du Markel Olanok.

  

1347