Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Mutrikuko eraso matxista irmoki arbuiatzen du Aldundiak

Mutrikuko eraso matxista irmoki arbuiatzen du Aldundiak

Gipuzkoako Foru Aldundiak, erakunde adierazpen honen bitartez, pasa den asteburuan Mutrikun gertatutako eraso matxista irmoki salatu eta arbuiatu nahi du.

2021/11/18

Foru erakundeak, aldi berean, elkartasun osoa eta babesa eskaini nahi dizkio erasoa pairatu duen emakumeari, nahiz haren gertuko lagun eta senitartekoei.

Gizon eta emakumeen berdintasun eza dago halako erasoen oinarri-oinarrian, emakumeak kontrolpean izan nahi dituzten jarrera eta ideia matxistak. Horregatik, beste behin ere, gizon eta emakumeen berdintasunaren aldarrian jartzen dugu azpimarra; emakumeen duintasuna eta integritate fisikoa eskubide urraezinak dira. Eskubide horien aurkako ekintzak erabat onartezinak dira, ez dute lekurik gure gizartean.

Foru erakundeak herritar guztiei dei egiten die indarkeria matxistaren aurka erne egoteko, egoera hori jasan dezaketen emakumeek gizartearen babes osoa senti dezaten. Erakunde eta herritar guztiak hor gaude une oro laguntzeko.

  

1610