Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatuak, Azahara Domínguezek, Club de Creativos-en 25. edizioari hasiera eman dio Kursaalean

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatuak, Azahara Domínguezek, Club de Creativos-en 25. edizioari hasiera eman dio Kursaalean

Gaur eta bihar bitartean Donostian izango den kongresuak publizitatearen eta komunikazioaren sektoreko milaka profesional bilduko ditu.

2024/04/12
Azahara Domínguez diputatua Club de Creativos kongresuan.

Azahara Domínguez: “Donostia hiriburu turistiko nagusienetako bat izan da XIX. mendearen amaieratik. Hala ere, ETAren terrorismoak turismoan ere zulo beltz batean murgildu gintuen, eta indarkeriaren amaierak baino ez du egoera hori irauli. Ordutik, turismo-industria goraka ari da Gipuzkoan. Herrialdeak ez du sormen handiegirik behar izan erreferentziazko turismo-helmuga gisa berriro kokatzeko. Gure hiriburu ordezkaezinak, gure ingurune natural pribilegiatuak eta gure gastronomia ospetsuak ehunka mila bisitari erakartzen dituzte urtero. Eta Club de Creativos honek aukera ezin hobea eskaintzen digu Gipuzkoak turismo jasangarri eta kalitatezko helmuga gisa duen erakargarritasuna azpimarratzeko”.

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatu Azahara Dominguezek ostiral honetan, Donostiako Kursaalean, Club de Creativos kongresuaren 25. Edizioa ireki du.   

Hitzaldian, diputatuak eskerrak eman dizkio Club de Creativos-i, "aurten ere topaketaren egoitza gisa Donostia aukeratu duelako ", estatu mailan "publizitate eta komunikazio industriako ekitaldi garrantzitsuena" egiteko. Gaur eta bihar bitartean, milaka pertsona bilduko dira Gipuzkoako hiriburuan. Era berean, sektorea osatzen duten pertsona guztiek egindako lana aitortu du, topaketa garrantzitsu honen moduko ekimenekin "Espainiako publizitate-industria mundu osoan aitortuta egon dadin" ahalbidetu duelako.

Donostia hiriburu turistiko nagusienetako bat izan da XIX. mendearen amaieratik. Hala ere, ETAren terrorismoak turismoan ere zulo beltz batean murgildu gintuen, eta indarkeriaren amaierak baino ez du egoera hori irauli. Ordutik, turismo-industria goraka ari da Gipuzkoan. Herrialdeak ez du sormen handiegirik behar izan erreferentziazko turismo-helmuga gisa berriro kokatzeko. Gure hiriburu ordezkaezinak, gure ingurune natural pribilegiatuak eta gure gastronomia ospetsuak ehunka mila bisitari erakartzen dituzte urtero. Eta Club de Creativos honek aukera ezin hobea eskaintzen digu Gipuzkoak turismo jasangarri eta kalitatezko helmuga gisa duen erakargarritasuna azpimarratzeko”, adierazi du Domínguezek.
 

  

1260