Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak 700.000 euro baino gehiago emango dizkie Gipuzkoako udalei, udal bidegorri berriak egiteko

Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak 700.000 euro baino gehiago emango dizkie Gipuzkoako udalei, udal bidegorri berriak egiteko

Guztira 702.870.83 euroko banatuko dira Ezkio-Itxaso, Orio, Zumarraga, Legazpi, Zumaia, Arrasate, Arama, Usurbil, Eskoriatza, Donostia, Urretxu, Irun eta Idiazabalgo udalen artean. «Gipuzkoako udalerriak kontzientziatuta daude mugikortasun aktibo, irisgarri eta anitzaren alde egitearen garrantziarekin; izan ere, aisialdi espazioetatik haratago joan behar dugu bidegorriak eta bide berdeak mugikortasun osasungarri eta seguru bihurtzeko».

2022/12/15
Ayudas ayuntamientos bidegorris

Mugikortasuneko eta Lurralde antolaketako Departamentuak argitaratu du «Gipuzkoako Lurralde Historikoan Bizikleten Bideen Udal Sarea garatzeko programa»ren 2022ko deialdiaren baitan dirulaguntza jasoko duten udalen zerrenda.

700.00 eurotik gorako aurrekontuarekin, guztira 13 udalek jasoko dituzte laguntza hauek eta ahalbidetuko diete beren herrietatik pasatzen diren bidegorriak hobetzea, luzatzea edo konexioak optimizatzea. Romerok adierazi duenez, «pozten gara deialdiak arrakasta izana, eta udalerri eskatzaileei erantzuteko hasiera batean jarritako 500.000 euroei beste 200.000 euro gehitu dizkiegu».

Komunikatu batean, Rafael Romero pozik azaldu da jasotako erantzunagatik eta azpimarratu du garrantzitsua dela udalei ematea bizikleta eta oinezkoen bideen udal sarea zabaltzeko beharrezko tresnak. Halaber, azpimarratu duenez, «mugikortasun aktibo, irisgarri eta anitzaren aldeko apustua egiteko, lehenengo, babestu behar da bidegorrien eta bide berdeen sarea luzatzea, baina baita azpiegitura horien mantenua, hobekuntzak eta erabileraren sustapena ere».

Aurkeztutako proiektuen artean, hainbat dira bereziki garrantzitsuak, mugikortasun aktiboaren inguruko udal komunikazioak hobetzen dituztelako. Udal hauek jasoko dituzte dirulaguntzak:

Entitate onuraduna /

Entidad beneficiaria

Diruz lagundutako jarduketa /

Actuación subvencionada

Emandako diru laguntza (€) /

Subvención concedida (€)

EZKIO-ITSASOKO UDALA

Errota-Eitzaga bidegorriaren 1. fasea, Errota-Biribilgunea /1. fase del bidegorri Errota-Eitzaga, Errota-Biribilgunea

100.000,00 €

ORIOKO UDALA

Arrantzale kalearen eta Orioko kirol-portuko aparkalekuaren arteko bidegorria./Carril bici entre la calle Arrantzale y el aparcamiento del puerto deportivo de Orio.

100.000,00 €

ZUMAIAKO UDALA

Bizikleta bidea Aita Mari auzoan /Vía ciclista en el barrio Aita Mari.

66.397,64 €

LEGAZPIKO UDALA

Bidegorria Juanastegi kalean./Bidegorri en Juanastegi kalea.

48.339,10 €

ZUMARRAGAKO UDALA

GI-2632 errepideko zeharbidea hobetzeko proiektua aldatzea, bizikleta-bide bat sartzeko./Modificación del proyecto de mejora de la travesía en la carretera GI-2632, para incluir una vía ciclista.

15.246,00 €

ARRASATEKO UDALA

Leintzibar Bidegorria-Foruen plaza/Bidegorri Leintzibar - Foruen plaza.

100.000,00 €

ARAMAKO UDALA

GI-2131 errepidean bidegorri zati bat egokitzeko proiektua /Proyecto de adecuación de un tramo de bidegorri en la GI-2131.

6.231,50 €

USURBILGO UDALA

San Esteban kalea urbanizatzeko proiektua idaztea/Redacción de proyecto de urbanización de la calle San Esteban.

17.908,00 €

ESKORIATZAKO UDALA

Aingeru Guarda-Kuatruena bidegorrian argiak instalatzeko proiektua / Proyecto de instalación de alumbrado en el bidegorri Aingeru Guarda-Kuatruena.

27.319,49 €

DONOSTIAKO UDALA

Kontxa pasealekuko bidegorria (4. fasea)/Bidegorri del Paseo de La Concha (Fase 4).

100.000,00 €

URRETXUKO UDALA

Beilatokiaren aurrean bidegorriaren zoladura berritzeko lanak / Trabajos de renovación de solado del bidegorri frente al tanatorio

7.514,10 €

IRUNGO UDALA

Konexio-proiektua Avda. Elizatxo eta Antonio Valverde-Juan Thalamas / Proyecto de conexión en Avda. Elizatxo y en Antonio Valverde-Juan Thalamas.

100.000,00 €

IDIAZABALGO UDALA

Beasain – Idiazabal bidegorriaren idiazabal-adarraren aurreproiektua idaztea/Redacción del anteproyecto de ramal idiazabal del bidegorri Beasain – Idia-zabal.

13.915,00 €

GUZTIRA/TOTAL

702.870,83 €

Rafael Romero Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako diputatuak azpimarratu duenez, «ekintza politiko hau lehentasunezkoa da Departamenturako, eta hori agerian geratzen da duela 4 urte udal bidegorrietarako aurrekontuan 100.000 euro gehitu izanarekin, 2023ko aurrekontuetan jasotako milioira iritsi arte. Gainera, aurrekontu hauetan % 26ko igoera aurreikusi da foru bidegorriak eraikitzeko eta mugikortasun aktiboa sustatzeko».

  

2755