Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Aldundiaren eta Nekaturren arteko hitzarmena, landa-turismo jasangarria eta urtarokotasuna desegitea sustatzeko

Aldundiaren eta Nekaturren arteko hitzarmena, landa-turismo jasangarria eta urtarokotasuna desegitea sustatzeko

Kontua da turismo eredu jasangarri eta ordenatu bat sortzea,

Cruzado: “Kontua da turismo eredu jasangarri eta ordenatu bat sortzea, lagunduko duena kalitatezko enplegua eta aberastasuna sortzen, modu orekatu batean, eta lurralde osoan zehar banatuta”.

Ezkurdia: “Berekin dakar bultzada bat ematea Gipuzkoako agroturismoen eta landetxeen gure eskaintza zabalari, hainbat jarduketa garatuz, lagungarriak izango direnak Gipuzkoako agroturismoen eta landetxeen okupazio maila handitzeko eta ostatu-gauak gehitzeko, eta horrela, fluxu turistikoen banaketa orekatuago bat lortzeko”.

Gipuzkoak Euskadiko sarerik zabalena dauka agroturismoetan eta landetxeetan: halako establezimenduen % 50 baino gehiago, Euskal Herrian. 2015az geroztik, okupazioa % 20 baino gehiago hazi da, eta, bidaiari kopurua, berriz, % 25.

Lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute, alde batetik, Foru Aldundiko  Kultura eta Turismo Departamentuak, eta beste alde batetik, agroturismo eta landa-turismoko Nekatur elkarteak, Gipuzkoako landa-turismoa sustatzeko, Gipuzkoako jasangarritasuna eta lurralde oreka bilatu nahian. 

Lurralde oreka eta turismoaren urtarokotasuna desegitea lortzeko, Foru Aldundiak hainbat jarduketa bultzatuko ditu landa-turismoa sustatzeko, zuzeneko lotura duelako ekoturismoarekin eta turismo jasangarriarekin. Horretarako, 25.000 euroko dirulaguntza emango zaie Nekatur elkarteak Gipuzkoako landa-turismoa sustatzeko proposatzen dituen ekintzei. Elkarte horrek agroturismoen eta landetxeen % 78 biltzen du, eta haren helburua da landa-turismo jasangarriaren eta kalitatezkoaren garapena sustatzea, euskal nekazaritzaren funtzioaniztasuna eta jasangarritasuna bermatuz eta sustatuz, baita euskal landa-ingurune osoarenak ere, hainbat alderdi hartuta, hala nola ekonomia, gizartea, ingurumena eta kultura. Orobat eduki behar du eskaintza erakargarri, funtzioaniztun eta malgu bat, bere bezeroen beharrizanei eta itxaropenei erantzuteko asmoz.  

“Kontua da turismo eredu jasangarri eta ordenatu bat sortzea, lagunduko duena kalitatezko enplegua eta aberastasuna sortzen, modu orekatu batean, eta lurralde osoan zehar banatuta, ahalbidetuko duena gizarte nahiz lurralde kohesioko maila handi bat, saihestuko dituena masifikazioa eta kultur ereduen bulgarizazioa eta estandarizazioa, eta sortuko duena irudi bat lurralde adeitsu, ireki, moderno, orekatu, ekologiko eta sozialki kohesionatu batena”, azaldu du Turismoko zuzendari Maite Cruzadok.

Agroturismoen jarduera bultzatzea faktore garrantzitsu bat da Gipuzkoan turismo eredu jasangarri bat finkatzeko. Horregatik, hitzarmenaren bitartez, helburu hauek lortu nahi dira: Gipuzkoako agroturismoaren irudi propio bat sustatzea; jasangarritasuna handitzea eta landa-ingurunearen biziraupena babestea; agroturismoen berrikuntza, kalitatea eta errentagarritasuna sustatzea; landa-turismoa beste produktu batzuekin batera bultzatzea; eta Gipuzkoaren irudia helmuga turistiko jasangarri gisa proiektatzea.

“Iruditzen zaigu oso garrantzitsua dela lankidetza-hitzarmen hau, Foru Aldundiko Kultura eta Turismo Departamentuarekin sinatu duguna, berekin dakarrelako bultzada bat ematea Gipuzkoako lurralde osoan zehar banatutako agroturismoen eta landetxeen eskaintza zabalari, hainbat jarduketa garatuz, hala nola turismo marketin eta turismo sustapeneko ekintzei nahiz sustapen materialari laguntzea, eta, produktua, esperientziak eta abar garatzerakoan, lurraldeko turismo eragileekin lankidetzan aritu eta antolatzea. Jarduketa horiek lagungarriak izango dira helburu hauek lortzeko: Gipuzkoako agroturismoen eta landetxeen okupazio maila handitzea eta ostatu-gauak gehitzea. Orobat, eragina izango dute helmugako gainerako turismo eragileengan, eta lortuko dute fluxu turistikoen banaketa orekatuago bat”, azaldu du Idoia Ezkurdik, Nekaturreko arduradun teknikoak.

Gipuzkoak Euskadiko sarerik zabalena dauka agroturismoetan eta landetxeetan: halako establezimenduen % 50 baino gehiago, Euskal Herrian. 2015az geroztik, okupazioa % 20 baino gehiago hazi da, pasatu baita %  30,3tik % 37ra, eta, bidaiariak, berriz, 71.000tik 88.000 baino gehiagora pasatu dira, % 25eko hazkundearekin. Bezeroen % 25 atzerritarrak dira, eta %  75, berriz, Espainiako beste leku batzuetatik etortzen dira, Madriletik eta Kataluniatik, gehienbat.

 

Eranskinak:

  

1618