Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak % 50eko deskontua berretsi du 2024an Lurraldebuseko erabiltzaile guztientzat

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak % 50eko deskontua berretsi du 2024an Lurraldebuseko erabiltzaile guztientzat

Gipuzkoarrek 2023ko baldintza beretan erabili ahal izango dute Lurraldebusen zerbitzua eta hobariak Mugi sistemaren berezko abantailei gehituko zaizkie; sistema horrek erabileragatik deskontu progresiboak, garraio-operadoreen arteko doako transbordoak edo hobariak eskaintzen ditu, doakotasuneraino iritsiz, kolektibo kalteberenei eta baliabide gutxien dituztenei.

2024/01/03
Lurraldebuseko zerbitzuetan 50% deskontua 2024an.

Azahara Dominguez: “Neurri horiekin familia askok garraio publikoa bezelako funtsezko zerbitzu batez gozatzen jarraitu ahal izango dute. Hobari hauek guztiak Mugi sistemaren erabiltzaileak dituzten abantailei gehitzen zaizkie"

Azahara Dominguez Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatuak baieztatu duenez, 2024an, Lurraldebuseko erabiltzaile guztiek 2023ko baldintza berberetan baliatu ahal izango dute zerbitzu hori. Joan den ostegunean, Pedro Sanchezen Gobernuak garraio publikoaren deskontuak arautzen dituen Errege Dekretua argitaratu zuen, 2024an Lurraldebusen onartutako % 20ko hobariak % 50eraino osatzea aurreikusten duena.

Azahara Dominguez diputatuak Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzaren (GGLA) presidenteorde gisa erakunde horren ezohiko batzarrean berrestea eskatuko du bihar. Beraz, herritar guztientzako % 50eko deskontuak mantentzearen aldeko botoa ematea proposatzen du, eta horrela gipuzkoarrek 2024an garraio publikoko zerbitzuaz gozatu ahal izango dute 2023an izandako deskontu berberekin.

Gainera, hobari hauek guztiak Mugi sistemaren berezko abantailei gehituko zaizkie. "Prezioen gorakadaren ondorioz, herritar eta familia askok egoera ekonomiko zailean daude eta hobari hauekin, garraio publikoa bezelako funtsezko zerbitzu batez gozatzen jarraitu ahal izango dute”, adierazi du. 

Azahara Dominguezek gogoratu duenez, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako departamentuak udazkenean konpromisoa hartu zuen 2024 osoan Lurraldebusen tarifen % 20ko beherapena mantentzeko, eta orain Espainiako Gobernuak % 50era arte osatuko du. “Pozten gara Pedro Sanchezen Gobernuak garraio publikoaren erabilera sustatzen jarraitzea gure %20eko hobaria %50eraino osatuz, 2022tik gozatzen ari garen bezala”, adierazi du. 

Luzatutako hobariak Mugi sistemaren erabiltzaileek dituzten abantailei gehitzen zaizkiela azpimarratu du Azahara Dominguezek. Sistema hori "aitzindaria eta erreferentziazkoa da gure herrialdean", eta, erabilera bakoitzeko deskontu progresiboak eskaintzeaz gain, doako transbordoak eskaintzen ditu garraio-zerbitzuen artean, doakotasuneraino iritsiz kolektiboen erabera.

"Mugikortasun Departamentutik garraio publikoa bezalako funtsezko zerbitzu batek Gipuzoar guztientzat irisgarria izan behar duela defendatzen dugu. Gure herrialdean aitzindaria eta erreferentziazkoa den Mugi sistema garatzen jarraituko dugu. Eskubide-txartel honen hobari sistema kolektibo jakin batzuetan eta bidaia-kopuru jakin batetik abiatuta doakotasunera iristen baita. Kalitatezko garraio publikoko zerbitzua izateak Gipuzkoa jasangarriago bat eraikitzen laguntzen du, bai ingurumenaren aldetik baita arlo sozialean ere, inor ez baita sistemaren kanpo gelditzen”, amaitu du.

  

1121