Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Azahara Domínguez Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatuak eta Alazne Txurruka Debako alkateak bilera egin dute db03 eta DB05 lineetako Lurraldebus zerbitzua bizilagunen beharretara egokitzeko

Azahara Domínguez Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatuak eta Alazne Txurruka Debako alkateak bilera egin dute db03 eta DB05 lineetako Lurraldebus zerbitzua bizilagunen beharretara egokitzeko

Azahara Domínguez diputatuak jakinarazi duenez, 199.000 euro bideratuko dira "turismo enpresak sustatzeko eta merkaturatzeko zerbitzuak eta jarduerak abian jarri eta digitalizatzeko". Eskaerak aurkezteko epea maiatzaren 9ra arte egongo da irekita.

2024/04/05
Bilera Azahara Domínguez diputatua Alazne Txurruka Debako alkatearekin

Azahara Domínguez diputatua Hagoos eta Atotxa Rooms enpresetako ordezkariak.


"Onuradun bakoitzak 7.500 euro jasoko ditu gehienez, eta laguntza 10.000 eurora iritsi ahal izango da enpresa sortu berria bada. Era berean, jasotako laguntzak ezingo du gainditu gastu hautagarrien % 50", adierazi du diputatuak.

Azahara Domínguez: "Laguntza hauen onuradun izan daitezke norberaren konturako langile edo autonomo diren pertsona fisikoak, eta hamar langile baino gutxiago dituzten mikroenpresak, edozein dela ere haien forma juridikoa. Egoitza soziala Gipuzkoan izan behar dute, eta lurraldean garatu behar dute beren jarduera".

Aurreko deialdiko bi kasu arrakastatsuk ere parte hartu dute laguntza horien aurkezpenean: Hagoos enpresak eta Atotxa Roomsek.

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak dirulaguntza deialdi bat egin du, 199.000 eurokoa, bultzatzeko, batetik, turismo sektorean balioa sortuko duten negozio berriak abian jartzea eta, bestetik, Gipuzkoako turismo eskaintzaren lehiakortasuna, sustapena eta merkaturatzea hobetuko duten tresna teknologikoak garatzea.  Laguntza horiek, gainera, sektorea profesionalizatzen eta ekintzaile berriak sortzen laguntzen dute.

"Laguntza hauen onuradun izan daitezke norberaren konturako langile edo autonomo diren pertsona fisikoak, eta hamar langile baino gutxiago dituzten mikroenpresak, edozein dela ere haien forma juridikoa. Guztiek Gipuzkoan izan behar dute egoitza soziala eta lurraldean garatu behar dute beren jarduera (turismo agentzia hartzaileak, turismo gidariak, turismo aktiboko enpresak, hotelak, apartamentu turistikoak, kanpinak, nekazaritza turismoak, landetxeak, aterpetxeak eta etxebizitzak, eta erabilera turistikoko logelak, betiere titularrak pertsona juridikoak badira eta gutxienez besteren konturako langile bat badute)", azaldu du Azahara Domínguez diputatuak. 

Eskaerak aurkezteko epea datorren asteartean hasiko da, apirilaren 9an, eta maiatzaren 9an amaituko da, 15:00etan. Eskaerak Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez aurkeztu behar dira (https://egoitza.gipuzkoa.eus) dirulaguntzen atarira sartuz; eskuragarri dagoen berariazko inprimakia bete, proiektuaren txostena erantsi eta dagozkion fakturak edo aurrekontuak aurkeztu behar dira.

Gehienez 7.500 euro enpresa onuradun bakoitzeko
Laguntza deialdi hau turismo esperientzia berritzaileak, jasangarriak eta lurraldean turista fluxuak sortzen dituztenak sustatzeko eta merkaturatzeko kanpainetatik eratorritako gastuak estaltzera bideratuta dago. "Laguntzen barruan sartzen dira, halaber, turismo industriaren jardueretan sustapena edo merkaturatzea hobetzeko tresna teknologikoak garatzeko gastuak. Enpresa onuradun bakoitzak 7.500 euroko laguntza jaso ahal izango du gehienez ere, eta 10.000 eurora iritsi ahal izango da enpresa sortu berria bada. Era berean, jasotako laguntzak ezingo du gainditu gastu hautagarrien % 50", adierazi du Domínguezek. 

Enpresa sortu berriei dagokienez, kontuan hartuko dira horiek abiaraztearekin lotutako gastuak, hala nola turismo sustapeneko materiala diseinatu, egin, maketatu eta itzultzera bideratutako partida ekonomikoak. Foru laguntza horien esparruan sartzen dira enpresa eratzeko eta abian jartzeko ohiko behar ekonomikoak ere, besteak beste, bideragarritasun azterlanak, marka erregistroak edo irudi diseinuak. Enpresa sortu berritzat hartuko dira 2023ko uztailaren 1etik 2024ko azaroaren 30era bitartean eratutakoak. 

Diruz lagundu daitezkeen gastuei dagokienez, 2024ko urtarrilaren 1etik azaroaren 30era artekoak sar daitezke; enpresa sortu berrien kasuan, 2023ko uztailaren 1etik 2024ko azaroaren 30era bitartekoak. Kasu horretan, fakturan jasanarazitako BEZa ez da gastu hautagarria.

Digitalizazioa eta promozioa
Hagoos DMC (Destination Management Company) enpresa bat da, opor-taldeentzako eta negozio-turismorako bidaiak antolatzen dituena. Aholkularitza-zerbitzuak eskaintzen dizkie helmugei, turismo-enpresei eta erakunde publiko eta pribatuei, jasangarritasun turistikoaren ikuspegitik. "Laguntza horiei esker, iaz bi MICE azokatara joateko aukera izan genuen. Horietan harremanak egin genituen Frantziako, Alemaniako, Belgikako eta Norvegiako bederatzi bidaia-agentziarekin, eta haiekin itxi ditugu Goierri, Tolosaldea, Urola Kosta, Donostia eta Donostialdeara bidaia-programak itxi ditugu", azaldu du Laura Larrionek.

Atotxa Rooms, berriz, Donostiako Egia auzoan dagoen zazpi logelako pentsio txiki bat da. "Laguntza hauekin, gure kudeaketa-softwarea eta webgunea berritu ditugu. Azken honetan, adibidez, bezeroek erreserbak zuzenean egiteko aukera jarri dugu", azaldu du Juan Soroak.

  

1288