Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Meta 2018 deialdian hautatutako 15 proiektuek ekin diote bere ibilbideari

Meta 2018 deialdian hautatutako 15 proiektuek ekin diote bere ibilbideari

Dirua biltzeko kanpaina irailaren 18an hasiko da.

2018/07/04
  • Dirua biltzeko kanpaina irailaren 18an hasiko da.
  • Gipuzkoako kultur esparruko 36 ekimen gauzatu dira orain arte Metaren bitartez.
  • Telleria: “Ekimen berri honek aktore eta ekimen berriak sortzera bultzatzen du, kultur jarduerari sostenibilitate handiagoa ematen dio eta eredu iraunkorrago, partizipatiboago eta transformatzaileago baterantz jotzen du”.

Maria José Telleria, Kultura diputatuak, crowdfunding kanpaina baten bitartez aterako diren 15 kultur proiektuak –Gipuzkoako Foru aldundiak eta Goteo plataformak elkarrekin sustatutako META! mikromezenasgoko hirugarren deialdiaren barruan– aurkeztu ditu

META! 2018 deialdira aurkeztu diren 46 proposamenetatik hautatu diren 15 proiektuak aurkeztu ditu.  eta horietarako kanpaina irailean hasiko da. Hemendik aurrera, proiektuek Goteo taldearen aholkularitza zehatza eta pertsonalizatua jasoko dute, eta bere laguntza izango dute prozesu osoan zehar.

Irailaren 18an hasiko den kanpainan, Foru Aldundiak bikoiztu egingo du herritarrek jarritako euro bakoitza, proiektuko 4.700 euroko mugarekin, lehenengo txandan. Foru Aldundiak 70.000 euroko poltsa bat jarri du, eta aurtengo berrikuntza da kanpainan zehar aparteko biderketa pizgarriak egon daitezkeela.

Telleriak nabarmen du META! Kultura finantzatzeko beste modu bat dela, gizartearen parte-hartzea kontuan hartuta eta laguntzak gizarte-mailan babesteko irizpide objektibo batekin lotuta. “Era berean, kultur proiektuak finantzatzeko programak politika berri bat dakar programak, laguntzak emateko garaian gardentasun handiagoa eta inplikazio sozial zabalagoa bermatzen duena; azken batean, gizartea bera izango baita kultur proiektu interesgarrienak zein diren bere iritziz zehaztuko duena".

Aldundia oso pozik dago proiektu berriak izan duen harrerarekin. “Lehenengo bi edizioak arrakastatsua izan dira eta proiektu guztiek bildu zuten beharrezko dirutza  eta haietako askok handitzen jarraitu dute. Hirugarren edizio honetan ere prposamenen aniztzak izan dira. Multzoa oso zabala eta gai askotarikoa da; gainera, proposamen horietakoren batek kultur deialdi batekin zer ikusi gutxi izan dezakeenaren itxura eman dezake. Baina, egia esan, kulturak guztia ukitzen du. Eta guztia kultura bezala uler daiteke. Mota askotariko kultur kezkak atzeman ditugu, jende asko gauzak egiten ari dela ikusi dugu, eta hori oso interesgarria iruditzen zaigu, guztia aberasgarria delako, bai kulturaren, bai gizartearen eta bai ekonomiaren ikuspuntuetatik".

Hautatutako ekimenek, uztailaren 12an, komunikazioaren inguruko zuzeneko prestakuntza jasoko dute Donostian, crowdfunding kanpaina bat arrakastatsua izateko funtsezko elementua baita.

Gipuzkoan garatutako eta gauzatutako ekimenak ebaluatu eta hautatzeko garaian, kontuan hartu da ekimenen originaltasuna eta kalitatea, eragile ezberdinen arteko partaidetza eta lankidetza sustatzen ote duten, baina baita ere ekimenen zehaztasuna, aurrekontu baten eta garapeneko plan koherente baten bitartez. Era berean, paper garrantzitsua izan du talde sustatzailearen esperientziak eta dedikazioak, baita interes taldeen identifikazioak eta banakako sarien sormenak eta erreplikagarritasunak ere.

Aurten indartu egiten da Gipuzkoako sortzaileek ikus-entzunezko, antzerki eta musikarekiko duten interes handia, betiere kultura inklusibo, irisgarri eta solidario bati begira.  Umore eta dibertimendurik ez da falta, esku-hartze poetiko xelebreei edo formatu konbinaketei esker. Halaber, ahotsa eman nahi zaie desagertzear dauden istorioei eta errealitateei edota indarkeria sexista eta sexu-aniztasuna bezalako gaiei. Slowfashion, DIY eta maker kultura bezalako mugimenduek ere badute bere espazioa.

Honako hauek dira hautatutako gaiak:

1. Rocky Horror Bang Bang Show. Zinema eta antzerkia ikuskizun berean, Donostiako Antzoki Zaharrean. Kultur ekitaldi parte hartzailea eta partekatua.
2. Epikultur. Kultura inklusiborako bidean, programa honek proposatzen du epilepsia duten pertsonei kulturara iristeko eta kulturaz gozatzeko aukera ematea.
3.Amalur: música para el desarrollo sostenible. Musika proiektu bat, tokiko eragileekin batera 10 abesti original sortzeko, Nazio Batuen Erakundeak 2030erako aurreikusitako garapen jasangarriko helburuetan inspiratuta.
4.Bienvenidos. Desagertzeko zorian dauden espazioen bila, taldeko erakusketa honek eztabaidatu nahi ditu gure gizartearen identitate galera eta globalizazioaren ondorioak.
5. Zinebai: Cine Accesible en Euskera. Euskarazko zinema irisgarriaren lehen erakusketa zentzumen desgaitasuna duten pertsonentzat, asmo argi batekin: zinemak pertsona guztiak elkartzea.
6. Documental "Matxitxako". Matxitxako lurmuturreko 1937ko bataila epikoaren kontakizunaren bitartez, azaltzen du zer izan zen Euzkadiko Gudontzidia, eta bizirik dirauen azken kidearen bidez egiten du:    Juan Azkarateren bidez.
7. Goazen Antzerkira. Umeentzako antzerki profesional ibiltariko kanpaina bat, 1.500 biztanletik beherako udalerrietako ikastetxeei zuzenduta. Hemen ere badugu antzerkia!
8. Käffka. Kamikaz Kolektiboak, Gehituren laguntzarekin, nerabeei zuzendutako euskarazko antzezlan lesbiko bat prestatuko du, emakumeen arteko amodioaren ikuspegi positiboa eta normalizatua eskaintzeko.
9. Labore Eskola. Diseinuak lagun dezake ederragoa den eta esanahi gehiago duen mundu bat sortzen. Helburu horrekin, espazio bat ekipatu nahi da arropa eta bestelako ehun-gaiak sortzeko: 3R, DIY, Arts & Crafts eta askoz gehiago.
10. Aztarnak - Huellas. Dokumental formatuko hausnarketa bat, gure bizitzako lehenengo urteek, baita umetoki barneko bizitzak ere, utzitako arrastoen inguruan. Ahaztutako leku horretara egindako bidaia pertsonal bat.
11. Alegato. Poesia gehiago nahi dugu gure bizitzan! Lelo horrekin, proiektu honek proposatzen du Kontxako hondartzako megafonia ikono soinudun eta poetiko bihurtzea. Eta zuk, zer entzun nahi duzu?
12. Miles Along. Asmoa ez da artile merinoz egindako kamisetak ekoiztea bakarrik, baizik eta jasangarritasunean eta bidezko merkataritzan oinarritutako mikroekoizleen sare bat sortzea. Mailakagarria ez den ekoizpen helburua, jarduera duina eta arduratsua bermatzeko. Horri #slowfashion esaten zaio.
13. Roman y Julieta. Shakespearek Romeo eta Julieta idatzi zuenean, bi gazteen sentimenduekiko gizarte intolerantziaz eta desegokikeriaz hitz egiten zigun. Eta zer gertatzen da amodio hori (eta gatazka hori) hirugarren adinean kokatzen badugu?
14. Desde 1,50. Mugitzeko arazoak dituzten pertsonei aukera ematea eta beharrezkoak diren tresnak eskaintzea, argazkiak modu autonomoagoan ateratzeko. Ustezko urritasun fisikoak "zuzendu" beharrean, parte hartzea eta inklusioa optimizatzen lagunduko duten tresnak jartzea.
15. Difusión documental "365 hilos de sororidad". Madejas contra la violencia sexista proiektuaren bigarren zatia, indarkeria sexistaren prebentzioa agerian jarri nahi duen kilometro askoko pieza artistikoa. Ikus-entzunezko lana zabaldu eta banatzeko garaia da!

Orain arte,  META!  programak egi bihurtu ditu Gipuzkoako kultur esparruko 36 ekimen, Foru Aldundiaren (130.294€) eta herritarren (180.073€) ekarpenekin bultzatutako machfundingaren bidez; eta arrakasta globalaren ratioa % 97,2koa izan da.

  

1467