Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Aldundiak Barne Migrazioei eta Gipuzkoako garapenari haren ekarpenei buruzko ikerketa sustatu du

Aldundiak Barne Migrazioei eta Gipuzkoako garapenari haren ekarpenei buruzko ikerketa sustatu du

Horiek gabe, Gipuzkoa ez litzateke izango egun ezagutzen dugun bezalakoa.

2018/10/22

Denis Itxaso: "Gipuzkoako herritarren % 50ek, gutxi gorabehera, jatorria Euskal Herritik kanpo dute. Egungo gu horrek ulertu eta bere egiten ditu komunitate horiek urte hauetan zehar egindako ekarpenak. Horiek gabe, Gipuzkoa ez litzateke izango egun ezagutzen dugun bezalakoa”

Inmigranteei batzuetan eman zaien toki ilun horretatik ateratzea eta garapen ekonomikoan eta kulturalean egin duten funtsezko ekarpena nabarmentzea da azterlan honen helburuetako bat.

Denis Itxaso Kultura diputatuak Aldundiak sustatu duen BARNE MIGRAZIOAK ETA HAREN EKARPENA GIPUZKOAKO GARAPENARI (1950-1975) proiektua aurkeztu du.  Proiektua Ramón Rubial Fundazioarekin eta UPV/EHUren lankidetzan egin da. Prentsaurrekoan Eider Gardiazabal  eta Imanol Zubero izan dira.

Ikerketa taldea Luis Castellsek eta Imanol Zuberok osatu dute, ikertzaile nagusi gisa. Haien zeregina izango da proiektua koordinatzea. Imanol Zuberok, gainera, ikasketa sozio-demografikoak sistematizatzeaz arduratu da.

Euskal Herria, eta Gipuzkoako lurraldea bereziki, 80ko hamarkada arte Espainiako beste eskualde batzuetatik bizi baldintza hobeen bila migratzen zuten pertsona askoren jomuga izan zen. Gipuzkoan zehazki, enpresa sareak erakartzen zituen, enpresa txiki eta ertainak baitzeuden geografia zailean banatuta; baita kultura kooperatiboak ere.

Iritsi ziren urteari begira, herritar asko 1955aren aurretik iritsi ziren Gipuzkoara: zehazki, urte horretarako gure lurraldean ziren herritar horien % 25. Hurrengo bi hamarkadetan (1956-1965, 1966-1975), Gipuzkoara migranteen % 33 eta % 29 etorri ziren; ondoren, behera egin zuen kopuruak, eta ia erabat amaitu ziren prozesu migratzaileak.

Barne migrazio horiek ondorio nabarmenak izan zituzten gizartean, eta zenbait fenómeno gertatu ziren: urbanizazio-prozesu anarkikoak, inmigranteak auzo marjinaletan finkatzea, erreazio xenofoboak, euskal gizartearen aniztasuna nabarmentzea. Fenomeno hauek guztiak aztertu ditu azterlanak.

Lanaren zatirik handiena Amaia Izaola eta Imanol Zubero irakasleen kapitutuak osatzen du. Izan ere, inmigrazioa aztertu dute, bai ikuspuntu kuantitatibotik zein kualitatibotik, eta migrazio horiek suposatu zutena neurtu dute eta baita migrazio horiek suposatzu zutena ere eta protagonistek nola bizi izan zuten prozesu hori eta zer nolako esperientziak izan zituzten ere.

Josu Hernando Pérez kapituluan migrazioaren fenomenoak Gipuzkan izan zuen dimentsio demografikoa aztertzen da; Felipe Juaristi poetak berriz, kulturaren alderdia aztertzen du eta nabarmentzen du zer nolako eragina izan zuen inmigrazioak literaturan; Raul López Romok azkenik, ezer abertzalearen imaginarioak urte haietan zer nolako tratamendua eman zion atzerritarrari azaldu du.

Horrela ezagutu dezakegu Euskadin esfortzuarekin eta lan askorekin oparotasuna lortzen lagundu dutenen iritziak, aintzatespen publiko gutzi izan baitute.
Azterlan honen helburua da inmigranteei batzuetan eman zaien

Toki ilun horretatik ateratzea  eta nabarmentzea garapen ekonomikoan eta kulturalean egin duten funtsezko ekarpena”,  esaten du Luis Castells katedratikoak liburuaren aurkezpenean.

Itxasoren esanetan, 50., 60. eta 70. hamarkadetako etorkinek prozesu bat bizi izan zuten, beste izatetik gu izatera. “Gaur egun, Gipuzkoako herritarren % 50ek, gutxi gorabehera, jatorria Euskal Herritik kanpo dute, eta horrek gure errealitate kultural, sozial eta ekonomikoa baldintzatzen du. Egungo gu horrek ulertu eta bere egiten ditu komunitate horiek urte hauetan zehar egindako ekarpenak. Horiek gabe, Gipuzkoa ez litzateke izango egun ezagutzen dugun bezalakoa”

Itxasok esan duenez, "zor historiko bat dugu Extremadurako, Andaluziako, Galiziako eta Gaztelako herritarrekin. Migranteek lana ekarri zuten, eta hori oinarrizkoa izan zen lurraldeko ekonomia garatzeko eta aberastasuna sortzeko. Kulturan ere ekarpen handiak egin dituzte, eta gizarte arloan migratzaile askok frankismoaren aurkako mugimenduetan eta borroka sindikaletan parte hartu zuten 70eko hamarkadaren erdi aldera. Eta migranteen beste ekarpen handi bat izan zen Euskadiren irudia hobetzen laguntzea beren jatorrietan, hain zuzen terrorismoaren urterik gogorrenetan".

Gipuzkoak, Euskadi osoak bezala, migrazio prozesu berri bat bizi du egun, baina oraingoak atzerritarrak dira etortzen ari direnak. Prozesu horrek hainbat ondorio ditu, eta hainbat modutara interpretatzen da Gipuzkoako gizartean. Aurreko barne migrazioko prozesutik ikastea itzateke ikerketa honen beste  helburuetako bat.

Arratsaldean, 7etan, liburua mahai inguru baten bitartez aurkeztuko dute Lasarteko Etxemadurako Etxean. Bertan izango dira, Denis Itxaso, Luis Castells, Gipuzkoako etxe erregionalen presidente den José Angel Sanchez, Ezequiela Albarrán irakaslea eta Amaia Izaola, liburuan parte hartu duen UPV/EHU-ko irakaslea. 

  

1739