Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak udako ikastaro bat antolatu du hirigintzan genero-ikuspegia txertatzearen garrantziaz hausnartzeko
Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak udako ikastaro bat antolatu du hirigintzan genero-ikuspegia txertatzearen garrantziaz hausnartzeko
Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak udako ikastaro bat antolatu du hirigintzan genero-ikuspegia txertatzearen garrantziaz hausnartzeko
Jardunaldia "Generoa eta hirigintza. Erronkak eta Aukerak" izenpean irailaren 8an izango da, Donostiako Miramar jauregian, eta emakume urbanistek azken hamarkadetan egin duten lana aitortzeaz gain, emakumeen eta gizonen arteko elkarbizitza baldintza berdinetan sustatuko duten berdintasunezko guneak eraikitzeko garrantzia aztertzea du helburu.

Azahara Domínguez diputatua
Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak gogoeta bat antolatu du, EHUren udako ikastaroen esparruan, hirigintzan genero-ikuspegia txertatzearen garrantziari buruz, emakumeen eta gizonen arteko benetako berdintasuna bizikidetzaren protagonista izango den espazioak lortzeko. Ikastaroa irailaren 8an izango da, Miramar jauregian, eta hirigintzan aditu ugari bilduko ditu.
Azahara Domínguezek azaldu duenez, "berebiziko garrantzia" duen gaia da, hirigintza "hiri eta herri bizigarriagoak eta berdintasunezkoagoak pertsona guztientzat eraikitzeko funtsezko tresna" baita. "Hiriak emakumeen ikuspegitik ez ezik, ikuspegi feministatik ere ulertu behar ditugu, benetako berdintasuna lortzea eragozten diguten oztopoak zalantzan jarriz eta gaindituz, zaintzan erantzunkidetasuna sustatuz eta aukeren banaketa ekitatiborantz aurrera eginez. Begirada horrekin bakarrik lortuko dugu berdintasunezko gizarteak bultzatuko dituzten hirigintza-irtenbideak diseinatzea", baieztatu du diputatuak.
Programa
Irekiera instituzionala Azahara Domínguez Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatuak, Denis Itxaso Etxebizitza eta Hiri Agendako kontseilariak eta David Lucas Etxebizitzako eta Hiri Agendako Estatu idazkariak egingo dute, eta Inés Sánchez Madariaga ikastaroko katedradun eta zuzendariak generoak eta hirigintzak nazioarteko ikuspegitik eskaintzen dituen erronkak eta aukerak aztertuko ditu.
Hitzaldi magistral horren ondoren, mahai-inguru bat egingo da, Espainian genero-hirigintza nola aplikatu den aztertzeko. Bertan, Federico II di Napoli Unibertsitateko irakasleak, Teresa Bocciak, Nazio Batuen baitan generoa nola landu den azalduko du. Eulalia Elena Moreno hirigile aditu eta Alcorcongo Udaleko hiri-agenda, garapen eta mantentze-lanen koordinatzaile nagusiak udalerri horretan egin den garapena azalduko du, eta Elvira Carregado Ourenseko Udaleko arkitektoak gauza bera egingo du Galiziako herriaren esperientziarekin. Azkenik, Ines Novella arkitekto urbanista eta EHUko irakasleak, ikastaroan telematikoki parte hartuko duenak, Valentzia, Extremadura eta Madrilgo errealitateak erakutsiko ditu.
Ondoren, bigarren mahai-inguru bat egingo da, Euskadin gai hori nola lantzen ari den aztertzeko. Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu Saileko Jon Asuak generoari buruz hitz egingo du Euskadiko Lurralde Antolamenduaren Gidalerroetan; Ana Telleriak, Eusko Jaurlaritzako Auzoen Berroneratze eta Hiri Agendaren zuzendariak, generoari eta hiri-berroneratzeari buruzko gogoeta egingo du; Ainhoa Retegik, ingeniari zibilak eta Hiritik ATeko kideak, euskal udalerrietan izandako esperientziez hitz egingo du; eta Matxalen Acasuso arkitekto urbanistak eta Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialeko kideak, berriz, euskal arkitektoek arlo horretan duten zeregina azalduko du.
Lurralde Antolaketako zuzendari Lore Suarezek itxiko du ikastaroa.
2132