Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Nazioen Ligaren kontseiluak Donostian egindako bileraren mendeurrena ospatu du Aldundiak

Nazioen Ligaren kontseiluak Donostian egindako bileraren mendeurrena ospatu du Aldundiak

Aldundiak mendeurrena ospatu du foru jauregiko areto nagusian egindako ekitaldi instituzional batekin, erakusketa batekin, eta udazkenean hainbat hitzaldi eta zinema ziklo bat egingo dira.

  • Ekitaldira gonbidatutakoen artean daude Arantxa González Laya Atzerri Gaietako, Europar Batasuneko eta Lankidetzako ministroa eta orduko bilera hartan parte hartu zuten herrialdeak.

Nazioen Ligak Donostian 1920ko uztailaren 30etik abuztuaren 5era egindako kontseiluaren mendeurrena dela eta, Gipuzkoako Foru Aldundiak ekitaldi bat egin du uztailaren 30ean foru jauregiko areto nagusian, esandako efemeride hori oroitzeko. Nazioen Liga egungo Nazio Batuen Erakundearen aitzindaria izan zen.

Nazioen Liga edo Nazioen Sozietatea nazioarteko erakunde bat izan zen, Versailleseko Itunak sortua 1919ko ekainaren 28an, eta proposatzen zuen nazioarteko harremanei berrekiteko oinarriak ezartzea bakea lortze aldera, Lehen Mundu Gerra amaitu ondoren.

Zortzi herrialdek bakarrik osatzen zuten garai hartako Nazioen Ligaren Kontseilu Exekutiboa. Donostian, Kontseiluko 4 kide iraunkorrak izan ziren: Frantzia, Erresuma Batua, Italia eta Japonia; ez-iraunkorrak, berriz, Belgika, Brasil, Grezia eta Espainia izan ziren, eta herrialde anfitrioi gisa egin zen lehenengo saioko buru.

Garrantzitsua da Gerra Handian parte hartzen ez duen herrialde neutral batean bildu zen lehen aldia izatea, urte bereko azaroan Genevan egin zen Nazioen Ligaren lehenengo Batzar Nagusia prestatu zelako.

Foru Aldundiaren jauregia hautatu zuten kontseilua egiteko, eta ohore egin zien bisitariei, egongela eta aretoak prestatuz ordezkarientzat eta haiekin batera etorritako laguntzaileentzat. 

Lehen Mundu Gerraren ostean, Donostia nazioarteko ospearen tontorrean ibili zen, harik eta 1925ean Primo de Riveraren diktadurak jokoa eten ostean sortutako krisira arte. 1925ean, Nazioen Ligaren Higiene Batzordearen beste bilera bat ere egin zuten, zeinaren bidez garai hartako nazioarteko albisteen erdigunean ipini baitzituzten Donostia eta Gipuzkoako Lurralde Historikoa.

Bileraren aurrekariak

Nazioen Liga 1919an sortu zen, Lehen Mundu Gerra amaitu zuen Versailleseko Itunaren ondotik. Gerra Handiari emaniko erantzuna izan zen, estatuen arteko lankidetzan urratsak egiteko, guztia ere tankera hartako gertaerak gehiago ez errepikatzeko eta halako hondamendi bat saihestuko zuen bestelako mundu ordena bat ezartzeko.

Kontseilua zen Nazioen Ligan erabakiak hartzeko organoa, eta hura arduratzen zen herrialdeen artean sor zitezkeen ika-mikak baretzeaz. Eztabaidek porrot eginez gero, Kontseiluak zuen eskumena estatu horiei zigorrak ezartzeko.

Espainia Nazioen Ligako jatorrizko herrialde kideen artean zegoen, eta haren kontseilua osatzen zuten estatuetako bat izan zen, kide ez-iraunkor gisa apenas etenik gabe, Nazioen Liga sortu zenetik harik eta Espainiako Gerra Zibila hasi arte. Aipatutako esparru juridiko haren elementurik nabarmenen artean, aipatzekoa da HISTORIAKO NAZIOARTEKO AUZITEGI IRAUNKORRA, Nazioarteko Justizia Gorte Iraunkorra; hau da, gaur egungo Hagako Nazioarteko Justizia Auzitegiaren aurrekaria. Badu arrazoirik auzitegi hari erreferentzia egiteak Donostian 1920an egindako bilerarekin loturik: gure hirian hainbat auzi garrantzitsu jorratu zituzten esandako auzitegi hori sortzearekin inguruan, Nazioen Ligako artxiboetan ageri den moduan.

Mendeurrenarekin lotutako ekitaldiak

Ekitaldi nagusia Gipuzkoako Foru Aldundiaren Tronuaren Aretoan izan da. Gonbidatuen artean egon dira 1920ko bileran parte hartu zuten herrialdeetako ordezkari batzuk: Belgika, Brasil, Frantzia, Italia, Belgika, Brasil, Norvegia eta Kanpo Arazoetako, Europar Batasuneko eta Lankidetzako ministro Arantxa Gonzalez Laya. Juan Agirre Sorondo historialariak kontestualizatu du 1920ko uztailaren 30etik abuztuaren 5era bitartean egindako bilera. Ekitaldian, Carlos Rilova historialariak dibulgaziozko erakusketa bat egin du. Erakusketa 5 beira-arasa eta 5 panelek egin dute, eta Donostian egun haietan gertatutakoari eta horrek herritar guztientzat izan zuen garrantziari buruzko informazioa ematen du. Erakusketa San Ignazio kaperaren parean dago eta gero Koldo Mitxelena Kulturunera joango da.

Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusiak nabarmendu duenez, “mundura irekitzea” izan da Gipuzkoak eta Euskadik historian zehar izan duten ezaugarri bereizgarrietako bat, eta tradizio horrekin lotzen da Nazioen Gizarte Kontseiluaren Donostiako ospakizuna. Era berean, azpimarratu duenez, “multilateralismotik eta elkarrizketatik” herrialdeen arteko “bakea eta lankidetza” bezalako printzipioak bermatzeko ahalegina ez da gure lurraldeko “sentsibilitatetik” kanpo geratzen. “Indarkeriaren eta giza eskubideen urraketaren ondorio suntsitzaileak ezagutzen ditugu. . Horregatik, gaur berriro aldarrikatzen ditugu bakearen eta giza eskubideen balioak, gure gizartearen funtsezko eta utziezinezko elementu gisa”, laburbildu du.

Bestalde, Arantxa González Laya Kanpo Arazoetako, Europar Batasuneko eta Lankidetzako ministroak  adierazi du: «Ni hurbiltzen naiz Nazio Batuen Erakundearen Kontseiluak Donostian egindako bileraren mendeurrenera, bakea eraikitzeko eta babesteko erakunde baten aldamio instituzionala altxatzen, nahiz eta Lehen Mundu Gerrak ekarri zituen astakerien lekuko izan, saiatzen ziren gizonekiko errespetu handiz. Azken batean, Espainiak bere itxituratik atera eta mundura multilateralismoaren bidez irekitzearen alde egiten zuen»

Harkaitz Millan Kulturako eta Nazioarteko Lankidetzako foru diputatuak honela zioen: “gertaera horren garrantzitik abiatuta, gure asmoa zera gogoratzea da: egoismo zaharrak gaindituz, lankidetzarako ideala guztiontzat etorkizun hobea bermatzea dela, bakean. Hala, Gipuzkoako lurralde historikoa eta Donostia berriro nazioarteko egoera juridikoan kokatzea, udazkenean Koldo Mitexelanan egin nahi ditugun jardueren bidez. KMKn hitzaldi batzuk eta zinema-ziklo bat egingo dira, eta bakean dagoen nazioarteko testuinguru baten garrantzia hurbiltzen die herritarrei”.

 

 

  

1968