Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde antolaketako departamentuak Debagoiena bisitatu du eskualdeetako turismo bilerekin jarraituz

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde antolaketako departamentuak Debagoiena bisitatu du eskualdeetako turismo bilerekin jarraituz

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako foru diputatua Debagoienan izan da, bertatik bertara ezagutzeko eskualdearen erakargarritasun turistiko batzuk eta horien inguruko beharrak eta inguruabarrak

2023/12/15
Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde antolaketako departamentuak Debagoiena bisitatu du

Iñigo García Turismoko zuzendariarekin batera, Azahara Domínguez eskualdeko alkateekin eta turismo-ordezkariekin bildu da. Eskualdeko industria turistikoa, haren beharrak, jasangarritasunaren zeharkako ardatza eta tokiko kultura eta tradizioa izan dira jardunaldi osoan zehar presente egon diren gaiak.

Azahara Dominguez, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatua: "Eskualde bakoitza, bere indarguneak eta beharrak ezagutu behar ditugu, eta bertako eragileekin harreman zuzena eta etengabea izan behar dugu; izan ere, horrela bakarrik ulertuko ditugu turismo-sektoreak lurralde osoan dituen beharrak. Gaur ideiak partekatzeko eta ikuspuntuak alderatzeko aukera izan dugu, Debagoieneko turismo-industria hobetzeko helburu komunean aurrera eginez.  Hori guztia bisitarien eta eskualdeko biztanleen onerako izango da, gure lurraldearentzat garrantzi handiko turismo-aktiboa baita".

​​​Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatu Azahara Domínguezek Gipuzkoako alkateekin eta turismo-eragileekin bilerak egiten jarraitu du. Gaur Debagoienara joan da, dauden beharrak eskualdeko ordezkariekin batera aztertzeko. Era berean, topaketan hainbat gai jorratu dira, hala nola turismo-jardueraren jasangarritasuna, kultura eta tokiko tradizioa.

Hau da diputatuaren laugarren bisita eta datozen hilabeteetan egingo dituenekin amaiera emango die bisitaldi horiei. Topaketa horien helburua da lurraldea bere osotasunean planteatzen duen turismo-sektorearen inguruko aukeren eta beharren ezagutzan sakontzea.

" Diputatu naizen aldetik, kezkatzen nau garatzen ditugun jarduera politikoek herritarren ongizatean eragina izateak, eta hori funtsezkoa da turismoa bezalako arlo batean. Eskualde bakoitzaren indarguneak eta beharrak bertatik bertara ezagutzeko lan egiten dugu eta, horretarako, eskualdeko eragileekin harreman zuzena izan behar dugu. Horrela bakarrik lortuko dugu Gipuzkoa osoaren beharrei erantzungo dien turismo-estrategia abian jartzea”, adierazi du Azahara Domínguezek.

Tradizioa ingurune natural pribilegiatu batean

Azahara Domínguezekin batera, bileran parte hartu dute Iñigo García Turismo zuzendariak, Gorka Artola Bergarako alkateak, Garikoitz Iturbe Aretxabaletako alkateak, Dorleta Elkorobarrutia Leintz Gatzagako alkateak eta Debagoienako Mankomunitateko presidentak, Aritz Igeltz Antzuolako alkateordeak eta Xabier Igartua Oñatiko Turismo zinegotziak. Gainera, Angel Mari Etxabe Debagoienako Mankomunitateko Garapen Ekonomikoko eta Turismoko Batzordeko ordezkari politikoa, Juan Miguel Dorronsoro Arantzazuko santutegiko frantziskotar komunitateko zaindaria eta Leire Parra eta Ines Caceres Debagoieneko turismo teknikariak egon dira bisitan.

Bisita Leintz Gatzagako gatz-museoan hasi da, eta Azahara Domínguezek bertatik bertara ezagutu du nola lantzen den herrian gatzaren ekoizpena. Ondoren, taldea Arantzazuko santutegira joan da, Oñatira, lurraldeko arkitektura bikain eta garrantzitsuenetako bat baita.

"Eskualde bakoitzeko erakargarritasunak, indarguneak eta beharrak bertatik bertara ezagutzea eta alkateekin eta arduradun turistikoekin harreman zuzena eta etengabea izatea funtsezkoa da lurralde osoan dauden beharrak ulertu ahal izateko, baina baita estrategia egoki bat bultzatzeko ere, bisitarien fluxuak hobeto eta orekatuago bana daitezen, bai urtean zehar, bai lurralde osoan", nabarmendu du diputatuak. Bestalde, jasangarritasun turistikoa kalitate handiko garraio publikoaren aldeko apustu irmoaren eskutik joateko konpromisoa hartu du. “Herritarrek mugikortasun iraunkorraren aldeko apustua egin dezaten lan egiten dugu, garraio publikoa beren egunerokoan ez ezik, bisitatzen gaituztenean ere erabiliz”, adierazi du.

"Gaur, eskualdeko bi erakargarri turistiko nagusiz gozatu ahal izan dugu, Debagoieneko turismo-industria hobetzeko helburu komunean aurrera egiteko asmoarekin. Hori guztia bisitarien eta eskualdeko biztanleen onerako izan dadin, gure lurraldearentzat garrantzi handiko turismo-aktiboa baita", azpimarratu du Azahara Domínguezek.

"Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuaren helburua da turismo-industriari bere helburuak modu jasangarrian betetzen lagunduko dioten politikak bultzatzea, gure lurraldea ezaugarritzen duten kulturan eta tradizioan oinarrituta. Turismoko Plan Estrategiko berri bat lantzen ari gara, lurralde osoan enplegua eta aberastasuna modu orekatuan sortzen lagunduko duen eredu antolatu bat sortzeko tresna izango dena, Turismoaren Industria izenekoa. Hau da, jarduera turistikoa jarduera traktore bihurtzea, esperientzian bertan agortzen ez dena eta aberastasuna sektore ekonomiko guztiei eta, oro har, herritarrei banatzea ahalbidetzen duena", azpimarratu du.

Azkenik, diputatuak eskerrak eman dizkie bisita hau ahalbidetu duten pertsona eta toki entitateei, Gipuzkoako turismoaren alde erakutsitako arretagatik eta jarrera onagatik.

 

  

772