Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentua Begisarerekin elkarlanean arituko da Lurraldebuseko autobusetan Ikusmen Txikiko bereizgarria ezagutarazteko
Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentua Begisarerekin elkarlanean arituko da Lurraldebuseko autobusetan Ikusmen Txikiko bereizgarria ezagutarazteko
Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentua Begisarerekin elkarlanean arituko da Lurraldebuseko autobusetan Ikusmen Txikiko bereizgarria ezagutarazteko
Azahara Dominguez diputatuak, Ana Grijalba Begisare Gipuzkoako presidenteordeak eta Koro Urkizu elkarteko kideak agerraldia egin dute datozen asteetan Lurraldebuseko autobusetan egingo duten kanpainaren berri emateko
Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako departamentuak Begisareren kanpainarekin bat egin du
Larunbat honetan eta urriaren 12an, hurrenez hurren, Erretinaren eta Ikusmeraren Munduko Egunekin bat eginez, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak kontzientziazio-kanpaina bat jarriko du abian Lurraldebusen, Begisare elkartearen eskutik.
Azahara Domínguez diputatuak, Ana Grijalba Begisareko presidenteordeak eta Koro Urkizu elkarteko kideak agerraldia egin dute ostiral honetan Donostian. Diputatuak azaldu duenez, Lurraldebuseko autobusek Behe Ikuspena bereizgarria duten kartelak erakutsiko dituzte, eta pantailek bereizgarri hori bera erakusten duten bideoak proiektatuko dituzte. Kanpainaren helburua gero eta pertsona gehiagok bereizgarri hori ezagutzea da eta, beraz, kolektibo horrekiko sentsibilitate soziala areagotzea. "Begisarerekin egin ditugun bileretan landu dugunaren arabera, elkartea osatzen duten pertsonek aurre egin behar duten handicap handienetako bat gizarte-ulermenik eza da. Horregatik, kanpaina honekin bat egiten dugu bereizgarria ikusarazteko, gero eta gipuzkoar gehiagok ezagutu dezaten eta, beraz, daramaten pertsonek bizi duten egoerarekiko sentikorragoak izan daitezen eta, horrela, pertsona horiek gizartean parte-hartze normalizatua izan dezaten", adierazi du Azahara Dominguezek.
"Gipuzkoan une historiko batean gaude garraio publikoaren erabilerari dagokionez, baina ez gara autokonplazienteak, badakigu erronka handia dugula aurretik. Izan ere, joan-etorriak egiteko ibilgailu pribatuaren mende gero eta pertsona gutxiago egoteko bide horretan jarraitzeko, garraio publikoko zerbitzu jasangarri, eroso, seguru, lehiakor eta irisgarria bermatu behar dugu, eta, horregatik, Begisare bezalako elkarteekin elkarlanean dihardugu, gure ibilgailuak pertsona guztiak sar daitezkeen espazio bihurtzeko ", hausnartu du diputatuak.
"Garraio publikoa beste eskubide batzuk bermatzen dituen eskubidea da, pertsona askorentzat hezkuntza, osasuna edo lanpostua lortzeko bidea baita, besteak beste. Horregatik, jaio garen tokiak garraio publikoa erabiltzeko dugun eskubidea baldintzatu ezin duen bezala, gure gaitasun fisikoek ere ezin dute baldintzatu. Eta ildo horretan, oso sentsibilizatuta gaude gai horrekin, eta lan egiten dugula, elkarteen eta zerbitzua ematen duten emakidadunen eskutik, garraio publikoa gipuzkoar guztientzako irisgarria izan dadin”, bukatu du Domínguezek.
Ana Grijalba Begisareko presidenteordeak adierazi duenez, "ikusmen-desgaitasuna duten pertsonentzat garraio publikoa ezinbesteko tresna da gure autonomiarako. Irisgarria izateak edo ez izateak gure bizitzetan desberdintasun argi bat markatzen du: sarbidea errazten ez bazaigu, oso litekeena da ez erabiltzea, eta isolatzera joko dugu. Irisgarritasunaren kontzeptu horretan ere ezinbestekoa da erabiltzaileen eta profesionalen ulermena".
2303