Mendozak Madrilen jarrera aldaketa balioetsi du, zundaketak Aralar inguratuz egingo dituela jakin ostean

Diputatu nagusiak azpimarratu du garrantzitsua dela lan hauek koherente izatea Eusko Jaurlaritzak egindako alegazioetan jasotzen den proposamenarekin
Espainiako Gobernuko Garraio Ministerioak, azkenik, jakinarazi du Aralar inguratuz egingo dituela Abiadura Handiko Trenaren konexioa zehazteko zundaketa lanak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eskatzen zuen bezala. Eider Mendoza diputatu nagusia pozik agertu da albistearen berri izan duenean, eta azpimarratu du jarrera hori defendatzen zuela baita ere Eusko Jaurlaritzak 2018an proiektuari aurkeztu zizkion alegazioetan.
Beste behin ere, "lankidetza eta gardentasuna" eskaini eta eskatu ditu, Gipuzkoa eta Euskadiren egituraketari, deskarbonizazioari eta lehiakortasunari zuzenean eragiten dion proiektu hau bizkortu eta hamarkadetako atzerapena atzean uzteko.
1693