Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Mugikortasunak garraio publikoko zerbitzuak indartuko ditu eta maiztasunak eta ordutegiak hobetuko Bidasoan eta Oarsoaldean

Mugikortasunak garraio publikoko zerbitzuak indartuko ditu eta maiztasunak eta ordutegiak hobetuko Bidasoan eta Oarsoaldean

Aldaketak datorren asteazkenean, abenduak 21, sartuko dira indarrean. Horien bitartez, erantzungo zaio herritarren aspaldiko eskaera bati, hain zuzen ere, E21 linea geldituko baita Jaizubian, bi noranzkoetan, horrela Bidasoa Ospitalearekin lotura izango duelarik. E04, E23, E24 eta E28 lineek beren ibilbideen denborak hobetuko dituzte, linea zirkularrak izango direlako hemendik aurrera eta ez direlako Donostia erdialdetik pasako, Antiguon hasiko dutela itzulerako ibilbidea. E20 eta E26 lineak Donostia lotzen dute Hondarribiarekin eta Irunekin N-I errepidetik, eta 18:00etatik aurrera bi lineek bat egingo dute, asteburuetan E27 linearekin gertatzen den moduan.

2022/12/16
Ekialdebus diciembre abendua 2022

Rafaela Romero Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuko diputatua: «Aldaketak Bidasoako eta Oarsoaldeko Lurraldebus lineen erabiltzaileen eskarien isla dira. Haiek dira beren funtzionamendua hobekien ezagutzen dutenak, gure autobusak erabiltzen baitituzte egunero lanera edo ikastera joateko. Gure herritarrei egunerokotasunerako erraztasunak ematen dizkiegu, jakinda zerbitzu publikoa garela, funtsezko zerbitzu bat ematen dugula eta guztiok izan behar dugula erabiltzeko aukera, edozein errenta dugula edo edozein lekutan bizi garela ere».

Mugikortasuneko Departamentuak jakinarazi du datorren asteazkenetik aurrera, abenduak 21, aldaketak izango direla Lurraldebusen E04, E08, E21, E23, E24 eta E28 lineetan. Aldaketa horien jatorria da udan Ekialdebuseko lineen erabiltzaileei egin zitzaien kontsulta.

Beharrezko azterketak egin ondoren, eta betiere zerbitzu eraginkor eta zuzenagoa ematearren, aldaketak egingo dira Ekialdebusen E04, E23, E24 eta E28 lineetan. Linea horiek guztiak Donostiara iristen dira Antiguotik, eta orain arte erdigunetik ibiltzen ziren. Alabaina, datorren asteazkenean ibilbide berriak jartzen direnetik aurrera, Antiguotik abiatuko dira jatorrizko udalerrietara, Satrustegi hiribidean aldatuta noranzkoa eta ibilbide berria hasita Zumalakarregi hiribidean. 

E21 linearen ibilbidea ez da aldatuko, baina geldialdi bat gehituko zaio Jaizubian, bi noranzkoetan. Berritasun horrek aukera emango du E21 linea lotzeko Bidasoa ospitalearekin asteko egun guztietan, jaiegunak eta asteburuak barne. Romeroren hitzetan, «eskaera hori oso ohikoa da Bidasoako herritarren artean, udan egin zen partaidetza prozesuan ikusi zen moduan, eta orain erantzuna emango zaio, aldi berean errazteko E21 linearen erabiltzaileak eskualdeko ospitalearekin lotura izateko aukera».

Horrez gain, Donostia Hondarribiarekin eta Irunekin N-I errepidetik lotzen duten E20 eta E26 lineek bat egingo dute 18:00etatik aurrera, asteburuetan E27 linearekin gertatzen den moduan. Hau baieztatu du Romerok: «Zerbitzu publikoak aztertu eta etengabe hotzeko prozesuaren baitan, eskaera handikotzat jotzen ez den tarte batean jarriko da martxan, aurrerago Bidasoaldea eta Donostiako ospitaleen arteko lotura bat planteatzeko helburuarekin».

Bestalde, E08 linearen (Pasai San Pedro - Trintxerpe Goia - Donostia) irteera ordutegiak aldatu egingo dira, hala San Pedroko nola Donostiako Okendoko irteeretan. Aldaketa honekin, autobusak orduro aterako dira, eta ez 50 minuturo, orain arte bezala. Ordutegi aldaketa honi esker, ordutegia finkoagoa eta erabiltzaileek gogoratzeko errazagoa izango da. 

Aldaketa hauek martxan jarriko dira ekainean Ekialdebuseko erabiltzaileei emakida berritzeko eta hobetzeko prozesuaren baitan egindako kontsulta kontuan hartuta. «Aldaketak Bidasoako eta Oarsoaldeko Lurraldebus lineen erabiltzaileen eskarien isla dira. Haiek dira beren funtzionamendua hobekien ezagutzen dutenak, gure autobusak erabiltzen baitituzte egunero lanera edo ikastera joateko. Gure herritarrei egunerokotasunerako erraztasunak ematen dizkiegu, jakinda zerbitzu publikoa garela, funtsezko zerbitzu bat ematen dugula eta guztiok izan behar dugula erabiltzeko aukera, edozein errenta dugula edo edozein lekutan bizi garela ere», adierazi du Romerok.

  

3526