Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak aurrera egin du erakundeen arteko lankidetzan, Hernaniko alkatearekin eta Urola Erdikoekin bilduz

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak aurrera egin du erakundeen arteko lankidetzan, Hernaniko alkatearekin eta Urola Erdikoekin bilduz

Lehen topaketa honetan, Azahara Dominguez Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako foru diputatuak eta udal eta eskualdeetako ordezkariek Hernaniko eta Urola Erdiko garraio publikoaren egoera aztertu dute, baita dauden beharrak ere, zerbitzua etengabe hobetzeko prozesuan laguntzen jarraitzeko helburuarekin.

2023/12/20
Azahara Domínguez Urola Erdiko alkate eta empresen ordezkariekin.

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatu Azahara Domínguezek lehenengo bilera egin du Hernaniko udal ordezkariekin eta Urola Erdiko alkate eta eskualdeko enpresa sareko ordezkariekin.

Urola Erdia
Azahara Dominguez Azkoitiko alkate Ana Azkoitiarekin, Zestoako alkate Mikel Arregirekin eta Urzola Erdiko enpresa-sareko ordezkariekin bildu da, eta testuinguru sozioekonomikoa eta garraio publikoaren egoera azaldu dute.

Hitzordua eraikitzailea izan da eta sintonia onean garatu da. Bertan, elkarrekin lanean jarraitzea erabaki da, Urola Erdiko herritarrek beren beharretara egokitzen den garraio publikoko zerbitzu bat izaten jarrai dezaten. Hauen beharrak, zehazki, Bilborekiko eta Gasteizekiko konexioak aztertzea da, baita Bilboko aireportu eta unibertsitateekiko eta Leioako campusarekiko konexioak ere.

Geltoki batzuen ubikazioa aztertzea erabaki da, baita auzotarrek Leioako campusarekin lotura errazagoa izateko irtenbide bat bideratzea ere. Ildo horretan, diputatuak gogorarazi du bere sailak garraio hori diruz laguntzeko duen konpromisoa. Irabazi-asmorik gabeko elkarte batek kudeatuko du, eta lehen urratsak ematen ari da garraio hori eratzeko.

Hernani
Egun berean, Azahara Dominguez Hernaniko alkatea den Xabier Lertxundirekin eta Hirigintza, Ingurumen eta Etxebizitza zinegotzi ordezkaria den Ainara Atorrasagastirekin bildu da. Topaketa honetan mugikortasunaren eta Lurraldebus garraio publikoaren inguruko gaiak jorratu dituzte.

Azkenik, Azahara Dominguez diputatuak dei egin die eskualdeetako ordezkariei beren premia zehatzak eta lehentasunezkoak identifika ditzaten, ondoren Mugikortasun, Turismo eta Lurralde Antolamendu Departamentura eramateko eta eman beharreko urratsak aztertzeko.

"Mugikortasun Departamentuan garraio publikoko sistema jasangarri, seguru eta eraginkor baten aldeko apustua egiten dugu, herritarren beharrei erantzungo diena, gipuzkoarrek autobusean eguneroko joan-etorrietarako alternatiba erosoa eta segurua ikus dezaten", azpimarratu du Azahara Dominguez diputatuak.

  

781