Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea N-I errepideko zirkulazioa etengo da Andoainen asteburuan, Gasteiz-Irun noranzkoan

N-I errepideko zirkulazioa etengo da Andoainen asteburuan, Gasteiz-Irun noranzkoan

A-15etik sartzeko erreia ere itxi egingo da; beraz, Nafarroatik sartzeko Endarlatsatik joatea gomendatzen da.

2021/08/19

N-I errepideko zorua birgaitzeko lanen ondorioz, zirkulazioa eten egin beharko da datorren asteburuan, Andoainen, Gasteiz-Irun noranzkoan, baita A-15etik N-I errepidera sartzeko erreian ere. Lanek abuztuaren 20ko (ostirala) 21:00etatik abuztuaren 22ko (igandea) 18:00etara iraungo dute.

Ostiraleko 21: 00etatik larunbateko 22: 30era, N-I errepideko eskuineko erreia itxita egongo da Irunerako noranzkoan, 444,650 eta 445,610 KPen artean, hala nola,  Andoaingo hegoaldera eta Adunara joateko 445. irteera eta A-15etik sartzeko erreia. Asteburu osoan zehar, N-121-A (Endarlatsa) errepidearen bidez Nafarroatik Gipuzkoara sartzea gomendatzen da, A-15eko Belabietako tuneleko lanek eta Andoaingo N-I errepideko zorua birgaitzeko lanek eragingo dituzten eragozpenak saihesteko.

Irunerako noranzkoan N-I errepidetik zirkulatzen ari diren ibilgailuek, Andoain edo Adunara sartu nahi badute, ezin izango dute 445. irteera hartu, eta honako aukera hauek hartu ahal izango dituzte.  Villabonan, 443 irteera hartu eta GI-3610 errepidetik sartu Andoainera, Adunatik; edo, bestela, Andoaingo iparraldeko lotuneko 447-B irteeratik (Bazkardo), hirigunera iristeko.

Bestalde, A-15 errepidetik N-I errepidera sartzen diren ibilgailuak N-I-445 lotuneko eta Andoaingo hegoaldeko lotuneko adarretatik joango dira, eta N-I errepidera sartu Andoaindik  445,610 KPn sartzeko adarrean. Lotune horretan, behin-behineko seinaleztapen-neurriak hartuko dira, A-15etik datorren trafikoa lehenetsi ahal izateko. Larunbateko 22:30etik igandeko 18:00etara, N-I errepideko ezkerreko erreia itxita egongo da Irunerako noranzkoan. Ez du, ordea, eraginik izango N-I errepideko lotuneetan.

Lan-planak, baldintza klimatologikoek ahalbidetzen badute, bide-zorua indartzea aurreikusten du, oinarri bituminosoa duen tarteko geruza sakon fresatuz eta hedatuz, eta eskuineko erreian errodadura-geruza berritzea eta ezkerreko erreian errodadura-geruza berritzea.

  

1602