Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak Lurraldebusen zerbitzua zabaldu du Aian, bizilagunek Oriorekin duten konexioa hobetzeko eta beste operadore batzuekin transbordoak errazteko
Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak Lurraldebusen zerbitzua zabaldu du Aian, bizilagunek Oriorekin duten konexioa hobetzeko eta beste operadore batzuekin transbordoak errazteko
Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak Lurraldebusen zerbitzua zabaldu du Aian, bizilagunek Oriorekin duten konexioa hobetzeko eta beste operadore batzuekin transbordoak errazteko
Azahara Domínguez Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatuak jakinarazi duenez, datorren astelehenetik aurrera, hilak 17, udalerrian espedizio gehiago izango dira, eta, beraz, Aiatik Oriora autobusez iristea "errazagoa eta erosoagoa" izango da.

Azahara Domínguez diputatua eta Jon Ander Azpiroz Aiako alkatea
Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak zabaldu egingo du Lurraldebusek Aian ematen duen zerbitzua, udalerri horretako bizilagunek Oriorekin konexio hobea izan dezaten eta, horrela, garraio publikoko beste operadore batzuekin transbordatzeko erraztasun handiagoak izan ditzaten, batez ere Euskotrenekin.
Hala adierazi du Azahara Domínguez diputatuak, eta zehaztu du hobekuntza horiek Jon Ander Azpiroz Aiako alkatearekin batera egin direla, eta eskerrak eman dizkio herrian "uneoro garraio publikoa hobetzen laguntzeagatik".
Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako foru arduradunak jakinarazi duenez, azaroaren 17tik aurrera, UK08ak (Zarautz>Aia>Orio) espedizio gehiago izango ditu asteko egun guztietan, herritarrek Oriorekin hobeto konektatzeko eta Euskotrenekin transbordatzeko aukera izan dezaten.
Zehaztu duenez, astelehenetik ostiralera, norabide bakoitzean zortzi espedizio izatetik hamabi izatera igaroko da, eta 6:35, 8:20, 9:20, 10:50, 11:50, 12:50, 15:20, 16:20, 17:20, 18:50, 19:50 eta 20:50ean egongo da zerbitzua Oriorako bidean. Kontrako norabidean, zerbitzuak 7: 00etan, 8: 50ean, 10:20an, 11:20an, 12:20an, 13:20an, 15:50ean, 16:50ean, 18:20an, 19:20an eta 20:20an izango dira, eta 20 minutu geroago iritsiko dira Aiara.
Bestalde, larunbatean zerbitzua bi ordutik behin ematetik 8:45, 9:45, 11:45, 12:45, 16:45, 17:45, 18:45, 20:45, 21:45 eta 22:45ean ematera igaroko da Aiatik eta Oriotik 9:20, 11:20, 12:20, 17:20, 18:20, 20:20, 21:20 eta 22:20an.
Azkenik, igandean bost espedizio egingo dira Oriorako noranzkoan (9:45, 11:45, 12:45,16: 45, 17:45, 18:45 eta 20:45) eta Oriotik itzultzeko autobusak 10:20, 12:20, 13:20, 17:20, 18:20 eta 20:20an izango dira.
"Udalak jakinarazi digu Aia eta Orio lotzeko beharra dagoela, eta dauden aukerak aztertu ondoren, uste dugu aldaketa horiekin zerbitzu hobea eta Aiako herritarren benetako beharretara egokituagoa eskaintzen dugula", nabarmendu du Azahara Domínguez diputatuak, eta azpimarratu du "ez duela ezertarako balio garraio publikoaren erabilera sustatzeak, zerbitzua gero erabiltzaileek behar dutenera egokitzen ez bada". "Garraio publikoaren erabilerari dagokionez une historiko batean gauden arren, anbizio handikoak gara eta hazten jarraitu nahi dugu. Horregatik, udalei eta, oro har, herritarrei eskua luzatzen diegu, Lurraldebusek lekuak lotzen ez ezik, gipuzkoar guztiei euren bizitza baldintza berdinetan garatzeko aukera ematen dien zerbitzua egiten jarrai dezan", bukatu du diputatuak.
Bestalde, Aiako alkate den Jon Ander Azpirozek honako hau esan du: “Ordutegi aldaketa hau ez da bat-bateko erabakia izan, herritarrekin egindako lanketa luze baten emaitza baizik. Aspaldi hasitako prozesua izan da, eta bidean lan handia egin dugu denon artean. Horri esker, Aldundiarekin elkarlanean Aiarentzat hain beharrezkoa zen urratsa eman ahal izan dugu. Garrantzitsua iruditzen zaigu azpimarratzea, Oriora jaitsiko diren autobusak trenaren ordutegiekin eta ospitalera doazen autobusekin koordinatuta egongo direla; eta Batxilergoko ikasleen joan-etorriek ere ohiko moduan bermatuta jarraituko dutela. Guztion artean egindako urrats garrantzitsua da hau, herritarren eguneroko mugikortasuna nabarmen hobetuko duena”.
1829