Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako departamentuak laguntzak emango dizkio Sarea Fundazioari, gizarte bazterketako egoeran dauden pertsonei Mugi txartela eskuratzen laguntzeko

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako departamentuak laguntzak emango dizkio Sarea Fundazioari, gizarte bazterketako egoeran dauden pertsonei Mugi txartela eskuratzen laguntzeko

Azahara Domínguezek zuzentzen duen departamentuak Sarea Fundazioari MUGI txartelak erosi eta kargatzeko dirulaguntzak emango dizkio, Bidean programaren barruan dauden eta kalteberatasun-egoeran dauden pertsonei estaldura eta laguntza emateko.

2024/02/27
Azahara Domínguez diputatuak Sarea Fundazioko Bidean programako kideekin

Azahara Domínguez diputatuak Sarea Fundazioko Bidean programako kideekin


Azahara Dominguez, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatua: «Gure helburua da garraio publikoaren erabilera sustatzea inor atzean utzi gabe, eta laguntza horiek horren erakusgarri dira; izan ere, MUGI txartela eskuratzea ahalbidetuz, gizarte babeseko sistemaren bazterretan daudenen mugikortasuna errazten dugu, eta mugikortasuna izateko eskubidea demokratizatzen».

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako departamentuak dirulaguntzak emango dizkio Sarea Fundazioari, gizarte-bazterkeriako egoeran dauden pertsonei Mugi txartelerako sarbidea errazteko. Laguntza horiek Bidean programa osatzen duten pertsonek Mugi txartelak erosi eta kargatzeko erabiliko dira.

Azahara Dominguez diputatuak Arrasateko Bidean zentro okupazionala bisitatu du, eta bertatik bertara ezagutu ditu egun okupazionaleko programa honen instalazioak.

Laguntza lerro honen bidez baliabideak eman nahi zaizkie zaurgarritasun eta bazterketa egoeran eta –hainbat arrazoirengatik– babes sistema arautuetatik kanpo dauden pertsonei. Egoera horren ondorioz, ezin izaten dute ohiko hobaririk jaso, adibidez, MUGI sistemarenik. Diru kopuru honi esker, elkarte hartzaileek MUGI txartelak erosi eta kargatu ditzakete, ondoren programan parte hartzeko baldintzak betetzen dituztenen artean banatzeko. 

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak bikoiztu egin zituen 2023an Caritas (10.400 euro), SOS Arrazakeria (7.000 euro), Zehar Errefuxiatuekin (7.600 euro) eta Gurutze Gorria (5.000 euro) elkarteei emandako laguntzak, 30.000 eurora iritsi arte. 

«Gure helburua da garraio publikoaren erabilera sustatzea inor atzean utzi gabe, eta laguntza horiek horren erakusgarri dira; izan ere, MUGI txartela eskuratzea ahalbidetuz, gizarte babeseko sistemaren bazterretan daudenen mugikortasuna errazten dugu, eta mugikortasuna izateko eskubidea demokratizatzen», nabarmendu du Azahara Domínguez diputatuak.

  

755